Mostrando entradas con la etiqueta Mateu Lahoz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Mateu Lahoz. Mostrar todas las entradas

2013/04/21

Zapore gazi-gozodun berdinketa Iruñan (0-0)

Golik gabeko derbia jokatu da El Sadarren

Osasuna eta Realaren arteko derbiak zapore gazi-gozoa utzi du golik gabe berdindu ostean. Partida parekatua egon da baina inor ez da baloia sarera bialtzeko gai izan. Txuri-urdinak puntu bakarra lortu ondoren, datorren igandeko Valentziaren aurkako partidan, laugarren postua jokatuko dute. Osasuna, berriz, puntu bakarra lortuta, jeitsiera postuetara gerturatu da. 

Juaris25

Partida parekatuta izan da, talde gorritxoa baloiaren jabe izan da eta Montanierren gizonek kontraerasoetan sortu dute arriskua. Lehen aukera Armenterosek izan du, falta bikain bat aterata, baina jaurtiketa kanpora joan da.  24. minutuan, txuri-urdinak gola egitetik gertu egon dira, baina Agirretxeren erremateak zutoienean jo du, ondoren Xabi Prietok aldaratzea jaso eta Andres Fernadezek gelditu du. Atsedenaldiaren ordua heldu da, ia gol aukerarik sortu gabe. 

Juaris25
Bigarren zatian hasi bezain laster jokaldi polemiko bat izan da. Donostiarrek penaltia eskatu dute Flañok area barruan Iñigo Martinezi falta eginda, baina Mateu Lahozek ez du adierazi. Ondoren, Osasunak erasora jo du, baina Reala bikain aritu da defentsa lanetan. Bi taldeek aukera gutxi batzuk izan dituzte, baina inork ez du asmatu. Donostiarrak, Andres Fernandezen atera heldu dira Xabi Prieto eta Ifranen bidez, baina ez dute zorterik izan. Mendilibarren taldeak ere lehenengoa egiteko aukera izan du Gato Silvaren bitartez. Azkenean golik gabe amaitu da partida. 

Fitxa teknikoa:
Osasuna: Andres Fernandez; Oier, Arribas, Miguel Flaño, Nano; Raoul Loe, Silva (Puñal, 79. min); Cejudo (Masoud, 90. min), Armenteros, De las Cuevas (Nino, 74. min); eta Kike Sola.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel, Iñigo Martinez, Cadamuro; Markel Bergara, Elustondo (Chory Castro, 68. min), Xabi Prieto; Vela (Ifran, 82. min), Agirretxe eta Griezmann.

2012/11/19

Realak Rayo jipoitu du Anoetan (4-0)

Carlos Vela (2), Mikel Gonzalez eta 'Chory' Castro izan dira goleatzaileak

Realak Rayo Vallecano mendean hartu du Anoetan (4-0). Txuri-urdinak indartsu zelairatu dira eta hala jarraitu dute neurketa osoan zehar. Ruben Pardo eta Illarramendik erakustaldia eman dute zelai erdian. Lehen bi golak Carlos Velak egin ditu, ondoren Mikel eta 'Chory' Castro festara batu dira. 

Partidua hasi bezain laster Ifran Cobeñoren aurrean bakarrik geratu eta atezaina gainditu du, baina epaileak baloia eskuarekin eraman duelakoan gola baliorik gabe utzi du txarter horia erakutsiz. Realak ez du amorerik eman eta sakatzen jarraitu du eta Bravok ez du lan handirik izan.

Horrela, 31. minutuan, Realaren lehen gola iritsi da. Carlos Velak area barruan baloi solte bat aprobetxatu eta 1-0ekoa jarri du markagailuan. Lehengo gola sartu eta jarraian mexikarrak Ruben Pardoren pase bikain bat jaso du eta bigarrena egin du jaurtiketa eder baten bidez. 
Bigarren zatian Rayo indartsuago irten dela zirudien, baina 60. minutuan Mikel Gonzalezek kontraeraso azkar batean 3-0ekoa egin du. Handik gutxira, 76. minutuan, Ruben Pardok beste pase bikain bat eman eta 'Chory' Castrok abagunea ondo aprobetxatu du 4-0ekoa egiteko. Horrela, hiru puntuak Donostian geratu dira, Anoetako armailetara poza itzuliz.

Fitxa teknikoa:
Rayo: Cobeño; Tito, Labaka, Gálvez, Casado (Delibasic, 46. minutua); Javi Fuego, Trashorras; José Carlos, Piti, Chori Domínguez (Lass, 65. minutua) y Leo Baptistao (Damian, 83. minutua).

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Ruben Pardo (Zurutuza, 78. minutua), Illarramendi, Xabi Prieto, Vela; Castro (Agirretxe, 81. minutua) eta Ifran (Markel, 73. minutua).
Golak: 0-1, 31. minutua: Vela. 0-2, 32. minutua: Vela. 0-3, 60. minutua: Mikel. 0-4, 76. minutua: 'Chory' Castro.

2012/04/10

Betisen aurka berdinketa Anoetan

Anoetan 1-1 amaitu da Reala eta Betisen arteko neurketa. Lehenengo zatian Agirretxek penalti bat huts egin du. bigarren zatiaren hasieran Velaren gol bati esker aurretik jarri dira txuri-urdinak, baina Betisek erreakzionatu eta berdintzea lortu du. 

Ruben Castrok sartutako golaren erruz Realak ezin izan ditu hiru puntuak eskuratu. Txuri-urdinek penalti bat huts egin dite, eta horrek donostirarren neurketa baldintzatu du. Berdinketaren ondorioz Montanierren taldeak ezin izan du oraindik salbazioa ziurtatu.

Norgehiagokako lehen minutuetan Betisek izan du baloiaren jabetza, bainak ez du gol aukerarik izan eta txuri-urdinak pixkanaka esnatu egin dira. Horrela, Reala partidaren kontrolarekin egin da; hala ere, Betisek aukera ona izan du kontraeraso batean, baina Zubikaraik ederki gelditu du Ruben Castroren jaurtiketa. 


Realak ere aukera bikaina izan du, baina Agirretxek ez du Carlos Velaren aldaratzea aprobetxatu. Hurrengo kornerrea epaileak penaltia adierazi du, Cañasek baloia euskuarekin ukitu duelako area barruan. Agirretxek penaltia huts egin, txuri-urdinen aukerarik argiena.

Bigarren zatia parekatuagoa izan da, Betis atzeraxeago irten da eta Reala hobeto zelairatu da, baina txuri-urdinak ez dira errematean oso ondo aritu. Carlos Velak 55. minutuan partidako lehengo gola egin du Realarentzat. Denboraldiko hamargarren gola sartu du aurrelari mexikarrak.

Reala ondoen ari zen momentuan Ruben Castrok berdinketa jarri du markagailuan 69. minutuan. Montero baloia area batetik bestera eraman du eta aurrelari andaluziarrari pase ona sartu dio. Castrok ez du parkatu eta baloia sarera bidali du. Azkenengo minutuetan, aukeraren bat izan dute bi taldeek, baina 1-1eko markagailaurekin adierazi du epaileak partidaren amaiera.


Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai; Estrada, Mikel Gonzalez, Ansotegi, De la Bella; Elustondo, Illarramendi (Aranburu, 76. minutua), Zurutuza, Griezmann, Vela; Agirretxe (Xabi Prieto, 71. minutua).

Betis: Fabricio; Amaya, Paulao, Chica, Nacho; Salva Sevilla (Pereira, 57. minutua), Iriney, Jefferson Montero (Matilla, 81. minutua), Cañas (Beñat, 57. minutua) Ruben Castro; Roque.

Golak: 1-0, 55. minutua: Carlos Vela. 1-1, 70. minutua: Ruben Castro.

2012/03/04

Susaetaren golek derbi polemikoa erabaki dute

Eibarko jokalaria protagonista izan da partidako bi golak sartu ondoren. Realaren gol batek gauzak aldatu zitzakeen, baina ez da markagailura igo.

Athleticek 2-0 irabazi du San Mamesen Realaren aurka. Markel Susaetak derbi polemikoa erabaki du norgehiagokako bi golak sartuta. Bielsaren mutilek Txapeldunen Ligako postuetan egingo dute lo garaipen honen ondoren, txuri-urdinak, aldiz, Europako postuetatik urrundu dira.

Lehen zatian nabari izan da tentsioa eta ez da gol aukera argirik egon. Hala ere, zuri-gorriek aukera urrietako bat aprobetxatu eta lehengoa egin dute. Area ertzean jokaldi ona egin du Athleticek eta Susaeta lehen zutoinean Iraolaren erdiraketa zehatza sareetara bidali du.

www.eitb.com
Golaren ondoren Reala erreakzionatzen saiatu da, baina ez dute arrisku handirik sortu. Griezmannen jaurtiketa bat arazo gabe gelditu du Iraizozek. Zuri-gorriek beste bi aukera izan dituzte, baina lehengoa langara bidali du Susaeta falta bat atera eta gero ederki saiestu ditu Bravok bilbotarren hiru erremate saiakerak.
Bigarren zatian Reala indartsua atera da eta sakatu egin du. Lehen minutu horietan izan da partidako jokaldi polemikoena. Athleticen area barruan, jokaldi nahasi batean, baloiak marra zeharkatu du bai epaileek ez dute golik eman.

Jokaldi horren ondoren Montanierren mutilek sakatzen jarraitu dute eta Athleticek baino arrisku handiagoa sortu du Realak, baina ez dituzte aukerak aprobetxatu. Horrela Susaetak 2-0ekoa jarri du falta bat ederki jaurti ondoren. Jokaldi horren aurretik Realak Xabi Prietoren gaineko falta bat eskatu du. Eibartarraren golak partida erabakita utzi du.
Fitxa teknikoa:
Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Aurtenetxe; Javi Martinez, Herrera (Iñigo Perez, 71. minutua), De Marcos; Susaeta, Llorente (Toquero, 60. minutua) eta Muniain (Ekiza, 85. minutua).
Real Sociedad: Bravo; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Cadamuro; Markel Bergara, Zurutuza, Aranburu (Agirretxe, 67. minutua), Xabi Prieto, Giezmann; eta Carlos Vela (Llorente, 77. minutua).
Golak: 1-0, 24. minutua, Susaeta. 2-0, 80. minutua, Susaeta.
Epailea: Mateu Lahoz