Mostrando entradas con la etiqueta Betis. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Betis. Mostrar todas las entradas

2013/03/03

Partida zoroa Anoetan (3-3)

Txuri-urdinek ez dute Txapeldunen Ligako postuetan sartzea lortu

Realak eta Betisek puntu bana lortu dute, edozeinek irabazi zezakeen partida zoro batean. Talde bakoitzak hiruna gol sartu ditu eta bi taldeak partida jokatu aurretik zeuden postuetan geratu dira. Jorge Molina eta Pabón (2) izan dira Andaluziako taldeko goleatzaileak. Carlos Velak, Iñigo Martínezek eta X. Prietok, berriz, etxeko taldearentzat egin dituzte golak.

Realak indartsu hasi du partida, lehen aukera garbia Agirretxerena izan da, Velaren pase baten ostean, baina Adrianek gelditzea lortu du. Bi taldeek izan dituzte zenbait aukera, baina Montanierren gizonek intentsitate handiagoa eman diote jokoari. Ondoren, 10. minutuan, Pabonek kontraeraso batean urrunetik gola egiteko aukera izan du, baina baloia gora joan da. Jarraian, Xabi Prieto gola egiteko zorian egon da, baina donostiarrak ezin izan du Zurutuzak jarritako baloia errematatu. 16. minutuan Mariok akats bat egin du eta oso aukera argia izan du Carlos Velak, baina atezainak gelditu egin du.  
 

Reala oso ondo ari zen jokatzen 23. minutuan Griezmannek gol bikain bat sartu duenean. Baina epaileak baliogabetu egin du, frantziarra ez zegoen jokoz kanpo. Beste aukera on bat izan du Realak baina Agirretxeren burukadak zutoinean jo eta Betisek kontraerasoa bikain burutu du. Jorge Molina 0-1ekoa egin du 29. minutuan.

Markagailuari buelta ematen saiatu da Reala, baina gola egin ondoren eroso aritu da Pepe Melen taldea. Realak kontraerasora irten ondoren amaitu da lehen zatia, baina ez du inork errematatu Carlos Martinezen errematea. Betis gehiago zela iritsi da atsedenaladia.

Bigarren zatia hasi era bereala Sevillako taldearentzat bigarrena egin du Pabonek, Mikel Gonzalezen akats larri bat aprobetxatuz. Bi minutu geroago, txuri-urdinei gauzak oso zail jarri zaizkiela zirudienean, Velak 1-2koa egin du. Hortik gutxira, 57. minutuan Iñigo Martinezek neurketa berdintzea lortu du burukada batez. Berdindu bezain laster, 60. minutuan, Iglesias Villanueva epaileak penaltia adierazi du Angel Lopezek area barruan baloia eskuarekin ukitu ondoren. Xabi Prietok Panenka estiloan 3-2koa egitea lortu du. Partida zoratu egin da.


Betisen taldeak ez du denbora askorik hartu norgehiagoko berdintzeko, izan ere, 68. minutuan Pabonek gol bilakatu du,  Ruben Castrorekin egin duen jokaldia. Momentu horretatik aurrera edozein taldek eraman zitzakeen hiru puntuak. Aukera argiena Amaya bere aten gola sartzeko zorian egon denean izan da, Adrianek Agirretxeren aukera bat eten ondoren. Azken momentura arte partidak erritmorik galdu ez duen arren, berdinketarekin bukatu da partida.

Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Bergara, Zurutuza (Ruben Pardo, 66. min.), Xabi Prieto (Diego Ifran, 80. min); Griezmann, Vela eta Agirretxe.

Betis: Adrian, Angel, Mario, Antonio, Nacho; Cañas, Beñat (Chica, 82. min.), Campbell (Nono, 66. min.), Juan Carlos (Castro, 63. min.); Pabon eta Molina.

Golak: 0-1, 29. min.: Jorge Molina. 0-2. 48. min.: Pabon. 1-2, 50. min.: Carlos Vela. 2-2, 57. min.: Iñigo Martinez. 3-2, 60. min.: Xabi Prieto (p). 3-3, 67. min.: Pabon.

2012/10/07

Realak etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du (2-0)

Neurketa bi geldikako jokalditan erabaki da

Realak 2-0 galdu du Benito Villamarinen Betisen aurka jokatutako partidan. Bi golak geldiakko jokalditan iritsi dira, atzelari txu-urdinak ez dira batere fin aritu. Partidako momentu batzutan gogor saitu dira Montanierren mutilak, baina Betiseko atezainak lan bikaina egin eta aukera guztiak zapuztu ditu.

Norgehiagoka hasi behar zuena baino hamabost minutu beranduago hasi da, futbol-zelaia argindarrik gabe geratu dela eta. Realak ondo kokatuta hasi du partida, baina minutuak aurrera joan ahala Betisek eskuratu du neurketaren jabetza. Gauzak horrela, 19. minutuan Paulao atzelariak Betisen lehen gola egin du korner batean.


Lehen gola jaso ondoren, Realak zalantzak izan ditu. Hala ere, lehen zatiko azken minutuetan suspertu egin dira donostiarrak eta sakatu dute. Carlos Velak izan du abagunerik argiena, baina ez du asmatu atezainaren aurrean bakarrik zegoelarik. Minutu gutxi geroago, Mikel Gonzalezek area kanpotik jaurtiketa ikusgarria egin du, baina Betiseko atezainak bikain geratu du. 

Bigarren zatiaren hasieran Ruben Castrok aukera argia izan du, baina baloia langara bidali du. Ondoren Realaren kontraeraso bat etorri da, Velak kontrol bikaina egin du area barruan, baina jaurtiketa kanpora bidali du. 

Norgehiagoka amaitzear zela, 80. minutuan, Ruben Castrok buruz Sevillako taldearen bigarren gola egin du. Neurketa bukatzeko hiru minutu falta zirenean epaileak Betiseko Mario atzelaria egotzi du. Andaluziarrei zalantzak sortu zaizkien arren, txuri-urdinek ez dute aprobetxatu. 

Fitxa teknikoa:
Betis: Adrian; Nelson, Mario, Paulao, Alex Martinez; Cañas, Beñat, Nosa (Agra, 57. minutua); Pozuelo, Ruben Castro eta Juan Carlos (Nacho, 75. minutua).
Reala: Zubikarai; Dani Estrada, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Markel, Illarra, Zurutuza (Ifran, 71. minutua); Griezman, Vela (Chori Castro, 71. minutua) eta Xabi Prieto.
Golak: 1-0. 19. minutua. Paulao. 2-0: 80. minutua, Ruben Castro.

2012/10/06

Realak etxetik kanpoko lehen puntuak eskuratu nahi ditu

Txuri-urdinek urtarriletik daramate etxetik kanpo irabaztea zer den jakin gabe

Montanierren mutilek Betisen aurka etxetik kanpoko lehen hiru puntuak eskuratu nahi dituzte. Partidak gaueko hamarretan izango du hasiera. Entrenatzaile frantziarrak hasierako hamaikakoan aldaketa egin beharko ditu, Imanol Agirretxe lesionatuta baitago.  Usurbildarrak bigarren graduko zuntz haustura du eskuin aldakan eta ez da Betisen aurkako deialdian sartu.

Reala sailkapenean ondo kokatuta dago Anoetan lortutako bederatzi puntuei esker, baina etxetik kanpo oso itxura kaskarra eman dute. Derbia irabazi ondoren, jokalariak gogotsu eta konfidantzarekin daude Betis mendean hartzeko. 

Philippe Montanierrek eman duen zerrendan aldaketa bakarra dago, Athletic-en aurkako partidarekin alderatuz. Diego Ifran uruguayarra sartu da, lesionatuta dagoen Imanol Agirretxeren ordez.

http://6cero.com


Deialdiak:
Betis: 

Reala: Royo, Zubikarai, Dani Estrada, Cadamuro, Ansotegi, Mikel, Iñigo, De la Bella, José Ángel, Javi Ros, Markel, Illarramendi, Griezmann, Xabi Prieto, Ifrán, Vela, 'Chory' Castro

Epailea: Teixera Vitienes

2012/04/10

Betisen aurka berdinketa Anoetan

Anoetan 1-1 amaitu da Reala eta Betisen arteko neurketa. Lehenengo zatian Agirretxek penalti bat huts egin du. bigarren zatiaren hasieran Velaren gol bati esker aurretik jarri dira txuri-urdinak, baina Betisek erreakzionatu eta berdintzea lortu du. 

Ruben Castrok sartutako golaren erruz Realak ezin izan ditu hiru puntuak eskuratu. Txuri-urdinek penalti bat huts egin dite, eta horrek donostirarren neurketa baldintzatu du. Berdinketaren ondorioz Montanierren taldeak ezin izan du oraindik salbazioa ziurtatu.

Norgehiagokako lehen minutuetan Betisek izan du baloiaren jabetza, bainak ez du gol aukerarik izan eta txuri-urdinak pixkanaka esnatu egin dira. Horrela, Reala partidaren kontrolarekin egin da; hala ere, Betisek aukera ona izan du kontraeraso batean, baina Zubikaraik ederki gelditu du Ruben Castroren jaurtiketa. 


Realak ere aukera bikaina izan du, baina Agirretxek ez du Carlos Velaren aldaratzea aprobetxatu. Hurrengo kornerrea epaileak penaltia adierazi du, Cañasek baloia euskuarekin ukitu duelako area barruan. Agirretxek penaltia huts egin, txuri-urdinen aukerarik argiena.

Bigarren zatia parekatuagoa izan da, Betis atzeraxeago irten da eta Reala hobeto zelairatu da, baina txuri-urdinak ez dira errematean oso ondo aritu. Carlos Velak 55. minutuan partidako lehengo gola egin du Realarentzat. Denboraldiko hamargarren gola sartu du aurrelari mexikarrak.

Reala ondoen ari zen momentuan Ruben Castrok berdinketa jarri du markagailuan 69. minutuan. Montero baloia area batetik bestera eraman du eta aurrelari andaluziarrari pase ona sartu dio. Castrok ez du parkatu eta baloia sarera bidali du. Azkenengo minutuetan, aukeraren bat izan dute bi taldeek, baina 1-1eko markagailaurekin adierazi du epaileak partidaren amaiera.


Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai; Estrada, Mikel Gonzalez, Ansotegi, De la Bella; Elustondo, Illarramendi (Aranburu, 76. minutua), Zurutuza, Griezmann, Vela; Agirretxe (Xabi Prieto, 71. minutua).

Betis: Fabricio; Amaya, Paulao, Chica, Nacho; Salva Sevilla (Pereira, 57. minutua), Iriney, Jefferson Montero (Matilla, 81. minutua), Cañas (Beñat, 57. minutua) Ruben Castro; Roque.

Golak: 1-0, 55. minutua: Carlos Vela. 1-1, 70. minutua: Ruben Castro.

Salbazioa ziurtatzeko hiru puntuen bila


Gaur arratsaldeko 20:00etan jokatuko da Reala eta Betisen arteko norgehiagoka Anoetan. Claudio Bravok bi txartel hori ikusi zituen Espanyolen aurkako partidan eta gaur Lehiaketa Batzordeak erabakiko duenaren zain dago.


Realak eta Betisek Anoetan jokatuko dute astearte honetan, arratsaldeko 20:00etan. Bi taldeen helburua berdintsua da, garaipena lortu eta salbazioa lortzeko aurrerapausu bat ematea.

Claudio Bravo da partida honetako zalantza nagusia, larunbaten bi txartel hori ikusi baitzituen Espanyolen aurkako partidan. Gaur erabakiko du Lehiaketa Batzordeak txiletarrak Betisen aurka joka dezakeen edo ez. Hori dela eta Montanierrek hiru atezainak sartu ditu deialdian. Atezainak ezin badu jokatu Zubikarai izango da titularra Realeko atean. Aurtengo denboraldian ondarroako atezainak Errege Kopan bakarrik jokatu du.


www.betisweb.com
Montanierren tadeak defentsan Iñigo Martinezen eta Demidoven bajak izango ditu biak min hartuta daudelako. Ruben Pardo erdilaria ere gaixorik dagoelako ez da deialdian sartu. Jokatzeko prest dagoena eta deialdian sartu dena Mikel Gonzalez atzelaria da. Entrenatzaile frantziarrak gaur bertan deialditik jokalari batzuk kendu behar izango ditu.


Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Ramirez, Dani Estrada, Carlos Martinez, Ansotegi, Mikel, Cadamuro, De la Bella; Xabi Prieto, Aranburu, Zurutuza, Elustondo, Illarramendi, Griezmann, Agirretxe,Vela, Llorente, Ifran

Betis: Fabricio, Casto, Nacho, Chica, Juanma, Dorado, Amaya, Paulao, Beñat, Iriney, Cañas, Matilla, Salva Sevilla, Jefferson Montero, Pereira, Roque Santa Cruz, Jorge Molina, Ruben Castro.

Epailea: Mateu Lahoz