Gaur
arratsaldeko 20:00etan jokatuko da Reala eta Betisen arteko norgehiagoka
Anoetan. Claudio Bravok bi txartel hori ikusi zituen Espanyolen aurkako
partidan eta gaur Lehiaketa Batzordeak erabakiko duenaren zain dago.
Realak
eta Betisek Anoetan jokatuko dute astearte honetan, arratsaldeko 20:00etan. Bi
taldeen helburua berdintsua da, garaipena lortu eta salbazioa lortzeko
aurrerapausu bat ematea.
Claudio
Bravo da partida honetako zalantza nagusia, larunbaten bi txartel hori ikusi
baitzituen Espanyolen aurkako partidan. Gaur erabakiko du Lehiaketa Batzordeak
txiletarrak Betisen aurka joka dezakeen edo ez. Hori dela eta Montanierrek hiru
atezainak sartu ditu deialdian. Atezainak ezin badu jokatu Zubikarai izango da
titularra Realeko atean. Aurtengo denboraldian ondarroako atezainak Errege
Kopan bakarrik jokatu du.
![]() |
www.betisweb.com |
Deialdiak:
Reala: Bravo,
Zubikarai, Ramirez, Dani Estrada, Carlos Martinez, Ansotegi, Mikel, Cadamuro,
De la Bella; Xabi Prieto, Aranburu, Zurutuza, Elustondo, Illarramendi,
Griezmann, Agirretxe,Vela, Llorente, Ifran
Betis: Fabricio,
Casto, Nacho, Chica, Juanma, Dorado, Amaya, Paulao, Beñat, Iriney, Cañas,
Matilla, Salva Sevilla, Jefferson Montero, Pereira, Roque Santa Cruz, Jorge
Molina, Ruben Castro.
Epailea: Mateu Lahoz
No hay comentarios:
Publicar un comentario