Mostrando entradas con la etiqueta Jose Luis Mendilibar. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jose Luis Mendilibar. Mostrar todas las entradas

2013/04/21

Zapore gazi-gozodun berdinketa Iruñan (0-0)

Golik gabeko derbia jokatu da El Sadarren

Osasuna eta Realaren arteko derbiak zapore gazi-gozoa utzi du golik gabe berdindu ostean. Partida parekatua egon da baina inor ez da baloia sarera bialtzeko gai izan. Txuri-urdinak puntu bakarra lortu ondoren, datorren igandeko Valentziaren aurkako partidan, laugarren postua jokatuko dute. Osasuna, berriz, puntu bakarra lortuta, jeitsiera postuetara gerturatu da. 

Juaris25

Partida parekatuta izan da, talde gorritxoa baloiaren jabe izan da eta Montanierren gizonek kontraerasoetan sortu dute arriskua. Lehen aukera Armenterosek izan du, falta bikain bat aterata, baina jaurtiketa kanpora joan da.  24. minutuan, txuri-urdinak gola egitetik gertu egon dira, baina Agirretxeren erremateak zutoienean jo du, ondoren Xabi Prietok aldaratzea jaso eta Andres Fernadezek gelditu du. Atsedenaldiaren ordua heldu da, ia gol aukerarik sortu gabe. 

Juaris25
Bigarren zatian hasi bezain laster jokaldi polemiko bat izan da. Donostiarrek penaltia eskatu dute Flañok area barruan Iñigo Martinezi falta eginda, baina Mateu Lahozek ez du adierazi. Ondoren, Osasunak erasora jo du, baina Reala bikain aritu da defentsa lanetan. Bi taldeek aukera gutxi batzuk izan dituzte, baina inork ez du asmatu. Donostiarrak, Andres Fernandezen atera heldu dira Xabi Prieto eta Ifranen bidez, baina ez dute zorterik izan. Mendilibarren taldeak ere lehenengoa egiteko aukera izan du Gato Silvaren bitartez. Azkenean golik gabe amaitu da partida. 

Fitxa teknikoa:
Osasuna: Andres Fernandez; Oier, Arribas, Miguel Flaño, Nano; Raoul Loe, Silva (Puñal, 79. min); Cejudo (Masoud, 90. min), Armenteros, De las Cuevas (Nino, 74. min); eta Kike Sola.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel, Iñigo Martinez, Cadamuro; Markel Bergara, Elustondo (Chory Castro, 68. min), Xabi Prieto; Vela (Ifran, 82. min), Agirretxe eta Griezmann.

Txuri-urdinek El Sadar konkistatu nahi dute

Realak eta Osasunak beraien helburuak lortzetik gertuago egoteko hiru puntu nahi dituzte

Gaur 19:00etatik aurrera Osasuna eta Realaren arteko euskal derbia jokatuko da El Sadar zaharrean. Txuri-urdinek laugarren postua sendotuz Valentziarengandik urruntzea dute helbutu. Osasunak, berriz, jeitsiera postuetatik aldendu nahi du. 

Illarra zigortuta dago, beraz, ezin izango du gorritxoen aurkako partida jokatu. Zurutuza eta De la Bella, aldiz, min hartuta daudela eta, ez dira Montanierrek iragarritako deialdian sartu. 

www.eitb.com
Deialdiak:
Osasuna: Andrés Fernández, Riesgo, Arribas, Oier, Nano, Miguel Flaño, Damiá, Lolo, De las Cuevas, Masoud, Armenteros, Puñal, Cejudo, Silva, Loé, Kike Sola, Onwu eta Nino

Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Estrada, Mikel, Ansotegi, Cadamuro, Iñigo, Jóse Ángel, Elustondo, Markel, Javi Ros, Rubén Pardo, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, 'Chory' Castro, Ifrán eta Griezmann 


Epailea: Mateu Lahoz

2012/11/23

Golik gabeko derbia Anoetan (0-0)

Realak eta Osasunak hutsean berdindu dute neurketa bizi batean

Ez da golik egon Anoetan jokatutako Reala eta Osasunaren arteko derbian. Puntu bakarrarekin Montanierren mutilek ez dute Europan sartzea lortu, gorritxoek ere jaitsiera postuetan jarraitzen dute. 
Neurketa oso bizi hasi da, joko zuzenarekin bi taldeek gol aukerak izan dituzte. Hala ere, txuri-urdinek abagune hobeak izan dituzte. Donostiarrek ez dute asmatu eta partida erritmoa galduz joan da. Minutuak pasa ahala jokoa gogortu egin da, etenaldi asko eragimez. Velaso Carballo epaileak sei txartel atera ditu lehen zatiaren amaieran, hiru talde bakoitzari. 

Bigarren zatiaren hasieran ere Realak agindu du eta Ifranek gola egiteko aukera garbia izan du, baina baloia kanpora joan da. Azken minutuetan Osasuna txuri-urdinek zelaira urreratu da, baina Bravok ez du arazo handiegirik izan. Montanierrek mutilak epaileak partidaren amaiera adierazi arte borrokatu dute garaipenaren gola lortzeko, baina norgehiagoka golik gabe amaitu da. 
Fitxa teknikoa:
Reala: Claudio Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Illarramendi, Xabi Prieto (Chory Castro, 70. minutua), Zurutuza (Rubén Pardo, 73. minutua); Vela, Griezmann eta Diego Ifran (Agirretxe, 82. minutua).

Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Arribas, Flaño, Nano; Oier, Raoul Loe, Cejudo, Armenteros (Timor, 85. minutua), Sisi; eta Kike Sola (Onwu, 62. minutua).

2012/11/22

Reala eta Osasunaren arteko derbia Anoetan

Txuri-urdinak, 16 punturekin, lasai jokatuko dute derbia

Ostiral honetan (21:30) jokatuko da Anoetan Osasuna eta Realren arteko derbia. Talde nafarrak puntuak behar ditu jeitsiera postuetatik ateratzeko. Realak, aldiz, dituen 16 puntuekin lasai hartuko du derbia. Rayoren aurkako garaipenak (4-0) lasaitasun handia ekarri die Montanierren mutilei eta orain gorantz begiratzeko aukera dute. 

Realak etxean jokatutako sei partidetatik lau irabazi dute. Beraz, Mendilibarren mutilek ez dute erraz izango hiru puntuak eskuratzea. Rayoren aurkako deialditik aldaketa bakarra dago txuri-urdinen zerrendan, Markelek atzoko entrenamenduan min hartu eta deialditik at geratu da. Jose Angel, berriz ere deialdian sartu da. 

www.eitb.com
Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Carlos Martínez, Ansotegi, Mikel, Iñigo, De la Bella, Jose Angel, Rubén Pardo, Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto, Agirretxe, Vela, Ifrán, Griezmann eta 'Chory' Castro

Osasuna: Andrés Fernández, Asier Riesgo, Arribas, Damiá, Lolo, Miguel Flaño, Nano, Oier, Cejudo, Annan, Armenteros, Lamah, Raoul Loe, Roberto Torres, Sisi, Timor, Onwu eta Sola.

Epailea: Velasco Carballo

2012/05/06

Realak 1-0 galdu du Nafarroako Erresuman

Gorritxoek irabazi dute Nafarroako Erresuman Ibrahimak 13. minutuan sartutako golari esker. 

Realak ez du hiru puntuak lortzeko aukerarik izan Iruñean 1-0 galdu ondoren. Osasunak Europa Ligan jokatzeko aukerekin jarraitzen du gaurko partida irabazi ondoren. Etxekoek errentagarritasun handia atera diote partidaren hasieran sartutako golari. Hala ere, Montanierren mutilak gehiago izan dira bigarren zatian, baian ez dute merezi zuten berdinketako gola egin.

Lehen minutuetan Osasuna Reala baino gogotsuago egon da berdegunean eta lehen minutuan gorritxoek aukera argiak izan dituzte. 8. minutuan Cejudok jaurtiketa gogorra egin du, baina Bravok ederki desbideratu du kornerrera. Mendilibarren mutilek erasoan jarraitu dute eta 13. minutuan Ibrahimak 1-0ekoa egin du. Aurrelariak hiru saiakera egin behar izan ditu txiletarra gainditzeko.

Erantzuten saiatu dira txuri-urdinak, baina ez dute abagune argirik izan. Aukera onena Ifranek izan du falta jaurtiketa baten, baina jaurtiketa Andrés Fernandezek desbideratu du. Osasunak bigarren gola lortzeko aukera izan du 21. minutuan, baina Bravok Nekounamen jaurtiketa gelditu du. Realaren aukera garbirik gabe iritsi da lehenengo zatiaren amaiera.

Bigarren zatiaren hasieran gorritxoek bigarrena egiteko aukera ugari izan dituzte, baina Claudio Bravok erakustaldi izugarria eman du. Atezain txuri-urdinak Ibrahimaren jaurtiketa ederki desbideratu du 54. minutuan eta Ninoren errematea gelditu batekin kanpora bidali du 57. minutuan.

Realak ez du erasoan asmatu eta Osasuna erosoago egon da zelaian, baina Bravok arazorik gabe geltidu du 70. minutuan Raúl Garciaren errematea. Montanierren mutilek bigarren zatiko azkenengo minutuetan norgehiagokako minutu onenak jokatu dituzte, baina ez dute berdinketa lortzerik izan. aukera onena Ion Ansotegik izan du, baina errematea langa gainetik kanpora joan da. 1-0ko markagailuarekin heldu da neurketaren amaiera.


Fitxa teknikoa:
Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Lolo (Ruben, 41. minutuan), Miguel Flaño, Satrustegui; Puñal, Nekounam; Cejudo (Raoul Loe, 83. minutuan), Raul Garcia, Nino (Lamah, 77. minutuan); eta Ibrahima.
Reala: Bravo; Estrada (Llorente, 76. minutuan), Ansotegi, Demidov, De la Bella; Elustondo (Agirretxe, 66. minutuan); Xabi Prieto, Zurutuza, Aranburu, Vela; eta Ifran (Griezmann, 63. minutuan).

Gola: 1-0, 13. minutuan: Ibrahima.

2012/05/05

Hiru puntu lortzeko partida bikaina

Gaur arratsaldeko 21:00etan Osasuna eta Realaren arteko norgehiagoka jokatuko da Osasunako Erresuma zelaian. Jose Luis Mendibilibarren taldeak hiru puntuak behar ditu Europako Ligarekin amesten jarraitzeko. Txuri-urdinek bolada onean daude, zazpi jardunaldi daramatzate galtzea zer den jakin gabe.


Osasunak denboraldi honetan Nafarroako Erreseman jokatuko duen azken partida izango da gaurkoa. Garritxoek nahitaez lortu behar dituzte hiru puntuak Europa Ligako postuetan sartzeko. Seigarren sailaktua bi puntura du Osasunak eta beharrezkoa dute azken bi partidak irabaztea. 
Realak etxetik kanpora jokatzen duen denboraldiko azken neurketa du talde nafarraren aurka. Aranbururen agurran ondoren, litekeena da Montanierrek aldaketak egitea hasierako hamaikakoan.

www.ligabbva.com


Deialdiak:
Osasuna: Andrés Fernández, Asier Riesgo, Lolo, Marc Bertrán, Miguel Flaño, Raitala, Rubén, Satrústegi, Cejudo, Lamah, Neukonam, Puñal, Raoul Loe, Raúl García, Ibrahima, Manu, Nino

Reala: Bravo, Ramírez, Dani Estrada, Demidov, Ansotegi, Mikel, Cadamuro, De la Bella, Xabi Prieto, Elustondo, Illarra, Aranburu, Zurutuza, Griezmann, Ifrán, Vela, Agirretxe, Llorente.

Epailea: Teixera Vitienes