Mostrando entradas con la etiqueta Ansotegi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ansotegi. Mostrar todas las entradas

2013/05/13

Realak Granadaren aurka irabazi behar du laugarren postuari eusteko

Valentziaren garaipenaren ondorioz, txuri urdinek ezin dute hutsik egin

Gaur gaueko 22:00etatik aurrera jokatuko da Anoetan Reala eta Granadaren arteko partida. Txuri-urdinek Txapeldunen Liga jokatzea ahalbidetzen duen postuan jarraitu nahi badute, ezinbestekoa dute andaluziako taldearen aurka irabaztea. Izan ere, Valentziak 0-4 irabazi du Rayoren aurka. 

Xabi Prieto zerrendara itzuli da bere lesiotik sendatu ostean. Illarrak, Elustondok eta Ansotegik min hartuta jarraitzen dute. Javi Ros erabaki teknikoagatik geratu da zerrendatik kanpo.. 


Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Iñigo, Cadamuro, José Ángel, De la Bella,  Zurutuza, Rubén Pardo, Markel, X. Prieto, Vela, Agirretxe, 'Chory' Castro, Griezmann eta Ifrán

Granada: Toño, Roberto, Allan Nyom, Brayan Angulo, Pape Diakhaté, Diego Mainz, Guilherme Siqueira, Juanma Ortiz, Iñigo López. Mikel Rico, Recio, Iriney Santos, Lucena, Gabriel Torje, Nolito, Yacine Brahimi, Diego Buonanotte, El-Arabi eta Aranda
 
Epailea: Estrada Fernández



2013/03/02

Realak Europan jokatzeko leiatik urrundu nahi du Betis

Philippe Montanierrek baja garrantzitsuekin egin beharko dio aurre partidari

Bihar gaueko 21:00etatik aurrera Reala eta Betisen arteko norgehiagoka jokatuko da Anoetan. Bi taldeek datorren denboraldian Europan jokatu nahi dute, beraz, bi taldeentzako izango da garrantzitsua garaipena eskuratzea. Txuri-urdinak oso bolada onean daude, azken hamabost partidetatik bakarra galduz. Betisek berriz orain arte puntu asko lortu izan ditu donostiarren zelaian.

Philippe Montanierrek zenbait aldaketa egin beharko ditu ohiko hamaikakoan, Gorka Elustondo, Asier Illarramendi eta 'Chory' Castro baja medikua baitira. Ansotegi, aldiz, erabaki teknikoagatik geratu da deialditik at. Javi Ros eta Jose Angel zerrendara itzuli dira. 

www.eitb.com
Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Estrada, Mikel, Cadamuro, Iñigo, De la Bella, Jose Angel, Javi Ros, Rubén Pardo, Markel, Zurutuza,  Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán eta Griezmann 

Betis: Adrián, Casto, Chica, Ángel, Nacho, Paulao, Amaya, Mario, Cañas, Beñat, Joel, Juan Carlos, Fausto, Pozuelo, Nono, Pabón, Molina eta Rubén Castro

Epailea: Iglesias Villanueva

2013/01/25

Realak hankak lurrean jarriz irabazi nahi dio Celtari

Txuri-urdinek Vigon beste hiru puntu eskuratu nahi dituzte Bartzelonaren aurkako garaipena ahaztuta

Bihar arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko da Reala eta Celtaren aurkako norgehiagoka. Donostiarrek azkenengo hamar partidetatik bakarra galdu dute eta hazita iritsiko dira Vigora. Iragan jardunaldian Bartzelonaren aurka irabazi eta gero (3-2), euforia alde batera utzi behar dute Celta mendean hartzeko. Etxeko taldearen egoera guztiz bestelakoa da, galiziarrek ezinbestekoa dute hiru puntuak lortzea jeitsiera postuetatik urruntzeko. 
http://deportes.terra.es/
Montanierrek defentsan arazoak izango ditu, Mikel Gonzalez eta Ion Ansotegi min hartuta baitaude. Zurutuzak ere baja medikua izaten jarraitzen du eta Cadamuro Afrikako Kopan dago. Javi Ros, aldiz, zerrendara bueltatu da. 
Carlos Vela oraingoan ere titular izango dela dirudi. Mexikok Jamaicaren aurka jokatu behar du Munduko Kopako sailkapen fasean, baina Velak deialdian egoteari uko egin dio.
Deialdiak:
Celta: Sergio Álvarez, Roberto Lago, Borja Oubiña, Jonathan Vila, Dani Abalo, Álex López, Mario Bermejo, Iago Aspas, Danijel Pranjic, Gustavo Cabral, Javi Varas, Vadim Demidov, Carlos Bellvis, I.Y. Park, Toni Rodriguez, Quique De Lucas, Krohn-Delhi, Augusto, Natxo Insa eta Jonny Castro

Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Iñigo, De la Bella, Jose Angel, Illarra, Rubén Pardo, Javi Ros, Markel, Elustondo, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann 

Epailea: Paradas Romero

2013/01/18

Ezer ez da ezinezkoa

Realak urteko lehen garaipena lortu du Bartzelonaren aurka

Bihar, 18:00etatik aurrera, talde donostiarrak Bartzelonaren kontra, bigarren itzuliko lehen partida jokatuko du Anoetan. Txuri-urdinek emaitza onak lortu dituzte azkenengo denboraldietan Bartzelonaren aurka etxean jokatutako neurketetan. Duela bi denboraldi garaipena lortu zuten eta iragan denboraldian berdinketa.  Gauzak horrela, denboraldi honetan Tito Vilanovaren taldeari irabazten lehenak izan nahi dute gipuzkoarrak. 

Philippe Montanierrek jokalari gehienak jokatzeko moduan ditu. Iñigo, Estrada eta Mikel deialdira bueltatu dira zigorra bete ondoren. Hala ere, Ansotegi eta Zurutuza baja medikuagaitik kanpoan geratu dira, azken hau anemia batek jota. Javi Ros erabaki teknikoagatik geratu da kanpoan. 

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Estrada, Iñigo, Mikel, De la Bella, Jose Angel, Illarra, Rubén Pardo, Elustondo, Markel, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann 

Bartzelona: Valdes, Pinto, Alves, Adriano, Montoya, Piqué, Puyol, Jordi Alba, Mascherano, Bartra, Song, Xavi, Cesc, Busquets, Thiago, Iniesta, Tello, Pedro, Alexis eta Messi

Epailea: Undiano Mallenco

2012/11/01

Realak ezin izan du Kordobarekin (2-0)

Txuri-urdinei zail jarri zaie kanporaketa El Arcangel zelaian galdu ondoren

Realak ez du partida on bat jokatu Kordobaren aurka eta 2-0 galdu du Erregearen Kopako final-hamaseirenetako joaneko neurketan. Txuri-urdinek jasotako bi golak irauli beharko dituzte final-zortzirenak jokatu nahi badituzte.

Kordoba erasoan gogor sakatuz hasi da eta laugarren minutuan Patiñoren errematea gelditu behar izan du Zubikaraik esku bakarrarekin. Talde andaluziarra nagusi izan da, Vicok bi gol aukera argi izan ditu, baina huts egin du. Ondoren Montanierren mutilek partidaren kontrola bereganatu dute.

Realaren lehen aukera Ruben Pardok izan du falta jaurtiketa batean, baina Saizar atezainak ederki gelditu du. Ifranek ere aukera ona izan du 24. minutuan, baina ez du Kordobako ateziana gainditzerik izan. Lehenengo zatia amaitzear zela zuri-berdeak izan dira nagusi berriro eta 42. minutuan Patiñok 1-0koa jarri du markagailuan.

Bigarren zatiaren hasieran Donostiako taldeak aurpegi berria erakutsi du, baina ez dute gol aukera argirik sortu. Andaluziako taldeak pixkanaka neurketaren kontrola berreskuratu du eta txuri-urdinen intentsitateak nabarmen egin du behera. 


70. minutuan Diego Ifranek urruneko saiakera egin du, baina uruguaiarraren jaurtiketa zuzenean kanpora joan da. Norgehiagoka amaitzeko ordu laurden falta zenean, epaileak Ansotegik Vicori egindako penaltia adierazi du. Rennellak ez du hamaika metrotaik huts egin eta 2-0ekoa lortu du. Azken minutuetan Realak aukera batzuk izan ditu, baina Saizar atezainak gelditu erabakigarriak egin ditu. Neurketa 2-0eko markagailuarekin iritsi da amaierara.

Fitxa teknikoa:
Kordoba: Saizar; Fernandez, Kiko, Alberto Aguilar, Fuentes; Lopez Garai; Dubarbier, Caballero, Lopez Silva (Pedro, 86. minutua), Fede (Abel Gomez, 77. minutua); Patiño (Rennella, 72. minutua).

Reala: Zubikarai; Estrada, Ansotegi, Mikel González, Jose Angel; Ros, Ruben Pardo (Vela, 71. minutua), Illarramendi (Markel Bergara,  66. minutua); Xabi Prieto, "Chory" Castro; Ifran (Agirretxe, 79. minutua).

Golak: 1-0, 42. minutua: Patiño; 2-0, 76. minutua: Rennella (penaltiz).

2012/05/06

Realak 1-0 galdu du Nafarroako Erresuman

Gorritxoek irabazi dute Nafarroako Erresuman Ibrahimak 13. minutuan sartutako golari esker. 

Realak ez du hiru puntuak lortzeko aukerarik izan Iruñean 1-0 galdu ondoren. Osasunak Europa Ligan jokatzeko aukerekin jarraitzen du gaurko partida irabazi ondoren. Etxekoek errentagarritasun handia atera diote partidaren hasieran sartutako golari. Hala ere, Montanierren mutilak gehiago izan dira bigarren zatian, baian ez dute merezi zuten berdinketako gola egin.

Lehen minutuetan Osasuna Reala baino gogotsuago egon da berdegunean eta lehen minutuan gorritxoek aukera argiak izan dituzte. 8. minutuan Cejudok jaurtiketa gogorra egin du, baina Bravok ederki desbideratu du kornerrera. Mendilibarren mutilek erasoan jarraitu dute eta 13. minutuan Ibrahimak 1-0ekoa egin du. Aurrelariak hiru saiakera egin behar izan ditu txiletarra gainditzeko.

Erantzuten saiatu dira txuri-urdinak, baina ez dute abagune argirik izan. Aukera onena Ifranek izan du falta jaurtiketa baten, baina jaurtiketa Andrés Fernandezek desbideratu du. Osasunak bigarren gola lortzeko aukera izan du 21. minutuan, baina Bravok Nekounamen jaurtiketa gelditu du. Realaren aukera garbirik gabe iritsi da lehenengo zatiaren amaiera.

Bigarren zatiaren hasieran gorritxoek bigarrena egiteko aukera ugari izan dituzte, baina Claudio Bravok erakustaldi izugarria eman du. Atezain txuri-urdinak Ibrahimaren jaurtiketa ederki desbideratu du 54. minutuan eta Ninoren errematea gelditu batekin kanpora bidali du 57. minutuan.

Realak ez du erasoan asmatu eta Osasuna erosoago egon da zelaian, baina Bravok arazorik gabe geltidu du 70. minutuan Raúl Garciaren errematea. Montanierren mutilek bigarren zatiko azkenengo minutuetan norgehiagokako minutu onenak jokatu dituzte, baina ez dute berdinketa lortzerik izan. aukera onena Ion Ansotegik izan du, baina errematea langa gainetik kanpora joan da. 1-0ko markagailuarekin heldu da neurketaren amaiera.


Fitxa teknikoa:
Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Lolo (Ruben, 41. minutuan), Miguel Flaño, Satrustegui; Puñal, Nekounam; Cejudo (Raoul Loe, 83. minutuan), Raul Garcia, Nino (Lamah, 77. minutuan); eta Ibrahima.
Reala: Bravo; Estrada (Llorente, 76. minutuan), Ansotegi, Demidov, De la Bella; Elustondo (Agirretxe, 66. minutuan); Xabi Prieto, Zurutuza, Aranburu, Vela; eta Ifran (Griezmann, 63. minutuan).

Gola: 1-0, 13. minutuan: Ibrahima.

2012/03/17

Reala, lasaitasun handiagoaren bila Getafera

Arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Getafe eta Realaren arteko 28. jardunaldiko partida Alfonso Pérez Coliseum zelaian. Zigortuta dagoen Mikel González, Llorente eta Pardo deialditik kanpo geratu dira. Beraien ordez, Ansotegi, Cadamuro eta Elustondo izan dira deituak.

Bi taldeak taularen erdialdean daude kokatuta eta hiru puntuak etxera eramaten dituenak aurrerapauso handia emango du salbazioa lortzeko. Iaz Realak lehen aldiz irabazi zuen Alfonso Pérez zelaian, aise gainera, 0-4ko garaipenarekin.

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Estrada, Demidov, Ansotegi, Cadamuro, Iñigo Martínez, De la Bella, Xabi Prieto, Markel, Illarramendi, Zurutuza, Elustondo, Aranburu, Griezmann, Vela, Agirretxe, Ifrán.

Getafe: Codina, Moyá, Mané, M. Torres, Alexis, Rafa, Masilela, Valera, Lacen, Sarabia, Gavilán, P. León, A. J. Ríos, D. Castro, Míchel, Casquero, J. Rodríguez, Barrada, Micu, Guiza.

Epailea: Fernández Borbalán