Mostrando entradas con la etiqueta Alfonso Pérez. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Alfonso Pérez. Mostrar todas las entradas

2013/05/06

Realak 117 egun eta gero berriro galdu du (2-1)

Txuri-urdinek, Getaferen aurka galdu ondoren, amaiera eman diote bolada onari 


Realak 2-1 galdu du Getaren aurka Alfonso Perez Coliseum zelaian. Honenbestez, Montanierren gizonek amaiera eman diote bolada onari 117 partida galdu gabe igaro ondoren. Txuri-urdinek laugarren postuan jarraitzen dute, baina Valentziarekiko zuten bost puntuko aldea bira murriztu da. 
Partida oso erritmo biziarearekin hasi da, bi taldeak golan bila irten dira lehen minututik. Lehengo aukerarekin batera, lehengo gola iritsi da. Izan ere, laugarren minutuan, Carlos Velak ongi errematatu du Zurutuzak hegaletik egindako erdiraketa bikaina, horrela 0-1ekoa eginez. 

Gola sartu eta ondorengo minutuetan Reala izan da nagusi, donostiarrek izan dute baloia. Baina Moyaren atera ez zirela apenas iristen ikusita, Madrilgo taldea zelaian gero eta erosoago sentitzen hasi da. Horrela, neurketako 18. minutuan Markel Bergarak huts egin du area ertzean pase bat ematerakoan eta Pedro Leonek ederki aprobetxatu eta ez du Claudio Bravoren aurrean hutsik egin (1-1). 

Golak guztiz irekita utzi du partida eta bi taldeak joan dira bigarrena egiteko abaguneen bila. 30. minutuan Lafitak aukera argia izan du, baina baloia kanpora joan da. Hiru minutu geroago, Moyak ederki erantzun du Carlos Velaren errematearen aurrean. Atsedenaldia iristear zela, 38. minuruan, Barradak Bravoren desbideraketa oker bat baliatu du Getafe markagailuan aurretik jartzeko (2-1). Atsedenaldia 1-2ko markagailuarekin iritsi da. 

Bigarren zatiaren hasieran, donostiarrak berdinketaren golaren bila irten dira, baina Getafek ederki eutsi dio. Partidaren azken ordu laurdenera arte ez da ia abagunerik egon. 77. minutuan 'Chory' Castrok erdiraketa bikaina egin du, baina Agirretxe eta Vela ez dira iritsi. Hortik sei minutuara, Carlos Martinezek aukera bikaina izan du, baina errematea kanpora joan zaio. Realaren azken aukera Griezmannek izan du 84. minutuan, baina baloia langa gainetik kanpora bidali du. Azken minutuetan Getafek hirugarrena egiteko aukerak izan ditu, baina partida 1-2ko emaitzarekin amaitu da. 

Fitxa teknikoa:
Getafe: Moya; Valera, Rafa (Lopo, 82. min), Fede, Mane; Lacen, Borja (Xavi Torres, 76. min); Pedro Leon, Barrada (Sarabia, 71. min) Diego Castro eta Lafita.

Reala: Bravo; Carlos Martinez (Estrada, 82. min), Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Ruben Pardo (Chory Castro, 67. min); Vela, Zurutuza (Ifran, 76. min) Griezmann; eta Agirretxe.

Golak: 0-1, 4. min: Vela; 1-1, 18. min: Pedro Leon; 2-1, 39. min: Barrada.

2012/03/18

Reala punturik gabe bueltatu da Getafetik

Getafe eta Realaren arteko partida berdindua izan da, Madrilgo taldea hiru puntuekin geratu da Iñigo Martinezek bere atean sartutako gol baten ondorioz. Bravok ez du asmatu baloia aldentzerakoan.

Realak 1-0 galdu du Getaferen aurka Alfoso Pérez Coliseumean jokatutako partidan. Norgehiagoka berdindua izan da, baina txuri-urdinek egindako akats batengatik hiru puntuak Madrilen geratu dira.

Partidaren erritmoa motela izan da eta bi taldeek zailtasunak izan dituzte gol aukerak sortzeko. Hala ere, partidako lehen aukera Realarentzat izan da, Velak gol aukera argia huts egin du. Baloia iritsi zaio Moyaren aldentze baten ondoren eta atean inor ez zegoela, mexikarraren jaurtiketa kanpora joan da. Getafek jarraian erantzun du, baina Mikuren errematea langa joz kanpora joan da. Lehen zatiaren amaieran ere gol aukera bana izan dute. Zurutuzak ez du gol aukera argia aprobetxatu Moya atezainaren aurrean. Minutu gutxi geroago, Miku bakarrik geratu zen Bravoren aurrean, baina jaurtiketa gora bidali du. Lehenengo zatia golik gabe bukatu da.


Bigarren zatian are gol aukera gutxiago egon dira. Getafe hobeto irten da berdegunera atsedenaldia eta gero eta ez dio Montaneirren taldeari erraztasunik eman. Alexisek bi gol aukera izan ditu. Bata buruz langa gaientik bidali du eta bestean kale egin zuen Pedro Leonen pase dotore bat hartuta.

Joan etorriko neurketa etorri da gero. Inor ez da baloiaren jabe izan eta norgehiagoka erotu da. Joan etorri horretan Madrilgo taldeak izan du zorte handiagoa eta 82. minutuan gola lortu du. Bravok huts egin du erdiraketa bat aldentzean, baloiak Iñigo Martinez bizkarrean jo eta sare barrura sartu da. Azken minutuetan txuri-urdinak, gogor saiatu arren, ez dira berdinketaren gola sartzeko gai izan eta garaipena etxean geratu da.


Fitxa teknikoa:
Getafe: Moya, Valera, Rafa (Miguel Torres, m.43), Alexis, Mane Michel, Lacen, Pedro León (Casquero, m.85), Barrada, Diego Castro eta Miku (Güiza, m.67). 

Reala: Bravo, Estrada, Demidov, Iñigo Martinez, Cadamuro, Markel Bergara (Elustondo, m.15), Illarramendi, Zurutuza (Agirretxe, m.82), Xabi Prieto, Vela (Ifran, m.72) eta Griezmann

Gola: 1-0, m.82: Iñigo Martinez, bere atean.

2012/03/17

Reala, lasaitasun handiagoaren bila Getafera

Arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Getafe eta Realaren arteko 28. jardunaldiko partida Alfonso Pérez Coliseum zelaian. Zigortuta dagoen Mikel González, Llorente eta Pardo deialditik kanpo geratu dira. Beraien ordez, Ansotegi, Cadamuro eta Elustondo izan dira deituak.

Bi taldeak taularen erdialdean daude kokatuta eta hiru puntuak etxera eramaten dituenak aurrerapauso handia emango du salbazioa lortzeko. Iaz Realak lehen aldiz irabazi zuen Alfonso Pérez zelaian, aise gainera, 0-4ko garaipenarekin.

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Estrada, Demidov, Ansotegi, Cadamuro, Iñigo Martínez, De la Bella, Xabi Prieto, Markel, Illarramendi, Zurutuza, Elustondo, Aranburu, Griezmann, Vela, Agirretxe, Ifrán.

Getafe: Codina, Moyá, Mané, M. Torres, Alexis, Rafa, Masilela, Valera, Lacen, Sarabia, Gavilán, P. León, A. J. Ríos, D. Castro, Míchel, Casquero, J. Rodríguez, Barrada, Micu, Guiza.

Epailea: Fernández Borbalán