Mostrando entradas con la etiqueta Galizia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Galizia. Mostrar todas las entradas

2013/01/27

Berdinketa Balaidosen (1-1)

Realak ezin izan du garaipena lortu Celtaren aurka nahiz eta horretarako aukerak izan

Txuri-urdinek puntu bakarra lortu dute Balaidosen Celtaren aurka jokatutako partidan. Ia bigarren zati osoa jokalari bat gehiagorekin jokatu arren, Realak ez du aukera aprobetxatu. Lehen zatian eteko taldea nagusi izan da, baina partida amaieran garaipena eskugarrri izan dute donostiarrek.

Lehen zatiko aurreneko minutuetan ez da aukerarik izan, lehena ordu erdi pasatakoan iritsi da. Celta izan da nagusi lehen zatian, eta 30. minutuan Augustu Fernandezek gol aukera izan du, baina Claudio Bravok jaurtiketa geratu du. Jarraian iritsi da Celtaren gola, Iago Aspasen takoikada baten ondoren Krohn-Dehlik ez du hutsik egin eta 1-0ekoa jarri du markagailuan. Atsedenaldia Galiziako taldea aurretik zihoala heldu da. 

Bigarren zatia hasi eta gutxira, 55. minutuan, Augusto Fernandezek bigarren txartel horia ikusi du, baloia eskuarekin ikutzeagatik eta Celta bat gutxiagorekin geratu da. Momentu horretarik aurrera Reala izan da nagusi. Park etxeko taldearen bigarrena egiteko zorian egon da, baina minutu gitxi geroago, 59. minutuan Elustondok korner bat baliatu du markagailuan berdinketa ezartzeko.


Berdinketa lortu ondoren, Montanierren gizonek dena alde izan dute, baina ez dute markagailua iraultzerik lortu. Agirretxek ezin izan du Xabi Prietoren erdiraketa errematatu, Markelek balia zutoinera bidali du eta Pardok eta Griezmannek ere ez dute asmatu. Garaipena gertu egon arren, berdinetarekin bukatu da neurketa. 

Fitxa teknikoa:
Celta: Javi Varas; Jonny, Cabral, Demidov, Lago; Augusto, Oubiña, Krohn-Dehli, Park (Natxo Insa, 62. min.); Iago Aspas (Alex López, 46. min) y Bermejo (Pranjic, 56. min).

Reala: Bravo; Carlos Martínez, Elustondo, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra (Ruben Pardo, 76. min), Markel; Vela, Xabi Prieto, 'Chory' Castro (Griezmann, 70. min); eta Ifran (Agirretxe, 60. min)

Golak: 1-0, 32. min: Krohn-Dehli. 1-1, 59. min: Elustondo.

2013/01/25

Realak hankak lurrean jarriz irabazi nahi dio Celtari

Txuri-urdinek Vigon beste hiru puntu eskuratu nahi dituzte Bartzelonaren aurkako garaipena ahaztuta

Bihar arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko da Reala eta Celtaren aurkako norgehiagoka. Donostiarrek azkenengo hamar partidetatik bakarra galdu dute eta hazita iritsiko dira Vigora. Iragan jardunaldian Bartzelonaren aurka irabazi eta gero (3-2), euforia alde batera utzi behar dute Celta mendean hartzeko. Etxeko taldearen egoera guztiz bestelakoa da, galiziarrek ezinbestekoa dute hiru puntuak lortzea jeitsiera postuetatik urruntzeko. 
http://deportes.terra.es/
Montanierrek defentsan arazoak izango ditu, Mikel Gonzalez eta Ion Ansotegi min hartuta baitaude. Zurutuzak ere baja medikua izaten jarraitzen du eta Cadamuro Afrikako Kopan dago. Javi Ros, aldiz, zerrendara bueltatu da. 
Carlos Vela oraingoan ere titular izango dela dirudi. Mexikok Jamaicaren aurka jokatu behar du Munduko Kopako sailkapen fasean, baina Velak deialdian egoteari uko egin dio.
Deialdiak:
Celta: Sergio Álvarez, Roberto Lago, Borja Oubiña, Jonathan Vila, Dani Abalo, Álex López, Mario Bermejo, Iago Aspas, Danijel Pranjic, Gustavo Cabral, Javi Varas, Vadim Demidov, Carlos Bellvis, I.Y. Park, Toni Rodriguez, Quique De Lucas, Krohn-Delhi, Augusto, Natxo Insa eta Jonny Castro

Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Iñigo, De la Bella, Jose Angel, Illarra, Rubén Pardo, Javi Ros, Markel, Elustondo, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann 

Epailea: Paradas Romero

2012/08/25

Agirretxek denboraldiko lehen garaipena eman dio Realari (2-1)

Lehen gola Celtak egin arren, txuri-urdinek buelta arin eman diote markagailuari

Montanierren mutilek denboraldiko lehen hiru puntuak lortu dituzte Celtari 2-1 irabazita. De Lucasek Galiziako taldea aurretik jarri du atsedenaldiaren ostean, baina Agirretxeren bi golei esker markagailuak buelta eman du. 
Txuri-urdinak indartsu zelairatu dira eta Paco Herreraren taldeak defentsan sendo aritu behar izan du. Realak partidako lehen aukera argia 16. minutuan izan du korner erdiraketa batean, lehendabizi baloia zutoinera joan da, eta ondoren Ansotegiren errematea langa gainetik kanpora. Galiziako taldea pixkanaka indartuz joan da, baina ez du aukera argirik izan.
Lehenengo zatiko 33. minutuan Antoine Griezmannen errematea ere zutoinera joan da, eta Agirretxek ezin zan du aldaratzea aprobetxatu. Lehenengo zatian Reala nagusi izan da, baina gola falta izan zaio. 
Bigarren zatian erasoan gogor hasi da Celta, eta De Lucasek 0-1ekoa jarri du markagailuan. Minutu gutxira, Augustok 2-0koa jartzeko abagunea izan du, baina jaurtiketa kanpora joan da. 54. minutuan Agirretxek berdinketa lortu du Griezmannen pase bat ederki aprobetxatuta. 1-1ekoarekin Montanierren taldea berriz indartu da eta neurketaren kontrola bereganatu du. 
Partidako 60. minutuan Agirretxek 2-1ekoa lortu du. Usurbilko aurrelariak bikain gainditu du Javi Varas atezaina eta Realak buelta eman dio markagailuari. Ondoren, Iago Aspasek galiziarrentzat bigarrena egiteko zorian egon da, baina baloia gutxigatik kanpora joan da. Partidako azken aukera argia Griezmannek izan du 76. minutuan, baina Varasek gelditu ikusgarria egin du. Azkenean, hiru puntuak etxean geratu dira. 


Fitxa teknikoa:

Reala: Bravo; Estrada, Ansotegi, Mikel, De la Bella; Illarramendi (Ruben Pardo, 58. minutuan), Bergara, Griezmann; Xabi Prieto, Vela (Chory Castro 65. minutuan) eta Agirretxe (Elustondo, 82. minutuan).

Celta: Javi Varas; Hugo Mallo, Cabral, Tuñez, Lago (Bellvis, 67. minutuan); Augusto, Oubiña (Villa 82. minutuan), Alex Lopez, Krohn-Dehli; Iago Aspas eta De Lucas (Natxo Insa, 55. minutuan).

Golak: 0-1 49. minutuan: De Lucas. 1-1, 54. minutuan: Agirretxe. 2-1, 60. minutuan: Agirretxe.

Realak denboraldiko lehen hiru puntuak bilatuko ditu Anoetan

Txuri-urdinak Bartzelonako sentsazio txarrak atzean uzten saiatuko dira Celtaren aurka

2012-13 denboraldiko lehen garaipena lortzera irtengo dira Montanierren mutilak Anoetan. Camp Noun lortutako emaitza txarra (5-1) ahaztu nahi dute igo berri den Celta garaituz. Beraz, konfianzta berreskuratzeko, oso garrantzitsua izango da Galiziako taldearen aurka hiru puntuak eskuratzea. 

Bartzelonan jokatutako partidatik Javi Ros da aldaketa bakarra;. errioxarra, Jefrey Sarpong eta Carlos Martínez deialditik kanpo geratu dira erabaki teknikoagatik eta Zurutuza eta Iñigo Martínez ez dira oraindik ehuneko ehunean aurkitzen. 

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Ansotegi, Mikel, Cadamuro, De la Bella, José Ángel, Xabi Prieto, Rubén Pardo, Markel, Elustondo, Illarramendi, Griezmann, 'Chory' Castro, Vela, Agirretxe

Celta: Javi Varas, Sergio, Hugo Mallo, J. Vila, Cabral, Túñez, R. Lago, Bellvís, Bustos, Insa, Oubiña, Alex López, Augusto F., Krhon-Dheli, Joan Tomás, Toni, De Lucas, Iago Aspas, Bermejo

Epailea: Pérez Montero