Mostrando entradas con la etiqueta Celta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Celta. Mostrar todas las entradas

2012/08/25

Agirretxek denboraldiko lehen garaipena eman dio Realari (2-1)

Lehen gola Celtak egin arren, txuri-urdinek buelta arin eman diote markagailuari

Montanierren mutilek denboraldiko lehen hiru puntuak lortu dituzte Celtari 2-1 irabazita. De Lucasek Galiziako taldea aurretik jarri du atsedenaldiaren ostean, baina Agirretxeren bi golei esker markagailuak buelta eman du. 
Txuri-urdinak indartsu zelairatu dira eta Paco Herreraren taldeak defentsan sendo aritu behar izan du. Realak partidako lehen aukera argia 16. minutuan izan du korner erdiraketa batean, lehendabizi baloia zutoinera joan da, eta ondoren Ansotegiren errematea langa gainetik kanpora. Galiziako taldea pixkanaka indartuz joan da, baina ez du aukera argirik izan.
Lehenengo zatiko 33. minutuan Antoine Griezmannen errematea ere zutoinera joan da, eta Agirretxek ezin zan du aldaratzea aprobetxatu. Lehenengo zatian Reala nagusi izan da, baina gola falta izan zaio. 
Bigarren zatian erasoan gogor hasi da Celta, eta De Lucasek 0-1ekoa jarri du markagailuan. Minutu gutxira, Augustok 2-0koa jartzeko abagunea izan du, baina jaurtiketa kanpora joan da. 54. minutuan Agirretxek berdinketa lortu du Griezmannen pase bat ederki aprobetxatuta. 1-1ekoarekin Montanierren taldea berriz indartu da eta neurketaren kontrola bereganatu du. 
Partidako 60. minutuan Agirretxek 2-1ekoa lortu du. Usurbilko aurrelariak bikain gainditu du Javi Varas atezaina eta Realak buelta eman dio markagailuari. Ondoren, Iago Aspasek galiziarrentzat bigarrena egiteko zorian egon da, baina baloia gutxigatik kanpora joan da. Partidako azken aukera argia Griezmannek izan du 76. minutuan, baina Varasek gelditu ikusgarria egin du. Azkenean, hiru puntuak etxean geratu dira. 


Fitxa teknikoa:

Reala: Bravo; Estrada, Ansotegi, Mikel, De la Bella; Illarramendi (Ruben Pardo, 58. minutuan), Bergara, Griezmann; Xabi Prieto, Vela (Chory Castro 65. minutuan) eta Agirretxe (Elustondo, 82. minutuan).

Celta: Javi Varas; Hugo Mallo, Cabral, Tuñez, Lago (Bellvis, 67. minutuan); Augusto, Oubiña (Villa 82. minutuan), Alex Lopez, Krohn-Dehli; Iago Aspas eta De Lucas (Natxo Insa, 55. minutuan).

Golak: 0-1 49. minutuan: De Lucas. 1-1, 54. minutuan: Agirretxe. 2-1, 60. minutuan: Agirretxe.

Realak denboraldiko lehen hiru puntuak bilatuko ditu Anoetan

Txuri-urdinak Bartzelonako sentsazio txarrak atzean uzten saiatuko dira Celtaren aurka

2012-13 denboraldiko lehen garaipena lortzera irtengo dira Montanierren mutilak Anoetan. Camp Noun lortutako emaitza txarra (5-1) ahaztu nahi dute igo berri den Celta garaituz. Beraz, konfianzta berreskuratzeko, oso garrantzitsua izango da Galiziako taldearen aurka hiru puntuak eskuratzea. 

Bartzelonan jokatutako partidatik Javi Ros da aldaketa bakarra;. errioxarra, Jefrey Sarpong eta Carlos Martínez deialditik kanpo geratu dira erabaki teknikoagatik eta Zurutuza eta Iñigo Martínez ez dira oraindik ehuneko ehunean aurkitzen. 

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Ansotegi, Mikel, Cadamuro, De la Bella, José Ángel, Xabi Prieto, Rubén Pardo, Markel, Elustondo, Illarramendi, Griezmann, 'Chory' Castro, Vela, Agirretxe

Celta: Javi Varas, Sergio, Hugo Mallo, J. Vila, Cabral, Túñez, R. Lago, Bellvís, Bustos, Insa, Oubiña, Alex López, Augusto F., Krhon-Dheli, Joan Tomás, Toni, De Lucas, Iago Aspas, Bermejo

Epailea: Pérez Montero