Philippe Montanierrek kontratua berritzeko eskaintza ez duela onartuko komunikatu dio Realari. Ondorioz, denboraldi honen amaieran, bere kontratua amaitzen denean, Realeko lehen taldeko entrenatzaile izateari utziko dio.
Mostrando entradas con la etiqueta 2012-2013. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 2012-2013. Mostrar todas las entradas
2013/05/22
2012/08/25
Agirretxek denboraldiko lehen garaipena eman dio Realari (2-1)
Lehen gola Celtak egin arren, txuri-urdinek buelta arin eman diote markagailuari
Montanierren mutilek denboraldiko lehen hiru puntuak lortu dituzte Celtari 2-1 irabazita. De Lucasek Galiziako taldea aurretik jarri du atsedenaldiaren ostean, baina Agirretxeren bi golei esker markagailuak buelta eman du.
Txuri-urdinak indartsu zelairatu dira eta Paco Herreraren taldeak defentsan sendo aritu behar izan du. Realak partidako lehen aukera argia 16. minutuan izan du korner erdiraketa batean, lehendabizi baloia zutoinera joan da, eta ondoren Ansotegiren errematea langa gainetik kanpora. Galiziako taldea pixkanaka indartuz joan da, baina ez du aukera argirik izan.
Lehenengo zatiko 33. minutuan Antoine Griezmannen errematea ere zutoinera joan da, eta Agirretxek ezin zan du aldaratzea aprobetxatu. Lehenengo zatian Reala nagusi izan da, baina gola falta izan zaio.
Bigarren zatian erasoan gogor hasi da Celta, eta De Lucasek 0-1ekoa jarri du markagailuan. Minutu gutxira, Augustok 2-0koa jartzeko abagunea izan du, baina jaurtiketa kanpora joan da. 54. minutuan Agirretxek berdinketa lortu du Griezmannen pase bat ederki aprobetxatuta. 1-1ekoarekin Montanierren taldea berriz indartu da eta neurketaren kontrola bereganatu du.
Partidako 60. minutuan Agirretxek 2-1ekoa lortu du. Usurbilko aurrelariak bikain gainditu du Javi Varas atezaina eta Realak buelta eman dio markagailuari. Ondoren, Iago Aspasek galiziarrentzat bigarrena egiteko zorian egon da, baina baloia gutxigatik kanpora joan da. Partidako azken aukera argia Griezmannek izan du 76. minutuan, baina Varasek gelditu ikusgarria egin du. Azkenean, hiru puntuak etxean geratu dira.
Reala: Bravo; Estrada, Ansotegi, Mikel, De la Bella; Illarramendi (Ruben Pardo, 58. minutuan), Bergara, Griezmann; Xabi Prieto, Vela (Chory Castro 65. minutuan) eta Agirretxe (Elustondo, 82. minutuan).
Celta: Javi Varas; Hugo Mallo, Cabral, Tuñez, Lago (Bellvis, 67. minutuan); Augusto, Oubiña (Villa 82. minutuan), Alex Lopez, Krohn-Dehli; Iago Aspas eta De Lucas (Natxo Insa, 55. minutuan).
Golak: 0-1 49. minutuan: De Lucas. 1-1, 54. minutuan: Agirretxe. 2-1, 60. minutuan: Agirretxe.
Realak denboraldiko lehen hiru puntuak bilatuko ditu Anoetan
Txuri-urdinak Bartzelonako sentsazio txarrak atzean uzten saiatuko dira Celtaren aurka
2012-13 denboraldiko lehen garaipena lortzera irtengo dira Montanierren mutilak Anoetan. Camp Noun lortutako emaitza txarra (5-1) ahaztu nahi dute igo berri den Celta garaituz. Beraz, konfianzta berreskuratzeko, oso garrantzitsua izango da Galiziako taldearen aurka hiru puntuak eskuratzea.
Bartzelonan jokatutako partidatik Javi Ros da aldaketa bakarra;. errioxarra, Jefrey Sarpong eta Carlos Martínez deialditik kanpo geratu dira erabaki teknikoagatik eta Zurutuza eta Iñigo Martínez ez dira oraindik ehuneko ehunean aurkitzen.
Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Ansotegi, Mikel, Cadamuro, De la Bella, José Ángel, Xabi Prieto, Rubén Pardo, Markel, Elustondo, Illarramendi, Griezmann, 'Chory' Castro, Vela, Agirretxe
Celta: Javi Varas, Sergio, Hugo Mallo, J. Vila, Cabral, Túñez, R. Lago, Bellvís, Bustos, Insa, Oubiña, Alex López, Augusto F., Krhon-Dheli, Joan Tomás, Toni, De Lucas, Iago Aspas, Bermejo
Epailea: Pérez Montero
2012/08/20
Porrot argia Camp Noun (5-1)
'Chory' Castrok egindako 1-1eko gola ezerezean geratu da
Montanierren taldeak 5-1 galdu du Camp Noun denboraldiko lehen jardunaldian. Neurketako lehen hamobost minutuetan Realak hiru gol jaso eta bakarra egin du. Atsedenaldia baino lehen Tito Vilanovaren mutilek laugarrena egin dute. Gauzak horrela, txuri-urdinek ezin izan diote bigarren zatian egoerari buelta eman eta norgehiagoka amaitzear zegoela, bostgarrena egin du David Villak.
![]() |
| www.eitb.com |
Talde kataluiniarra gogor sakatuz zelairatu da eta Puyolek hirugarren minutuan lehen gola egin du jaurtiketa indarstu baten bidez. Ondoren, Griezmannek markagailua berdintzeko aukera paregabea izan du, baina errematea kanpora joan da. Hamargarren minutuan, 'Chory' Castrok aukera ondo aprobetxatu du eta 1-1eko jarri du donostiarren jokaldi bikain bat bukatuz.
Txuri-urdinek ez diote sufritzeari utzi eta hamaikagarren minutuan kataluinako taldearentzat bigarrena egin du Messik. Ordutik lau minutura, argentinarrak 3-1ekoa ere egin du Claudio Bravo atezaina erraz gaindituz. Atezain txuri-urdinak gelditu bikainak egin ditu, baina 40. minutuan Pedrok 4-1 jarri du markagailuan. Atsedenaldian zail zegoen partida Realarentzat.
Bigarren zatia hasi bezain laster, abagune bikaina izan du 'Chory' Castrok, baina jaurtiketa kanpora joan zaio. Bartzelonako taldeak, uneoro izan du partidaren kontrola, eta jokaldi ikusgarri baten ondoren, Messi 'hat-trick'-a lortzeko zorian egon da.
Bartzelona ez dio Realari jokatzen utzi eta donostiarrek ezin izan dute gol aukera argirik sortu. Norgehiagoka amaitzear zela, Carlos Velak abagune on bat izan du, baina ezin izan du Valdes atezaina gainditu. 84. minutuan David Villak 5-1eko jarri du markagailuan eta emaitza horrekin amaitu da neurketa.
Fitxa teknikoa:
Bartzelona: Valdes, Alves, Mascherano, Puyol (Pique, 51. minutuan), Jordi Alba, Sergio Busquets, Xavi, Cesc (Iniesta, 58. minutuan), Pedro (Villa, 75. minutuan), Messi eta Tello.
Reala: Bravo; Estrada, Ansotegi, Mikel, De la Bella; Markel, Elustondo (Vela, 64. minutuan), Illarramendi (Ros, 77. minutuan); Xabi Prieto, Griezmann eta Chory Castro (José Angel, 78. minutuan).
Golak: 1-0: 4. minutuan, Puyol. 1-1: 9. minutuan, Chory Castro. 2-1: 11. minutuan, Messi. 3-1: 15. minutuan, Messi. 4-1: 41. minutuan, Pedro. 5-1: 84. minutuan, Villa.
Etiketak:
2012-2013,
5-1,
Barcelona,
Bartzelona,
Camp Nou,
Chory Castro,
David Villa,
denboraldia,
donostia,
Leo Messi,
Messi,
Pedro,
Puyol,
Real Sociedad,
Tito Vilanova
2012/08/18
Reala hiru puntu zailenen bila joango da Camp Noura
Txuri-urdinek lehen jardunaldia Camp Noun jokatuko dute
Realak hiru garaipen bakarrik lortu ditu Bartzelonaren zelaian historian zehar, baina Montanierren mutilak laugarrenaren bila aterako dira berdegunera. Talde txuri-urdinak oso estatistika txarrak ditu Camp Nou zelaian, bertan jokatu dituen 65 neurketatik, hiru irabazi eta zazpi berdindu ditu; horrela, partiden %86a porrotak izanik.
Hala ere, iragan denboraldian, Realak beste aurpegi bat erakutsi zuen. Zelaira indartsu irten zen eta arazo ugari sortu zizkion Guardiolaren taldeari. 2-1eko markagailuarekin amaitu arren, norgehiagoka oso estua izan zen.
Carlos Martínez, Diego Ifrán eta Jeffrey Sarpong deialditik at geratu dira erabaki teknikoagatik. David Zurutuzak eta Iñigo Martinezek ere ezin izango dute lesioagatik Bartzelonaren aurka jokatu.
Hala ere, iragan denboraldian, Realak beste aurpegi bat erakutsi zuen. Zelaira indartsu irten zen eta arazo ugari sortu zizkion Guardiolaren taldeari. 2-1eko markagailuarekin amaitu arren, norgehiagoka oso estua izan zen.
Carlos Martínez, Diego Ifrán eta Jeffrey Sarpong deialditik at geratu dira erabaki teknikoagatik. David Zurutuzak eta Iñigo Martinezek ere ezin izango dute lesioagatik Bartzelonaren aurka jokatu.
Bartzelona:
Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Ansotegi, Mikel, Cadamuro, De la Bella, José Ángel, Xabi Prieto, Rubén Pardo, Javi Ros, Markel, Elustondo, Illarramendi, Griezmann, 'Chory' Castro, Vela, Agirretxe
Epailea: González González
Etiketak:
%86,
2012-2013,
65,
Bartzelona,
Camp Nou,
David Zurutuza,
Deialdiak,
hiru,
Iñigo Martínez,
lehen jardunaldia,
liga,
Montanier,
Real Sociedad,
Tito Vilanova,
zazpi
2012/08/17
Behin-betiko dortsalak
Hauek dira 2012-13 denboraldirako LFPari tramitatu zaizkion zenbakiak. Aurreko denboraldiarekin alderatuz, inkorporazio berriez gain, zenbaki eta izen batzuk aldatu dira.
3. Mikel
4. Elustondo
5. M.Bergara
6. Iñigo
7. Griezmann
8. Illarra
9. Agirretxe
10. X. Prieto
11. C.Vela
13. Zubikarai
14. R. Pardo
15. Ansotegi
16. Sarpong
17. Zurutuza
18. Chory Castro
19. L.Cadamuro
20. J. Angel
21. D. Ifrán
22. D. Estrada
23. Ros
24. De la Bella
1. C. Bravo
2. C. Martínez 3. Mikel
4. Elustondo
5. M.Bergara
6. Iñigo
7. Griezmann
8. Illarra
9. Agirretxe
10. X. Prieto
11. C.Vela
13. Zubikarai
14. R. Pardo
15. Ansotegi
16. Sarpong
17. Zurutuza
18. Chory Castro
19. L.Cadamuro
20. J. Angel
21. D. Ifrán
22. D. Estrada
23. Ros
24. De la Bella
2012/08/03
Jose Angelek Realean jokatuko du AS Romak utzita
Jokalari asturiarra ezker hegalerako errefortsua izango da 2012-13 denboraldian. Honela, udako hirugarren fitxaje bihurtu da 'Chory' Castro eta Carlos Velaren ondoren. Atzelaria Calcioko Roma talde historikoak utzita iritsiko da.
Jose Angel Valdes Gijonen jaio zen 1989ko irailaren 5ean; 1,82ko altuera du eta 77kg pisatzen ditu. Benjaminetan Gijongo Sportinen harrobian sartu zen eta ez zitzaion asko kostatu nabarmentzea, espainiko selekzioarekin sarri joanez. Bere mailak Europako talde handienen interesa piztu zuen, Roma besteak beste, eta duela urtebete fitxatu zuen.
Beste meritu batzuk ere izan ditu asturiarrak, 2010ean Fubol Draft saria jaso zuen laterar ezker bezala era zilarrezkoa aurreko urtean. 2011ko maiatzean 21-beko Europako txapeldun izan zen Espainiako selekzioarekin.
Talde txuri-urdinak isiltasunean eraman ditu negoziaketak azken asteetan eta atzo amaitu ziren. Behin Jose Angelek azterketa medikua pasatuta, akordioa itxi da. Ez du orain bere hiri berria ezagutzeko astirik izango, Italian hasiko baitu bere abentura Realarekin,
Etiketak:
2012-2013,
AS Roma,
Asturias,
Calcio,
donostia,
Espainiako Selekzioa,
ezker hegala,
fitxajea,
Gijon,
Italia,
Jose Angel,
Montanier,
Real Sociedad,
sub21,
utzita
2012/07/17
Carlos Velak Realean jarraituko du
Realak Arsenalekin hasierako akordioa lortu du mexikarrak hurrengo lau urteetan zehar talde txuri-urdinarekin joka dezan. Gauzak horrela, Vela Realera itzuliko da 2011-2012 denboraldian utzita jokatu ondoren (12 gol 35 partidatan).
2012/07/12
Gaur aurkeztu dute Nike-ren bilduma berria
Gaur eguerdiko 12:00etan, entrenamenduaren ondoren, Realaren ekipazio berriaren aurkezpena izan da Zubietan.
![]() |
| www.realsociedad.com |
2012/06/03
"Chori" Castro Realeko jokalaria da
Realak Gonzalo "Chory" Castrorekin aurreakordioa lortu du hurrengo lau denboralditan Donostian jokatzeko. Orain Uruguayen dago oporretan eta espero da laster itzultzea, azterketa medikoa egiteko eta kontratua sinatzeko. "Chory"-k uztailaren 2an hasiko du aurredenboraldia talde txuri-urdinarekin. Uruguayarrak egin dituen adierazpenetan oso pozik agertu da bere talde berriarekin, Ifranekin leku berrira ohitzea errezagoa egingo zaiola gaineratu du: "lagun bat dut han eta hori beti da ona eta aldaketa garaietan laguntza izan daiteke. Beste hiri batera noa, aldaketak orokorrean onak izaten dira baina batzutan kosta egiten da. Diegorekin errazagoa izango da". Honenbestez, "Chory" Castro da Realeko lehen fitxajea 2012-2013 denboraldirako.
Fitxa teknikoa:
Izena: Gonzalo Castro
Jaioteguna: 1984-09-14
Nazionalitatea: Uruguayarra
Posizioa: Erdilaria
Altuera: 177 cm
Pisua: 76 kg
2012/05/24
Javi Ros eta Rubén Pardo, pozik
Javi Ros nafarra eta Rubén Pardo errioxarrak bere poztasuna adierazi dute gaur, lehen taldean sartu direla eta. Pardok amaitu berri den denboraldian bere aukerak izan ditu lehen taldean jokatzeko, gainera Sevillaren aurka bere lehen gola sartu zuen. Rosek, aldiz, ez du sekula Realarekin lehen mailan jokatu, bai ordea bigarren mailan, duela hiru denboraldi. Rubén Pardok egin dituen adierazpenetan Montanierrek aurten egin duen lanarekin pozik dagoela esan diola adierazi du.
Bestalde, Joseba Llorente eta Diego Ifrán-en ordezkariek, aurrelariak talde berri baten bila ari direla esan dute.
![]() |
| www.marca.com |
2012/05/16
Montanierrek Realeko entrenatzaile izaten jarraituko du
Realeko Administrazio Kontseiluak jakinarazi du Philippe Montanierrek beste denboraldi bat jarraituko duela Realeko entrenatzaile moduan. Frantzesak 2011eko uztailean sinatu zuen kontratua, datorren denboraldia bere bigarren denboraldia izango du talde txuri-urdinean. Montanierrek prentsaurrekoa eskeini du gaur entrenamentua amaitu ostean. Klubak jakinarazi du hurrengo egunetan hitz egingo duela komunikabideen aurrean.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







