Klub txuri-urdinak eta Joseba Llorentek akordioa lortu dute jokalariaren kontratua desegiteko. Gauzak horrela, Realak eta Hondarribiarrak adostasun batera helduz egin diote uko Joseba Llorenteri geratzen zitzaion urteari.
Mostrando entradas con la etiqueta Joseba Llorente. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Joseba Llorente. Mostrar todas las entradas
2012/07/19
Realak SD Eibarri 0-3 irabazi dio Azpeitian
Llorente, Griezmann eta Xabi Prieto izan dira goleatzaileak Mikel Aranbururen omenez jokatutako partidan
![]() |
| wwww.mirealsociedad.com |
Realak hiru eta huts irabazi dio SD Eibarri Azpeitian gaur arratsaldean. Mikel Aranburuk bere herritarren maitasuna jaso du: bi taldeek ohorezko pasilloa egin diote, ondoren bere lehengusinak aurreskua dantzatu dio eta azkenik bai Realak, Eibarrek, Lagun Onakek, Gipuzkoako futbol federazioak eta bere sendiak hainbat oroigarri eman dizkiote.
Norgehiagokari dagokionez, neurketa ona izan da arerio lehiakor baten aurka. Lehen gola Llorentek egin du 19. minutuan, area barruan baloi bat aprobetxatuz. Bigarren zatian iritsi dira beste bi golak; Griezmannek ezkerrreko hankaz egin du bigarrena eta Xabi Prieto izan da hirugarren goleatzailea talde osoko jokaldi on bat egin eta gero.
Neurketa intentsoa izan da, datorren froga datorren ostiralean izango dute txuri-urdinek Donibane Lohitzunen Lyongo Olympiquen aurka.
Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai, Carlos Martínez (Estrada, min.32), Ansotegi (Cadamuro, min.67), Callens (Mikel, min.46), Cadamuro (De la Bella, min.46), Markel (‘Chory’ Castro, min.46), Rubén Pardo (Elustondo, min.62), Javi Ros (Griezmann, min.62), Ifrán (Agirretxe, min.62), Llorente (Sarpong, min.62) e Iker Hernández (Xabi Prieto, min.62).
Eibar: Xabi, Bóveda, Añibarro, Aketxe, Arroyo, Dani García, Salgado, Abaroa, Yuri, Capa y Juaristi. En la segunda parte han jugado: Erdozia, Arregi, Sagastibeltza, Mainz, Errasti, Arruabarrena, Altamira, Jimenez, Del Olmo, Roldán, Albisua y Pradera.
Golak: 1-0: Llorente, min.19. 2-0: Griezmann, min.73. 3-0: Xabi Prieto, min.83.
Epailea: Sagués. Palencia eta Arzamendigatik lagundua.
2012/05/24
Javi Ros eta Rubén Pardo, pozik
Javi Ros nafarra eta Rubén Pardo errioxarrak bere poztasuna adierazi dute gaur, lehen taldean sartu direla eta. Pardok amaitu berri den denboraldian bere aukerak izan ditu lehen taldean jokatzeko, gainera Sevillaren aurka bere lehen gola sartu zuen. Rosek, aldiz, ez du sekula Realarekin lehen mailan jokatu, bai ordea bigarren mailan, duela hiru denboraldi. Rubén Pardok egin dituen adierazpenetan Montanierrek aurten egin duen lanarekin pozik dagoela esan diola adierazi du.
Bestalde, Joseba Llorente eta Diego Ifrán-en ordezkariek, aurrelariak talde berri baten bila ari direla esan dute.
![]() |
| www.marca.com |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


