Mostrando entradas con la etiqueta Imanol Agirretxe. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Imanol Agirretxe. Mostrar todas las entradas

2013/04/28

Reala gertuago dago Txapeldunen Liga jokatzeko ametsetik

Txuri-urdinek 4-2 irabazi dute Valentziaren aurka

Realak garaipen garrantzitsua lortu du Anoetan Valentziaren aurka 4-2 irabazita. Ondorioz, txuri-urdinak Txapeldunen Ligan jokatzeko ametsetik gertuago daude. Izan ere, donostiarrek bost puntuko alde lortu dute Valentziarekiko eta Malagarekiko. 

Neurketaren hasiera indartsua izan da, biek nahi zuten garaipena kosta ala kosta. Txuri-urdinen lehen aukera bigarren minutuan izan da, baina Velaren jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da. Jarraian Valentziak lehen aukera izan du, baina Claudio Bravok bikain erantzun dio Mathieuren jaurtiketari. Lehen gola 25. minutuan iritsi da, Cissokhok erdiraketa ona atera eta soldadok ez du Bravoren aurrean hutsik egin, horrela, talde valentziarra aurretik jarri da.

Valentziak gola sartu eta minutu gutxira, 29. minutuan, Bravok area kanpoan baloia eskuaz jo du, baina epaileak ez du ezer adierazi. Gutxinaka, Montanierren taldea suspertuz joan da eta 35. minutuan Iñigo Martinezek norgehiagoka berdintzea lortu du. Kornerretik zetorren erdiraketa bat boleaz sarera bidalita 1-1ekoa egin du. Lehen zatiaren amaiera 1-1eko berdinketarekin iritsi da. 


Bigarren zatiaren hasieran, Valverderen taldea izan da baloiaren jabe, baina Reala sendo aritu da defentsan eta kontraerasoan min egitea bilatu du. Valentzia ondoen ari zenean, iritsi da txuri-urdinen bigarren gola, kontraerasoan 'Chory' Castrok 2-1ekoa egin du. 


Golaren ondoren, Valentziak gogor jo du erasora, baina Realak ez du defentsan hutsik egin. Donostiarrak kontraeraso bidez arriskuz iritsi dira zenbaitetan Diego Alvesen atera. Horrela, 88. minutuan, Agirretxek 3-1ekoa egin du Xabi Prietoren erdiraketa on bat baliatuz. Golaren ondoren, Valentziak ez du etsi eta bi minutu geroago, 90. minutuan, Jonasek 3-2koa sartu du.
Juaris25
Luzapenean, Valentzia berdinketaren bila joan da lerro guztiak aurreratuz. Baina Realak beste kontraeraso bat baliatu du partidari amaiera bikaina emateko, Agirretxek gol eder bat sartu du 4-ekoa eginez. Honenbestez, txuri-urdinek lauagrren postuari eutsi diote.


Fitxa teknikoa:

Reala: Bravo; Carlos Martínez, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Illarramendi (Pardo, 87. min), Bergara, Xabi Prieto (Ansotegi, 88. min); Chory Castro (Zurutuza, 76. min), Vela eta Agirretxe.

Valentzia: Diego Alves; Joao, Ricardo Costa, Mathieu, Cissokho (Valdez, 79. min); Albelda (Guardado, 75. min), Ever Banega, Feghouli (Piatti, 72. min), Dani Parejo; Jonas, Soldado.

Golak: 0-1, 25. min: Soldado. 1-1: Iñigo Martinez. 2-1, 73. min: Chory Castro. 3-1, 86. min: Agirretxe. 3-2, 90. min: Jonas. 90+4. min: Agirretxe.

2013/01/06

Realak ezustekoa eman nahi du Bernabeun

Txuri-urdinak bolada onean daude, azken zazpi jardunaldietan ez baitute galdu

Gaur arratsaldeko 17:00etatik Montanierren mutilek Real Madrilen krisiari probetxua ateratzea bilatuko dute, berain bolada ona luzatzeko asmoz. Realak 2004an irabazi zuen azkeneangoz Santiago Bernabeu futbol zelaian eta 2006an berdinketa lortu zuen. 
Txuri-urdinek Madrilen hiru puntuak lortu ezkero, gertuago izango dute 2013an Europa Leaguen jokatzeko ametsa. 
http://corazontxuriurdin.blogspot.com.es/
Agirretxe gastroenteritisak jota dago eta ez da Real Madrilen aurka jokatzeko deialdian sartu. Carlos Martinez eta Markel ere lesioagatik geratu dira kanpoan. Nobedade nagusia Elustondoren itzulera da eta Illarramendi ere azkenean deialdian sartu da. Javi Ros ere zerrendara itzuli da. 
Deialdiak:
Real Madrid: Iker Casillas, Antonio Adán y Jesús Fernández, Varane, Carvalho, Arbeloa, Llorente, Nacho, Jesús, Xabi Alonso, Khedira, Özil, Essien, Modric, Callejón, Di María, Kaká, Cristiano Ronaldo, Higuaín eta Benzema

Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Mikel, Ansotegi, Iñigo, De la Bella, Jose Angel, Illarra, Rubén Pardo, Zurutuza, Elustondo, Xabi Prieto, Vela, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann 

Epailea: Iglesias Villanueva

2012/01/04

Final-laurdenetarantzara pausu erraldoia

Realak Erregearen Koparen hurrengo txandara pasatzeko abantaila handia lortu du Mallorcaren aurka 2-0 irabazi ondoren.

Final-laudernetarako sailkatzeko joaneko partida jokatu du gaur Realak Mallorcaren aurka Anoetan. Estuasun handiegirik gabe gainditu dute txuri-urdinek Mallorcako taldea. Mikel Aranburu kapitainak eta Imanol Agirretxek sartu dituzte golak.

Lehen zatia hasi bezain laster, 2. minutuan, gol aukera izan du Caparrós-en taldeak, Hemeden bitartez. Aurreneko minutuetan baloiaren kontrala izan dute, baina sakontasun handiegirik gabe.

Kontraeraso bati esker iritsi da Realaren nagusitasuna eta horrela, 17. minutuan Aranburuk gola sartu du. Eñaut Zubikai atezain txuri-urdinak erremate arriskutsu bat gelditu du eta kontraerasoan egin du Realeko kapitainak lehenengo gola. Aranburuk bikain baliatu du Agirretxeren pasea.

Gola sartu ondoren txuri-urdinek izan dute partidaren eta baloiaren kontrola eta Mallorcak ez du arrisku handiegirik sortu atsedenaldia baino lehen.
Bigarren zatiaren hasieran bi taldeek izan dituzte arriskua sortzeko aukerak, bi taldeek pare bat jaurtiketa arriskutsu egin dituzte. Bigarren zatiaren 10. minutuan sartu du gola Agirretxek. Aranburuk jaurteketaren ondore, aurrelariak Calatayud atezainaren aldaratzea aprobetxatu du bigarren gola sartzeko.

Joaquín Caparrosek lerroak aurreratu ditu golen bat sartu eta kanporaketa apur bat erraztu nahian. Mallorca Zubikarairen atera hurbildu arren, markagailuak berdin jarraitu du norgehiagoka amaitu denean.

Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai; Estrada, Demidov, Mikel Gonzalez, De la Bella; Elustondo, Aranburu (Mariga, 81. minutua), Griezmann (Vela, 72. minutua), Prieto, Zurutuza; Agirretxe (Llorente, 77. minutua).

Mallorca: Calatayud; Cendros, Marti Crespi, Ramis, Pablo Caceres; Alfaro, Joao Víctor, Pep Marti (Tissone, 72. minutua), Tejera (Nsue, 46. minutua), Hemed (Abdon, 82. minutua); Alvaro.

Golak: 1-0, 17. minutua: Aranburu. 2-0, 55. minutua: Agirretxe.

2012/01/02

Agirretxek 2015era arte luzatu du kontratua

Orain dela ordu laurden pasatxo eman du berria klubak, beste albiste on bat errealzaleontzat. Imanol Agirretxe aurrelari bi urte gehiagoz luzatu du bere kontratua. Usurbildarrak 2005eko maiatzaren 8an debutatu zuen lehen taldearekin eta hurrengo jaurdunaldian, aste bete beranduago, sartu zuen bere lehen gola.
Kontratua 2013ko ekainaren 30ean amaitzen zitzaion baina klubarekin akordio batera heldu ondoren, bi urte gehiagoz luzatu du Realarekin duen harremana.