Mostrando entradas con la etiqueta Soldado. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Soldado. Mostrar todas las entradas

2013/04/28

Reala gertuago dago Txapeldunen Liga jokatzeko ametsetik

Txuri-urdinek 4-2 irabazi dute Valentziaren aurka

Realak garaipen garrantzitsua lortu du Anoetan Valentziaren aurka 4-2 irabazita. Ondorioz, txuri-urdinak Txapeldunen Ligan jokatzeko ametsetik gertuago daude. Izan ere, donostiarrek bost puntuko alde lortu dute Valentziarekiko eta Malagarekiko. 

Neurketaren hasiera indartsua izan da, biek nahi zuten garaipena kosta ala kosta. Txuri-urdinen lehen aukera bigarren minutuan izan da, baina Velaren jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da. Jarraian Valentziak lehen aukera izan du, baina Claudio Bravok bikain erantzun dio Mathieuren jaurtiketari. Lehen gola 25. minutuan iritsi da, Cissokhok erdiraketa ona atera eta soldadok ez du Bravoren aurrean hutsik egin, horrela, talde valentziarra aurretik jarri da.

Valentziak gola sartu eta minutu gutxira, 29. minutuan, Bravok area kanpoan baloia eskuaz jo du, baina epaileak ez du ezer adierazi. Gutxinaka, Montanierren taldea suspertuz joan da eta 35. minutuan Iñigo Martinezek norgehiagoka berdintzea lortu du. Kornerretik zetorren erdiraketa bat boleaz sarera bidalita 1-1ekoa egin du. Lehen zatiaren amaiera 1-1eko berdinketarekin iritsi da. 


Bigarren zatiaren hasieran, Valverderen taldea izan da baloiaren jabe, baina Reala sendo aritu da defentsan eta kontraerasoan min egitea bilatu du. Valentzia ondoen ari zenean, iritsi da txuri-urdinen bigarren gola, kontraerasoan 'Chory' Castrok 2-1ekoa egin du. 


Golaren ondoren, Valentziak gogor jo du erasora, baina Realak ez du defentsan hutsik egin. Donostiarrak kontraeraso bidez arriskuz iritsi dira zenbaitetan Diego Alvesen atera. Horrela, 88. minutuan, Agirretxek 3-1ekoa egin du Xabi Prietoren erdiraketa on bat baliatuz. Golaren ondoren, Valentziak ez du etsi eta bi minutu geroago, 90. minutuan, Jonasek 3-2koa sartu du.
Juaris25
Luzapenean, Valentzia berdinketaren bila joan da lerro guztiak aurreratuz. Baina Realak beste kontraeraso bat baliatu du partidari amaiera bikaina emateko, Agirretxek gol eder bat sartu du 4-ekoa eginez. Honenbestez, txuri-urdinek lauagrren postuari eutsi diote.


Fitxa teknikoa:

Reala: Bravo; Carlos Martínez, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Illarramendi (Pardo, 87. min), Bergara, Xabi Prieto (Ansotegi, 88. min); Chory Castro (Zurutuza, 76. min), Vela eta Agirretxe.

Valentzia: Diego Alves; Joao, Ricardo Costa, Mathieu, Cissokho (Valdez, 79. min); Albelda (Guardado, 75. min), Ever Banega, Feghouli (Piatti, 72. min), Dani Parejo; Jonas, Soldado.

Golak: 0-1, 25. min: Soldado. 1-1: Iñigo Martinez. 2-1, 73. min: Chory Castro. 3-1, 86. min: Agirretxe. 3-2, 90. min: Jonas. 90+4. min: Agirretxe.

2012/12/01

Realak garaipen sendoa lortu du Mestallan (2-5)

Txuri-urdinek hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte etxetik kanpo

Donostiarren Kopako porrota ahazteko garaipen bikaina lortu dute Mestallan (2-5). Valentziak bigarren minutuan aurreneko gola egin arren, Realak buelta eman dio markagailuari. De la Bella, Mikel, Ifran, Agirretxe eta Vela izan dira goleatzaileak. Soldadok, berriz, etxeko taldearen biak. Valentziak bigarren zati osoa hamar jokalarirekin joaktu du. 


Neurketaren hasieran Valentziak izan du kontrola eta bigarren minutuan Roberto Soldadok 1-0ekoa jarri du, Bernaten erdiraketa bati esker. Donostiarrei partida zaildu zaien arren ez dute amorerik eman. Txuri-urdinek gogor sakatu dute eta aukera asko izan dituzte. Garbienak Griezmannek, Velak, Ifranek eta Xabi Prietok eduki dituzte. 41. minutuan Clos Gomezek txartel goria erakutsi dio Jonasi eta bere taldea hamarrekin utzi du. Berdinketaren gola egin duena De la Bella izan da 43. minutuan. Zurutuzak pase bikain eman dio eta atzelariak aurrelari gisan gol ederra sartu du. Berdinketarekin heldu da atsedenaldia. 

Bigarren zatian ere indartsu hasi dira Montanierren mutilak. Horrela, 56. minutuan, Mikel Gonzalezek 1-2koa egin du korner bat errematutu eta gero. Handik minutu gutxira, 63. minutuan, Ifranek 1-3koa egin du partida erdi erabakita hutsiz. Hala ere, Valentziako taldeak ez du etzi eta Soldadok 2-3koa egin du 72. minutuan. 
Imanol Agirretxe zelairatu bezain laster, 82. minutuan, gola egin du 2-4koa jarriz. Partida amaitzear zela epaileak Feghoulik Velari egindako penaltia adierazi du eta mexikarrak ez du hamaika metroetatik hutsik egin 2-5ekoa jarriz. Txuri-urdinek etxetik kanpo denboraldiko bigarren garaipena lortu dute, hiru puntu garrantzitsu eskuratuz. 

Fitxa teknikoa:
Valentzia: Alves; Joao (Valdez, 76'), Costa, Ruiz, Cissokho (Guardado, 65'); Banega, Gago, Feghouli, Jonas, Bernat (Viera, 65') eta Soldado.


Reala: Bravo; C.Martinez, Mikel, Iñigo, De la Bella; Zurutuza (Castro, 72'), Pardo, Prieto, Vela, Ifran (Agirretxe, 78') eta Griezmann (Javi Ros, 74').
Golak: 1-0, 2. minutua: Soldado. 1-1, 44. minutua: De la Bella. 1-2, 56. minutua: Mikel. 1-3, 68. minutua: Ifran. 2-3, 73. minutua: Soldado. 2-4, 83. minutua: Agirretxe. 2-5, 91. minutua: Vela (p).