Reala eta ACF Fiorentina akordio batera iritsi dira Haris Seferovic aurrelari suitzarra fitxatzeko. Klub txuri-urdinak eta jokalariak ere akordioa lortu dute kontratua 2017ko ekainaren 30era arte izateko. Seferovic-ek gaur goizean gainditu du azterketa medikua Poliklinika Gipuzkoan eta ondoren kontratua sinatu du Anoetako bulegoetan. Jokalaria bere herrialdera itzuliko da gaur kontu pertsonal batzuk konpontzeko eta aurkezpen ofiziala datorren astearen hasieran izango da.
Mostrando entradas con la etiqueta aurrelaria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta aurrelaria. Mostrar todas las entradas
2013/07/11
2012/01/02
Agirretxek 2015era arte luzatu du kontratua
Orain dela ordu laurden pasatxo eman du berria klubak, beste albiste on bat errealzaleontzat. Imanol Agirretxe aurrelari bi urte gehiagoz luzatu du bere kontratua. Usurbildarrak 2005eko maiatzaren 8an debutatu zuen lehen taldearekin eta hurrengo jaurdunaldian, aste bete beranduago, sartu zuen bere lehen gola.
Kontratua 2013ko ekainaren 30ean amaitzen zitzaion baina klubarekin akordio batera heldu ondoren, bi urte gehiagoz luzatu du Realarekin duen harremana.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)