Mostrando entradas con la etiqueta Barcelona. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Barcelona. Mostrar todas las entradas

2012/08/20

Porrot argia Camp Noun (5-1)

 'Chory' Castrok egindako 1-1eko gola ezerezean geratu da

Montanierren taldeak 5-1 galdu du Camp Noun denboraldiko lehen jardunaldian. Neurketako lehen hamobost minutuetan Realak hiru gol jaso eta bakarra egin du. Atsedenaldia baino lehen Tito Vilanovaren mutilek laugarrena egin dute. Gauzak horrela, txuri-urdinek ezin izan diote bigarren zatian egoerari buelta eman eta norgehiagoka amaitzear zegoela, bostgarrena egin du David Villak.

www.eitb.com

Talde kataluiniarra gogor sakatuz zelairatu da eta Puyolek hirugarren minutuan lehen gola egin du jaurtiketa indarstu baten bidez. Ondoren, Griezmannek markagailua berdintzeko aukera paregabea izan du, baina errematea kanpora joan da. Hamargarren minutuan, 'Chory' Castrok aukera ondo aprobetxatu du eta 1-1eko jarri du donostiarren jokaldi bikain bat bukatuz. 

Txuri-urdinek ez diote sufritzeari utzi eta hamaikagarren minutuan kataluinako taldearentzat bigarrena egin du Messik. Ordutik lau minutura, argentinarrak 3-1ekoa ere egin du Claudio Bravo atezaina erraz gaindituz. Atezain txuri-urdinak gelditu bikainak egin ditu, baina 40. minutuan Pedrok 4-1 jarri du markagailuan. Atsedenaldian zail zegoen partida Realarentzat.


Bigarren zatia hasi bezain laster, abagune bikaina izan du 'Chory' Castrok, baina jaurtiketa kanpora joan zaio. Bartzelonako taldeak, uneoro izan du partidaren kontrola, eta jokaldi ikusgarri baten ondoren, Messi 'hat-trick'-a lortzeko zorian egon da. 

Bartzelona ez dio Realari jokatzen utzi eta donostiarrek ezin izan dute gol aukera argirik sortu. Norgehiagoka amaitzear zela, Carlos Velak abagune on bat izan du, baina ezin izan du Valdes atezaina gainditu. 84. minutuan David Villak 5-1eko jarri du markagailuan eta emaitza horrekin amaitu da neurketa. 

Fitxa teknikoa:
Bartzelona: Valdes, Alves, Mascherano, Puyol (Pique, 51. minutuan), Jordi Alba, Sergio Busquets, Xavi, Cesc (Iniesta, 58. minutuan), Pedro (Villa, 75. minutuan), Messi eta Tello.

Reala: Bravo; Estrada, Ansotegi, Mikel, De la Bella; Markel, Elustondo (Vela, 64. minutuan), Illarramendi (Ros, 77. minutuan); Xabi Prieto, Griezmann eta Chory Castro (José Angel, 78. minutuan).

Golak: 1-0: 4. minutuan, Puyol. 1-1: 9. minutuan, Chory Castro. 2-1: 11. minutuan, Messi. 3-1: 15. minutuan, Messi. 4-1: 41. minutuan, Pedro. 5-1: 84. minutuan, Villa.

2012/03/08

Messi, Messi, Messi, Messi eta berriro Messi


http://wallpaperswide.com
Atzo gauean, partidua ikusteaz gain (Bartzelona 7-1 Bayer Leverkusen), Twitterren murgilduta eman nituen partiduak iraun zituen 90 minutuak. Rooney, Falcao, Rivaldo, Maresca... bezalako futbol jokalari handiak argentinaren aurrean belaunikatu ziren, bere lana goraipatuz. Nola litekete 90 minututan bost gol sartzea? Ez da egunero ikusten dugun gauza. Berriz ere historia egin du Messik eta lehenengoa izan da Txapeldunen Ligan, partidu bakarrean, bost gol sartzen. Oraingoz urrezko baloi gehien lortu dituena da (hiru), eta atzoko erakustaldiaren ondoren, laugarrena ere berarentzat joango dela ziur nago.
Guzti honetatik onena 24 urte dituela da eta oraindik bere joko eta dohainekin urte luzez gozatuko dugu. Edo hori espero dut behintzat.
Zorte onekoak gara jokalari honen belaunaldi berean bizitzeagatik!