Mostrando entradas con la etiqueta FC Barcelona. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta FC Barcelona. Mostrar todas las entradas

2013/01/19

Realak liderra balaztatu du (3-2)

Bartzelonak denboraldiko lehen porrota jaso du Anoetan

Talde txuri-urdinak garaipen bikaina lortu du Anoetan FC Bartzelonaren kontra (3-2). Talde kataluinarrak denboraldiko lehen porrota jaso du. 0-2 galtzen joan arren Montanierren mutilek markagailua iraultzea lortu dute. 'Chory' Castro (2) eta Agirretxe izan dira goleatzaile txuri-urdinak. 
Lehen zatiko aurreneko minutuetan Bartzelonarena izan da baloiaren jabetza, hala ere, Realak hainbat abagune izan ditu. Izan ere, lehen aukera Donostiako taldearena izan da, baina Illarramendiren bolea gutxigatik kanpora joan da. Minutu gutxi batzuk geroago Messik aukera bikaina izan du, baina huts egin du Bravoren aurrean. Hala ere, minutu bat geroago, 0-1ekoa egin du argentinarrak; Iniestaren pasea aprobetxatuz, baloia ate barrura bidali du. 
Hamaikagarren minutuan, estrategia jokaldi batean Realak berdinketa lortzeko puntuan egon da, baina Valdesek Xabi Prietoren jaurtiketa gelditu du. Txuri-urdinek aukera gehiago izan dituzten arren, 26. minutuan, Alvesen erdiraketa baliatuta Pedrok 0-2koa jarri du markagailuan. Messik 0-3koa egiteko aukera bikaina izan du 36. minutuan, baina baloiak zutoina jo du.
Realari neurketa maldan gora jarri zaion arren, ez du etsi eta 41. minutuan 1-2koa egitea lortu du. Velak baloia bikain kontralatu du, 'Chory Castro' ondo kokatuta ikusi eta uruguaiarrak ez du Valdesen aurrean hutsik egin. 
Juaris25
Bigarren zatian indartsu zelairatu da Reala eta 55. minutuan Tito Vilanoraveren taldea hamar jokalarirekin geratu da. Undiano Mallenco epaileak bigarren txartel horia erakutsio dio Piqueri. Txuri-urdinak egoeraz baliatu eta 63. minutuan 'Chory' Castrok norgehiagoka berdindu du. Uruguaiarraren erremateak Mascheranon jo du eta baloia sarera joan da markagailua 2-2koa jarriz. 
Berdinketa lortu eta gero Reala gustora aritu da eta taldeak garaipena lortzeko ahaleginetan jarraitu du. Talde kataluinarra, aldiz, urduritzen hasi da. Montanierren mutilak azken minutura arte golaren bila joan dira eta esfortsu horren ondoren, 91. minutuan, Imanol Agirretxek 3-2koa egin du. Aurrelariak Carlos Martinezen erdiraketa bikaina errematatu ondoren, hiru puntuak Donostian geratzea lortu du.
Juaris25

Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo, De la Bella; Markel, Illarra, Xabi Prieto (Ruben Pardo, 80'), Griezmann; Vela (Agirretxe, 85') eta Chory Castro (Ifran, 74').

Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Puyol, Jordi Alba; Sergio Busquets, Iniesta, Xavi; Pedro (Adriano, 89'), Cesc (Mascherano, 58') eta Messi.'
Golak: 0-1, 6. minutua: Messi. 0-2, 25. minutua: Vela. 1-2, 41. minutua: 'Chory' Castro. 2-2, 63. minutua: 'Chory' Castro. 3-2, 91. minutua: Agirretxe. 

2013/01/18

Ezer ez da ezinezkoa

Realak urteko lehen garaipena lortu du Bartzelonaren aurka

Bihar, 18:00etatik aurrera, talde donostiarrak Bartzelonaren kontra, bigarren itzuliko lehen partida jokatuko du Anoetan. Txuri-urdinek emaitza onak lortu dituzte azkenengo denboraldietan Bartzelonaren aurka etxean jokatutako neurketetan. Duela bi denboraldi garaipena lortu zuten eta iragan denboraldian berdinketa.  Gauzak horrela, denboraldi honetan Tito Vilanovaren taldeari irabazten lehenak izan nahi dute gipuzkoarrak. 

Philippe Montanierrek jokalari gehienak jokatzeko moduan ditu. Iñigo, Estrada eta Mikel deialdira bueltatu dira zigorra bete ondoren. Hala ere, Ansotegi eta Zurutuza baja medikuagaitik kanpoan geratu dira, azken hau anemia batek jota. Javi Ros erabaki teknikoagatik geratu da kanpoan. 

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Estrada, Iñigo, Mikel, De la Bella, Jose Angel, Illarra, Rubén Pardo, Elustondo, Markel, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann 

Bartzelona: Valdes, Pinto, Alves, Adriano, Montoya, Piqué, Puyol, Jordi Alba, Mascherano, Bartra, Song, Xavi, Cesc, Busquets, Thiago, Iniesta, Tello, Pedro, Alexis eta Messi

Epailea: Undiano Mallenco