Mostrando entradas con la etiqueta San Mames. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta San Mames. Mostrar todas las entradas

2013/02/22

Realak garaipen batekin agurtu du Katedrala (1-3)

 Athletic irabazten hasi den arren, txuri-urdinek erraz irauli dute markagailua

Realak aise irabazi du San Mames zaharrean jokatu den azken derbia. Zuri-gorriek hobeto hasi dute partida eta markagailuan aurretik jartzea lortu dite. Baina ez die pozak askorik iraun, Realak berehala berdindu du partida eta bigarren zatian markagailua iraultzea lortu dute jokalari txuri-urdinek.


Lehen zatian Athletic hasi da agintzen eta txuri-urdinek defentsa sendo mantentzeko sufritu egin dute. Adurizek bi aukera izan ditu partidaren hasieran, baina aurrelariak ez du golik sartzerik lortu.Agirretxek ere aukera argi bat izan du, baina usurbildarraren jaurtiketa zuzenean kanpora joan da. Realak presioa egin duen arren, Bielsaren mutilek sakatzen jarraitu dute. Adurizek aukera bikain bat izan du, baina Claudio Bravok gelditu erabakigarria egin du.

30. minutuan Ibai Gomezek 1-0ekoa egin du, Santutxuko jokalariak jaurtiketa indartsu batekin Bravo gainditzea lortu du. Hala ere, zuri-gorrien pozak ez du askorik iraun. Izan ere, 34. minutuan, Griezmannek 1-1ekoa egin du. Frantziarrak 'Chory' Castroren erdiraketa bikaina aprobetxatu du berdinketa lortzeko. Gol banarekin heldu da atsedenaldia. 


Bigarren zatian txuri-urdinak nagusi izan dira eta talde zuri-gorriak asko sufritu du defentsan. 66. mintuuan Raul atezainaren akats larri bat aprobetxatu du Agirretxek 1-2koa egiteko. Realaren golak ukituta utzi du Bilboko taldea eta partida aldapa gora jarri zaie. Montanierrek Carlos Vela zelairatu du Agirretxeren ordez, eta mexikarrak 1-3koa egin du. Athletic-ek ez du markagailuko aldea murrizteko ia aukerarik izan eta azkenean txuri-urdinak eraman dituzte hiru puntuak. Realak Europako postuetan jarraitzen du. 

Fitxa teknikoa:
Athetic: Raul; Iraola, San Jose, Laporte, Aurtenetxe (Muniain, 64. minutua); Iturraspe, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz (Llorente, 73. minutua) eta Ibai Gomez.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Illarramendi (Ruben Pardo, 88. minutua); Prieto, Chory Castro (Zurutuza, 75. minutua), Griezmann; eta Agirretxe (Vela, 66. minutua). 

Golak: 1-0, 30. minutua: Ibai Gomez. 1-1, 34. minutua: Griezmann. 1-2, 66. minutua: Agirretxe.

Azken derbia San Mames zaharrean

Athletic-ek eta Realak indarrak neurtuko dituzte azkenengo aldiz San Mamesen

Gaur 21:30etatik aurrera jokatuko da Athletic eta Realaren arteko derbia San Mames futbol zelaian. Gipuzkoako taldea bolada onean helduko da Bilbora, Europako postuetan eta Champions-etik oso hurbil. Zuri-gorriek, berriz, beharrezkoa dute garaipena jeitsiera postuetatik aldentzeko. Partida historikoa izango da, San Mameses zaharrean azken aldiz jokatuko baitute elkarren aurka Athletic-ek eta Realak. 

Philippe Montanierrek jokalari guztiak prest ditu, Estrada eta Zurutuza deialdira itzuli dira, lesioetatik sendatu ostean. Jose Angel eta Cadamuro, aldiz, zerrendatik kanpo geratu dira. 

http://noticias.lainformacion.com/

Deialdiak:
Athletic: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Laporte, Amorebieta, San Jose, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Ibai, Raul, Susaeta, Iraola, Muniain, Aduriz, Ander Herrera, Igor Martinez eta Ramalho

Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Ansotegi, Cadamuro, Iñigo, De la Bella, Illarra, Rubén Pardo, Javi Ros, Markel, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, 'Chory' Castro eta Griezmann 

Epailea: Undiano Mallenco

2012/03/04

Susaetaren golek derbi polemikoa erabaki dute

Eibarko jokalaria protagonista izan da partidako bi golak sartu ondoren. Realaren gol batek gauzak aldatu zitzakeen, baina ez da markagailura igo.

Athleticek 2-0 irabazi du San Mamesen Realaren aurka. Markel Susaetak derbi polemikoa erabaki du norgehiagokako bi golak sartuta. Bielsaren mutilek Txapeldunen Ligako postuetan egingo dute lo garaipen honen ondoren, txuri-urdinak, aldiz, Europako postuetatik urrundu dira.

Lehen zatian nabari izan da tentsioa eta ez da gol aukera argirik egon. Hala ere, zuri-gorriek aukera urrietako bat aprobetxatu eta lehengoa egin dute. Area ertzean jokaldi ona egin du Athleticek eta Susaeta lehen zutoinean Iraolaren erdiraketa zehatza sareetara bidali du.

www.eitb.com
Golaren ondoren Reala erreakzionatzen saiatu da, baina ez dute arrisku handirik sortu. Griezmannen jaurtiketa bat arazo gabe gelditu du Iraizozek. Zuri-gorriek beste bi aukera izan dituzte, baina lehengoa langara bidali du Susaeta falta bat atera eta gero ederki saiestu ditu Bravok bilbotarren hiru erremate saiakerak.
Bigarren zatian Reala indartsua atera da eta sakatu egin du. Lehen minutu horietan izan da partidako jokaldi polemikoena. Athleticen area barruan, jokaldi nahasi batean, baloiak marra zeharkatu du bai epaileek ez dute golik eman.

Jokaldi horren ondoren Montanierren mutilek sakatzen jarraitu dute eta Athleticek baino arrisku handiagoa sortu du Realak, baina ez dituzte aukerak aprobetxatu. Horrela Susaetak 2-0ekoa jarri du falta bat ederki jaurti ondoren. Jokaldi horren aurretik Realak Xabi Prietoren gaineko falta bat eskatu du. Eibartarraren golak partida erabakita utzi du.
Fitxa teknikoa:
Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Aurtenetxe; Javi Martinez, Herrera (Iñigo Perez, 71. minutua), De Marcos; Susaeta, Llorente (Toquero, 60. minutua) eta Muniain (Ekiza, 85. minutua).
Real Sociedad: Bravo; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Cadamuro; Markel Bergara, Zurutuza, Aranburu (Agirretxe, 67. minutua), Xabi Prieto, Giezmann; eta Carlos Vela (Llorente, 77. minutua).
Golak: 1-0, 24. minutua, Susaeta. 2-0, 80. minutua, Susaeta.
Epailea: Mateu Lahoz

Euskal derbia San Mamesen

Bielsaren taldeak derbian jarri nahi du arreta guztia, baina Reala Bilbon dagoen mugimenduaz baliatu nahi da hiru puntuak eskuratzeko.

San Mamesen jokatuko da igande honetan arratsaldeko lauretan Athletic eta Realaren arteko derbi zirraragarria. Ostegunean Old Trafforden jokatuko dute partida burutik kendu beharra dute Montaneirren taldea mendean hartzeko. Horretaz gain, aste honetan Marcelo Bielsak arazo handiak izan ditu jokalari guztiak entrenamenduetan biltzeko, horietako bederatzi selekzioarekin deituak izan baitira.


Txuri-urdinek Europara hurbildu nahi dute. Hamar urte baino gehiago igaro dira Donostiarrek Bilbon irabazi zuten azken partidatik. Oraingoan bilbon dagoen mugimenduaz baliatu nahi dute. Reala erabat kontzentratuta dago derbian Mallorcaren aurkako partidaz geroztik. Illarramendi, zigortuta, deialditik kanpo geratu da eta Carlos Vela eta Xabi Prietoren artean dago zalantza nagusia.

Deialdiak:
Reala: Bravo, Ramírez, Dani Estrada, Mikel, Ansotegi, Demidov, Iñigo Martínez, Cadamuro, De la Bella, Xabi Prieto, Markel, Pardo, Aranburu, Zurutuza, Griezmann, Llorente, Agirretxe, Ifrán, Carlos Vela.

Athletic: Iraizoz, Raúl, Toquero, Aurtenetxe, Amorebieta, San José, David López, Llorente, De Marcos, Koikili, Susaeta, Iraola, Iñigo Pérez, Muniain, Ander Herrera, Ekiza, Javi Martínez, Ibai

2012/01/18

Zauria zirikatzen

Gaur ospatzen da Athletic eta Mallorcaren arteko joaneko norgehiagoka San Mamesen arratsaldeko zortziretatik aurrera. Min handia ematen dit partida horrek, gauzak beste era batera gertatu izan balira, ni hor egongo nintzateke Katedralean, oihuka, nire taldea animatzen. Gauzak ez ziren ondo joan eta gaur ez gara errealzaleak San Mamesen egongo. Etxean geratuko gara Bilboko partidaren eta Bernabeun gaueko hamarretan jokatuko den klasikoaren zain.
Zer egingo diogu? Sufrimendua eta tristura ekarriko dizkigu gaurko partidak, baina burua altxatu beharra dago, eta horretarako pausu erraldoia izan zen larunbatean Mestalla gertutu zena. Espero dut datorren denboraldiko Erregearen Kopan erne egotea, eta sartutako golak eta hartutako abantaila pikutara ez bidaltzea.