Mostrando entradas con la etiqueta falta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta falta. Mostrar todas las entradas

2012/10/22

Realak etxeko bolada ona hautsi du (0-1)

Falcaok partidako azkenengo minutuan egin du Atletico Madrilen gola

Txuri-urdinek porrot mingarria jaso dute neurketako azken minutuan, Falcaok markagailuan 0-1ekoa jarri ondoren. Realak partida ona jokatu du eta nagusi izan dira zelaian, baina aurrelari kolonbiarrak estrategia jokaldi baten ostean hiru puntuak eman dizkio talde zuri-gorriari.

Reala indartsu zelairatu da eta edertki gainditu du talde madrildarraren presio gogorra. Txuri-urdinek gola egiteko aukerak izan dituzte, baina Courtois atezaina fin ibili da. Norgehiagokako lehen aukera argia Carlos Velak izan du, baina Atleticoko atezainak ederki desbideratu du baloia kornerrera. 

Atletico Madrilek ere gola sartzeko aukera bikaina izan du 28. minutuan, baina Raul Garciaren errematea kanpora joan da. Talde donostiarra indartsu aritu da, baina jokalariek ez dute errematean asmatu. Atsenaldian, Anoetako margakagailua 0-0ekoa izan da. 
Bigarren zatiaren hasieran talde zuri-gorriak presio gogorra egin du erasoam eta FAlcaok arrisku handia sortu du area inguruan. Mirandak 60. minutuan madrildarren lehen gola lortzeko aukera paregabea izan du, baina baloia langa gainetik kanpora joan da.
Eñaut Zubikaraik gelditu garrantzitsuak egin behar izan ditu eta Simeoneren taldeak ez du Realeko atezaina gainditzerik izan. 82. minutuan Carlos Velak aukera bikaina izan du, baina mexikarrak, Courtoisen aurrean bakarrik zegoela, langa gainetik bidali du baloia. Partidako gol bakarra Falcaok eskuratu du azken minutuan, falta jaurtiketa txokotik sartuta. Txuri-urdinen etxeko bolada ona hautsi du Atletico Madrilek Anoetan 0-1 irabazita.


Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai
; Estrada, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra, Bergara, Xabi Prieto (Chori Castro, 66. minutua); Griezmann (Ifran, 83. minutua), Agirretxe (Pardo, 78. minutua) eta Vela.


Atlético de Madrid: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe Luis, Mario Suarez, Gabi, Raul Garcia (Cebolla Rodriguez, 61. minutua); Koke (Emre, 80. minutua), Adrian (Diego Costa, 86. minutua) eta Falcao.


Golak: 0-1, 90. minutua: Falcao. 

2012/08/08

Realak Parmaren aurka galdu du (2-0)

Talde txuri-urdinak lau garaipen, berdinketa bat eta bi porrot daramatza aurredenboraldian

Realak ezin izan du Parma garaitu Ennio Tardini Futbol Zelaian (2-0). Lehen gola Lucarelli atzelariak egin du 33. minutuan, korner bat aprobetxatuz. Bigarrena 90. minutua pasata iritsi da, goleatzailea Morrone izanik. Montanierren mutilek ez diote erritmo handirik jarri partidari eta horri punteria falta ere batu zaio.

Hasieran bi taldeak parekatuta egon dira eta biek izan dituzte gol aukerak. Hala ere, Realak gola jaso duenean partida erritmo faltan zegoen. Ondoren taldeak erreakzionatu eta Vela, Agirretxek, José Ángelek, Griezmannek eta Ifránek aukerak sortu dituzte. Hortik aurrera Parma falta arriskutsuak egiten hasi da eta erritmoa berriz ere jeitsi egin da. Morrone aurrelariaren golaren aurretik, esan daiteke Ifrani penaltia egin diotela. Horrenbestez, 2-0ko markagailuarekin iritsi da norgehiagokaren amaiera. 
www.mundodeportivo.com

Fitxa teknikoa:
Parma FC: Mirante; Zaccardo, Paleta, Lucarelli; Biabiany, Ninis, Valdés, Parolo, Gobbi; Pabon y Amauri. También han jugado Rosi, Fideleff, Acquah, Belfodil, Pelle, Modesto, Morrone.

Real Sociedad: Bravo, Estrada, Ansotegi, Iñigo (Mikel, min. 52), De la Bella; Elustondo (Pardo, min. 70), Markel, Illarra, Vela (Prieto, min. 46 (José Angel, min. 78)), Agirretxe (Ifrán, min. 70) y Griezmann (Sarpong, min 83). 

Golak: 1-0, min. 33, Lucarelli. 2-0, min. 90: Morrone. 

Epailea: De Marco.