Mostrando entradas con la etiqueta 0-1. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 0-1. Mostrar todas las entradas

2013/06/01

Txuri-urdinek Txapeldunen Liga jokatuko dute

Realak Deporren aurka irabazi (0-1) eta Valentziak galdu egin du Sevillan (4-3)

Txuri-urdinek ez du Deporren aurka hutsik egin eta Valentziak, berriz, Sevillaren aurka galdu egin du. Ondorioz, Realak Txapeldunen Liga jokatzeko txartela lortu du. Donostiarren garaipenaren ondorioz, Deportivo Bigarren Mailara jaitsi da. 

Lehen zatiaren hasieran ez da aukera eskorik egon, hala ere, lehen abagunea Deportivok zian du, baina Brunoren jaurtiketa kanpora joan da. Partidako gol bakarra 22. minutuan iritsi da. Agirretxek jokaldi on bat egin du Ze Castro lurrean utzita, usurbildarraren jaurtiketa Aranzubiak desbideratu du, baina Griezmann adi egon da baloia sare barrura bidaltzeko 0-1ekoa eginez.
www.telecinco.es

Realak gola egin ondoren asko zaildu zaio kontua Deportivori. Galiziarrek jaitsiera zuten jokoan, baina aukera argienak Montanierren mutilek izan dituzte. Atsedenaldia iritsi aurretik, Carlso Velak donostiarrentzat bigarrena egiteko aukera izan du, baina errematean huts egin du. Horrenbestez, atsedeladia 0-1eko markagailuarekin iritsi da. 

Bigarren zatian indartsu irten da Depor eta abagune argienak etxeko taldeak izan ditu. Oliveirak Bravoren atea arriskua sortu duen arren, ez du txiletarra gainditzea lortu. Ondoren Salomaoren jaurtiketari ere, bikain erantzun dio Realeko atezainak. 84. minutuan Markel Bergaren bigarren txartel horia ikusi du eta txuri-urdinak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira. Deportivo gogor saiatu da norgehiagoka berdintzen, baina ez du lortu. Realak oso lan ona egin du defentsan. Partida donostiarren garaipenarekin amaitu da. Txanponaren bi aurpegiak, Deportivo Bigarren Mailara eta Reala Txapeldunen Ligara.

www.marca.com
Fitxa teknikoa:
Deportivo: Aranzubia; Manuel Pablo, Aythami (Nélson Oliveira, 56. min), Ze Castro, Sílvio; Abel Aguilar, Juan Dominguez; Bruno Gama (Salomao, 46. min), Valeron, Pizzi; eta Riki.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Íñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Illarramendi ('Chory' Castro, 79. min), Bergara, Xabi Prieto (Ansotegi, 86. min); Vela (Zurutuza, 70. min), Agirretxe eta Griezmann.

Golak: 0-1, 22. min: Griezmann.

2013/03/10

Realak Atleticoren etxeko menderaezintasuna zapustu du (0-1)

Talde txuri-urdina Txapeldunen Ligako postuetara hurbildu du Xabi Prietoren golak

Realak Atletico Madrid 0-1eko emaitzarekin gainditu du Vicente Calderón futbol zelaian. Denboraldi honetan Reala lehen taldea izan da zelai honetan puntuatzen, orain arte beste inork ez baitzuen lortu. Donostiarrek sendo garraitzen dute Europako postuetan Xabi Prietok egindako golari esker.

Etxeko taldeak intentsitarearekin hasi du neurketa eta erasora jo dute. Aurreneko minutuetan Atletico Madrid izan da nagusi eta zenbait abagune sortu ditu. Izan ere, zazpigarren minutuan, Kokek urrunetik jaurti du, baina baloia langa gainetik kanpora joan da. Txuri-urdinek defentsan sufritzen jarraitu dute, baina zuri-gorriek ez dute min egiterik lortu. Arda Turanek izan ditu Atletico Madrid aurretik jartzeko aukerarik onenak, baina turkiarraren jaurtiketak kanpora joan dira.

Denbora pasa ahala, Reala erasoan hobetuz joan da eta arriskua sortzea lortu dute. Griezmannek, 27. minutuan, aukera aparta izan du, baina Courtoisek bikain gelditu du frantziarraren errematea. Aukera gutxiko lehen zatia golik gabe amaitu da. 


Bigarren zatiaren hasieran Simeoneren taldeak asko sakatu du, baina Realak kontraeraso bat ondo baliatu eta Xabi Prietok 0-1ekoa egin du. Zuri-gorriak erantzuten saiatu dira, baina Montanierren mutilak sendo aritu dira defentsan. Abagunerik onenak Kokek eta Falcaok izan dituzte, baina kanpora joan dira haien jaurtiketak. 

Azkenengo minutuetan, Montanierrek defentsan gizon gehiago sartu diru eta ez diote etxeko taldeari erosotasunez jokatzen utzi. 0-1ekoa markagailuarekin iritsi da norgehiagokaren amaiera, txuri-urdinek hiru puntu garrantzitsu eskuratu dituzte sailkapenean bostgarren jarriz, Malagarekin 44 puntura berdinduta.

Fitxa teknikoa:
At. Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe Luis; Cristian Rodriguez (Raúl García 66. minutua), Gabi, Koke (Adrián 70. minutua), Arda Turan; Diego Costa eta Falcao.
 
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra (Ansotegi 89. minutua), Zurutuza (Estrada 69. minutua), Markel Bergara, Xabi Prieto; Griezmann eta Vela (Agirretxe 81. minutua).

Gola:
0-1: 52. minutua: Xabi Prieto.

2012/11/04

Beste huts bat Anoetan (0-1)

Neurketa amaitzeko hamar bat minutu falta zirenean heldu da Colottoren gola

Realak 0-1 galdu du Anoetan Espanyolen aurka. Norgehiagoka hamaitzeko hamabost minutu besterik falta ez zirenean iritsi da talde kataluinarraren gola. Anoetan zeuden zale txuri-urdinek Philippe Montanierren dimisioa eskatu dute. Emaitza honen ondorioz arazoak izango ditu Donostiako taldeak.

Lehen zatiaren hasieran nahiko orekatuta egon da partida, baina pixkanaka-pixkanaka Reala esnatu egin da eta lehen zatiko aukerarik onenak izan ditu. Sergio Garcial ate azpian txuri-urdinen burukada bat kornerrera bidali du. Jokaldi zalantzagarria izan da, Anoetak baloia eskuarekin ukitzeagatik penaltia eskatu du, baina epaileak kornerra adierazi du.


Carlos Vela fin aritu da lehen zatian eta bi aukera izan ditu, baina Cristian Alvarezek bi jaurtiketak aldaratu ditu. Atsedenaldia baino lehen Illarramendik areaz kanpoko jaurtiketa eder bat egin du, baina orduan ere bikain erantzun du Espaynoleko atezainak. Horrela, margakailua hutsean zela iritsi da atsedenaldia.

Donostiarran indartsu zelairatu dira bigarren zatia, Velak aukera argiak izan ditu eta Agirretxe ere saiatu da errematean, baina ez dute zorterik izan. Reala partidaren jabe zela ematen zuenean txuri-urdinek gola jaso dute. Colottok ederki aprobetxatu du area barruan solte zegoen baloi bat 78. minutuan, markagailuan aurretik jartzeko. Realak beste porrot bat jaso du eta ez daki irabaztea zer den Athletic-en kontrako derbitik.

Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai; Carlos Martínez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi, Estrada (Chory Castro, 66. minutua), Bergara (Ros, 75. minutua); Xabi Prieto (Ifran, 79. minutua), Vela eta Agirretxe.
Espanyol: Christian Alvarez; Raul Rodriguez, Colotto, Moreno, Víctor Alvarez; Raul Baena, Christian Gomez, Verdu, Wakaso (Christian Alfonso, 64. minutua); Sergio Garcia (Stuani, 63. minutua), Longo.
Golak: 0-1, 78. minutua: Colotto.

2012/10/22

Realak etxeko bolada ona hautsi du (0-1)

Falcaok partidako azkenengo minutuan egin du Atletico Madrilen gola

Txuri-urdinek porrot mingarria jaso dute neurketako azken minutuan, Falcaok markagailuan 0-1ekoa jarri ondoren. Realak partida ona jokatu du eta nagusi izan dira zelaian, baina aurrelari kolonbiarrak estrategia jokaldi baten ostean hiru puntuak eman dizkio talde zuri-gorriari.

Reala indartsu zelairatu da eta edertki gainditu du talde madrildarraren presio gogorra. Txuri-urdinek gola egiteko aukerak izan dituzte, baina Courtois atezaina fin ibili da. Norgehiagokako lehen aukera argia Carlos Velak izan du, baina Atleticoko atezainak ederki desbideratu du baloia kornerrera. 

Atletico Madrilek ere gola sartzeko aukera bikaina izan du 28. minutuan, baina Raul Garciaren errematea kanpora joan da. Talde donostiarra indartsu aritu da, baina jokalariek ez dute errematean asmatu. Atsenaldian, Anoetako margakagailua 0-0ekoa izan da. 
Bigarren zatiaren hasieran talde zuri-gorriak presio gogorra egin du erasoam eta FAlcaok arrisku handia sortu du area inguruan. Mirandak 60. minutuan madrildarren lehen gola lortzeko aukera paregabea izan du, baina baloia langa gainetik kanpora joan da.
Eñaut Zubikaraik gelditu garrantzitsuak egin behar izan ditu eta Simeoneren taldeak ez du Realeko atezaina gainditzerik izan. 82. minutuan Carlos Velak aukera bikaina izan du, baina mexikarrak, Courtoisen aurrean bakarrik zegoela, langa gainetik bidali du baloia. Partidako gol bakarra Falcaok eskuratu du azken minutuan, falta jaurtiketa txokotik sartuta. Txuri-urdinen etxeko bolada ona hautsi du Atletico Madrilek Anoetan 0-1 irabazita.


Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai
; Estrada, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra, Bergara, Xabi Prieto (Chori Castro, 66. minutua); Griezmann (Ifran, 83. minutua), Agirretxe (Pardo, 78. minutua) eta Vela.


Atlético de Madrid: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe Luis, Mario Suarez, Gabi, Raul Garcia (Cebolla Rodriguez, 61. minutua); Koke (Emre, 80. minutua), Adrian (Diego Costa, 86. minutua) eta Falcao.


Golak: 0-1, 90. minutua: Falcao. 

2012/08/06

Ifranek garaipena eman dio Realari Modenan (0-1)

Aurredenboraldiko sentsazio onek aurrera darraite

Montanierren mutilek merezitako garaipena lortu dute Modena taldearen etxean (0-1). Italiako stageko lehen partida jokatu du Realak Alberto Braglia futbol zelaian. Diego Ifranek, 83. minutuan egin du talde txuri-urdinaren eta partidako gol bakarra.

Hasieran erritmo pixka bat falta izan zaio Realari, baina bigarren zatian aukera gehiago sortu ditu. Lehen zatian neurketa parekatuta egon da, baina atsedenaldia eta gero donostiarrak jaun eta jabe izan dira. Horrela, azkenean uruguayarraren gola heldu da. Aurredenboraldi honetako sentsazio onak areagotuz doaz.
www.mundodeportivo.com

Fitxa teknikoa:
Módena FC: Colombi, Gozzi, Andelkovic, Perna, Carini, Nardini, Della Bona, Signori, William, Ardemagni, Greco. También han jugado Manfredini, Belfasti, Spezzani, Stanco, Rizvani, Fantini, Cilloni, Minarini. 

Reala: Bravo, Ros, Mikel, Cadamuro, José Angel (De la Bella, min.71), Elustondo (Illarra, min.46), Pardo (Markel, min.59), Zurutuza (Griezmann, min.59), Xabi Prieto (Sarpong,min.59), Vela (Agirretxe,min.59), Chory Castro (Ifrán, min.59). 

Gola: 0-1, min. 83: Ifrán.

2012/07/29

Realak ezin izan du Girondins gainditu (0-1)

Txuri-urdinek aurredenboraldiko lehen partida galdu dute Irunen

Sport Mundi Trofeoak hainbat zale bildu ditu Irunen Gipuzkoako Elikagaien bankura joango den diru bilketa aportazioa eginez. Montanierren taldeak aurredenboraldian maila ona ematen jarraitzen du, nahiz eta azken minutuan Girondinsek azken minutuan sartutako gol bategaitik partida galdu. 
Montanierren taldea nagusi izan da lehen zatian eta hiru aukera argi izan dituzte markagailuan aurrea hartzeko. Bigarren zatian neurketa orekatu egin da eta ez da ia gol aukerarik izan. Baina bakarkako jokadi batean Gouffranek garaipena eman dio Bordeleko taldeari, neukertan izan den gol bakarra eginez. 
www.ligabbva.com
Hau ere froga on bat izan da talde txuri-urdinarentzat minutuak eta konpetizio erritmoa gehitzen joateko. Hurrengo laguanartekoa asteartean jokatuko dute Bergaran Zaragozaren aurka. 
Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai, D. Estrada (Javi Ros, min.46), Mikel, Ansotegi, De la Bella (Cadamuro, min.46), Elustondo, Zurutuza (Illarra, min.60), ‘Chory’ Castro (Agirretxe, min.67), Xabi Prieto, Griezmann (Rubén Pardo, min.67) e Ifrán (Llorente, min.60). 

Girondins: Carrasso (Keita, min.88), Ciani, Sanse, Nguemo (Modeste, min.70), Ben Khalfallah (Marange, min.70), Gouffran, Bellion (Obraniak, min.46), Saivet (Poundje, min.65), Ferreira, Sertic, Tremoulinas.

Golak: 0-1: Gouffran, min.89. 

Epailea: Azpilikueta.

2012/01/15

Burua altxatzeko lehen pausua

Realak urrezko 3 puntu lortu ditu Valentzian 0-1 irabazita. Erregearen Kopan jasotako jipoiaren ondoren Antoine Griezmannek zoriona banatu du txuri-urdinen artean.

Mestallako garaipen garrantzitsu honetan, Antoine Griezmann izan da Realeko jokalaririk onena. Bere golari esker txuri-urdinak balio handiko hiru punturekin itzuliko dira etxera. Bigarren zatiko 10. minutuan sartu du gola jokalari frantziarrak.


Partidako aurreneko minutuetan Unai Emeryren taldea izan da nagusi eta gol aukera batzuk ere izan ditu. 14. mintuan Bravok ederki gelditu du Pablo Hernandez-en urrutiko jaurtiketa bat eta 15. mintuan Adurizen errematea langara joan da zuzenean. Valentziarrek ez dituzte aukera horiek aprobetxatu eta etxeko taldea indarra galduz joan da.

Adurizen saiakeraren ostean, Montaneirren taldea baloiarekin egin da eta gehiago sakatu du. Hala ere, Agirretxek laguntza gutxi izan du eta Realak ez du aukera argiegirik sortu. Atsedenaldia baino lehen, Dani Parejok Valentziarentzat lehena egiteko aukera izan du, baina jaurtiketa oso desbideratuta joan da.
Bigarren zatiko bigarren minutuan Feghoulik gol aukera aparta izan du, baina baloia gutxigatik kanpora joan zaio. Talde txuri-urdinak ondo erantzun du eta 55. minutuan Griezmannek 0-1ekoa jarri du markagailuan. Frantziarrak bere aldaratzea hartu du eta Dani Alves atezainaren gainetik, primeran bidali du baloia sare barrura.


Errealak ondo mantendu ditu lerroak markagailua alde izanda eta Valentziak ezin izan du gol aukera garbirik sortu. Txuri-urdine sakatzen jarraitu dute eta Griezmannek bigarrena egiteko aukera paregabea izan du 43. minutuan, baina baloia langaren gainetik joan da. Jonasek berdinketa lortzeko aukera izan du 83. minutuan, baina Bravok ongi gelditu du baloia. Azkenean, Montaneirren taldeak eraman ditu hiru puntuak.

Fitxa teknikoa:
Valentzia: Diego Alves, Bruno, Rami, Dealbert, Mathieu (Jordi Alba, 54. minutuan), Topal, Banega, Feghouli (Alcacer, 71. minutuan), Parejo (Jonas, 65. minutuan), Pablo eta Aduriz.

Reala: Bravo, Estrada, Mikel Gonzalez, Demidov, Cadamuro, Aranburu (Mariga, 80. minutuan), Elustondo, Xavi Prieto, Zurutuza, Griezmann (Martinez, 90. minutuan) eta Agirretxe (Vela, 69. minutuan)
Gola: 0-1: 55. minutuan: Griezmann.