Mostrando entradas con la etiqueta Depor. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Depor. Mostrar todas las entradas

2013/06/01

Txuri-urdinek Txapeldunen Liga jokatuko dute

Realak Deporren aurka irabazi (0-1) eta Valentziak galdu egin du Sevillan (4-3)

Txuri-urdinek ez du Deporren aurka hutsik egin eta Valentziak, berriz, Sevillaren aurka galdu egin du. Ondorioz, Realak Txapeldunen Liga jokatzeko txartela lortu du. Donostiarren garaipenaren ondorioz, Deportivo Bigarren Mailara jaitsi da. 

Lehen zatiaren hasieran ez da aukera eskorik egon, hala ere, lehen abagunea Deportivok zian du, baina Brunoren jaurtiketa kanpora joan da. Partidako gol bakarra 22. minutuan iritsi da. Agirretxek jokaldi on bat egin du Ze Castro lurrean utzita, usurbildarraren jaurtiketa Aranzubiak desbideratu du, baina Griezmann adi egon da baloia sare barrura bidaltzeko 0-1ekoa eginez.
www.telecinco.es

Realak gola egin ondoren asko zaildu zaio kontua Deportivori. Galiziarrek jaitsiera zuten jokoan, baina aukera argienak Montanierren mutilek izan dituzte. Atsedenaldia iritsi aurretik, Carlso Velak donostiarrentzat bigarrena egiteko aukera izan du, baina errematean huts egin du. Horrenbestez, atsedeladia 0-1eko markagailuarekin iritsi da. 

Bigarren zatian indartsu irten da Depor eta abagune argienak etxeko taldeak izan ditu. Oliveirak Bravoren atea arriskua sortu duen arren, ez du txiletarra gainditzea lortu. Ondoren Salomaoren jaurtiketari ere, bikain erantzun dio Realeko atezainak. 84. minutuan Markel Bergaren bigarren txartel horia ikusi du eta txuri-urdinak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira. Deportivo gogor saiatu da norgehiagoka berdintzen, baina ez du lortu. Realak oso lan ona egin du defentsan. Partida donostiarren garaipenarekin amaitu da. Txanponaren bi aurpegiak, Deportivo Bigarren Mailara eta Reala Txapeldunen Ligara.

www.marca.com
Fitxa teknikoa:
Deportivo: Aranzubia; Manuel Pablo, Aythami (Nélson Oliveira, 56. min), Ze Castro, Sílvio; Abel Aguilar, Juan Dominguez; Bruno Gama (Salomao, 46. min), Valeron, Pizzi; eta Riki.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Íñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Illarramendi ('Chory' Castro, 79. min), Bergara, Xabi Prieto (Ansotegi, 86. min); Vela (Zurutuza, 70. min), Agirretxe eta Griezmann.

Golak: 0-1, 22. min: Griezmann.

2013/01/13

Realak garaipen batekin amaitu nahi du lehen itzulia

Txuri-urdinek Deportivorekin neurtuko ditu indarrak Anoetan

Gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera Realak eta Deportivok lehen itzuliko azken partida jokatuko dute Anoetan. Realak hiru puntuak lortu ezkero 28rekin amaituko luke lehen itzulia, azken urteetako zenbakirik onena. Deportivo, berriz, azkena doa sailkapenean eta ezinbestekoa izango du puntuak lortzea zulotik ateratzeko. 

Realak defentsan arazoak izan ditzake, Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez eta Dani Estrada zigortuta baitaude. Montanierrek adierazi duenez litekeena da atzean Ansotegik eta Elustondok jokatzea Carlos Martinez eta De la Bellarekin batera. Bestalde, Markel Bergara sendatuta dago eta zerrendan sartu da. 

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Ansotegi, De la Bella, Jose Angel, Illarra, Rubén Pardo, Javi Ros, Elustondo, Zurutuza, Markel, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann 

Deportivo: Aranzubia, Manuel Pablo, Evaldo, Alex, Zé Castro, Aythami, André Santos, Pizzi, Riki, Assunçao, Lux, Bruno Gama, Camuñas, Silvio, Jesús Vázquez, Valerón, Marchena eta Nelson Oliveira


Epailea: Del Cerro Grande