Mostrando entradas con la etiqueta Pochettino. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Pochettino. Mostrar todas las entradas

2012/11/04

Beste huts bat Anoetan (0-1)

Neurketa amaitzeko hamar bat minutu falta zirenean heldu da Colottoren gola

Realak 0-1 galdu du Anoetan Espanyolen aurka. Norgehiagoka hamaitzeko hamabost minutu besterik falta ez zirenean iritsi da talde kataluinarraren gola. Anoetan zeuden zale txuri-urdinek Philippe Montanierren dimisioa eskatu dute. Emaitza honen ondorioz arazoak izango ditu Donostiako taldeak.

Lehen zatiaren hasieran nahiko orekatuta egon da partida, baina pixkanaka-pixkanaka Reala esnatu egin da eta lehen zatiko aukerarik onenak izan ditu. Sergio Garcial ate azpian txuri-urdinen burukada bat kornerrera bidali du. Jokaldi zalantzagarria izan da, Anoetak baloia eskuarekin ukitzeagatik penaltia eskatu du, baina epaileak kornerra adierazi du.


Carlos Vela fin aritu da lehen zatian eta bi aukera izan ditu, baina Cristian Alvarezek bi jaurtiketak aldaratu ditu. Atsedenaldia baino lehen Illarramendik areaz kanpoko jaurtiketa eder bat egin du, baina orduan ere bikain erantzun du Espaynoleko atezainak. Horrela, margakailua hutsean zela iritsi da atsedenaldia.

Donostiarran indartsu zelairatu dira bigarren zatia, Velak aukera argiak izan ditu eta Agirretxe ere saiatu da errematean, baina ez dute zorterik izan. Reala partidaren jabe zela ematen zuenean txuri-urdinek gola jaso dute. Colottok ederki aprobetxatu du area barruan solte zegoen baloi bat 78. minutuan, markagailuan aurretik jartzeko. Realak beste porrot bat jaso du eta ez daki irabaztea zer den Athletic-en kontrako derbitik.

Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai; Carlos Martínez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi, Estrada (Chory Castro, 66. minutua), Bergara (Ros, 75. minutua); Xabi Prieto (Ifran, 79. minutua), Vela eta Agirretxe.
Espanyol: Christian Alvarez; Raul Rodriguez, Colotto, Moreno, Víctor Alvarez; Raul Baena, Christian Gomez, Verdu, Wakaso (Christian Alfonso, 64. minutua); Sergio Garcia (Stuani, 63. minutua), Longo.
Golak: 0-1, 78. minutua: Colotto.

2012/04/07

Garaipenak ihes egin dio Realari

Realak berdindu (2-2) egin du Cornellá-El Prat zelaian Espanyolen aurka. Carlos Velak bi gol egin ditu 12 eta 14. minutuetan, baina txuri-urdinen bi opariren ostean neurketa berdindu du Bartzelonako taldeak.

Realak puntu bat eskutatu du Espanyolen aurka 2-2 berdindu ondoren. Berdinketak ez du guztiz zapore gozoa izan, donostiarrak 0-2 irabazten hasi ondoren. 

Partida erritmo biziarekin hasi da, bi taldeak erasokor zelairatu baitira. Lehengo gola 12. minutuan egon du Carlos Velak area kanpotik jaurtiketa indartsu baten bitartez. Txuri-urdinen poza hiru minutu geroago gehaigo handitu da, Carlos Velak beste gol bat sartu ondoren. Mexikarra bakarrik geratu da Casilla atezainaren aurrean eta buruz gain baloia sare barrura bidalita 0-2koa jarri du markagailuan.
Konfiantza eman die Montanierren mutilei markagailuan aurretik joateak eta Espanyolek ez die aparteko arazorik sortu lehen zatiaren azken hamar minutuetara arte. Orduan, perikoek gol aukera argiak izan dituzte eta atsedenaldia iritsi orduko 1-2koa iritsi da markagailura. Area kanpoko jaurtiketa batek Ansotegirengan eta Demidovengan jo du eta sare barrura joan da baloia. Atsedenaldia 1-2ko markagailuarekin iritsi da.

Bigarren zatia hasi eta bi minutura Bartzelonako taldeak partida berdindu du. Weissek jaurtiketa ona atera eta Bravo gainditu du 2-2koa jarriz. Gol horri esker Espanyolek jokoak gora egin du eta gol aukera ugari izan ditu. Bravok era guztietako geldialdi onak egin ditu eta horri esker, Realak ez ditu gol gehiago jaso. 

Txuri-urdinek ere izan dute hiru puntuekin gelditzeko aukeraren bat edo beste, argiena Xabi Prietorena izan da. Donostiarra bakarrik geratu da Casilla atezainarekin, baina bere jaurtiketa langa gainetik kanpora joan da. Gauzak horrela, 2-2ko emaitzarekin bukatu da norgehiagoka Cornellá-El Prat futbol zelaian.

Fitxa teknikoa:
Espanyol: Kiko Casilla; Víctor Sanchez (Cristian Gómez, min.72), Raul Rodriguez, Hector Moreno, Dídac; Baena (Weiss, min., Romaric; Sergio Garcia, Verdu, Coutinho eta Uche (Javi Lopez, min.56).

Reala: Bravo; Estrada, Ansotegi, Demidov (Cadamuro, min.76), De la Bella; Elustondo, Aranburu; Xabi Prieto, Zurutuza (Pardo, min.67), Griezmann eta Carlos Vela (Agirretxe, min.70).

Golak: 0-1, min.12: Carlos Vela; 0-2, min.14: Carlos Vela; 1-2, min.44: Demidov (bere atean); 2-2, min.47: Uche.

Europa eta salbazioa jokoan

Europa eta salbazioa jokoan egongo dira gaur arratsaldeko seietan Cornellá-El Prat zelaian Espanyol eta Realak jokatuko duten norgehiagokan. Perikoek garaipena bilatuko dute Europarekin amesten jarraitzeko eta txuri-urdinek, aldiz, mailari eusteko.

www.marca.com
Realak Mikel González eta Iñigo Martínez zentralak izango Espanyolen aurka, azken hau denboraldi osorako lesionatuta geraturik. Beraien ordezkoak Demidov eta Ansotegi izan daitezke. Illarramendi ere deialditik kanpo geratu da eta Aranburu izango da bere ordezkoa. Deialdiko berritasunak Diego Ifrán aurrelaria eta Carlos Martínez atzelaria dira.

Montaneirren taldeak kanpoan irabazteko beharra du salbazioa lehen bait lehen eskuratzeko. Txuri-urdinek etxetik kanpo garaipena lortzeko zailtasunak dituztela erakutsi dute, baita Claudio Bravoren atea hutsean mantentzeko ere. Denboraldiaren amaiera heltzear da eta Pochettinoren taldeak garaipena behar du Europan sartzeko aukerak izaten jarraitzeko.

Deialdiak:
Espanyol: Raúl Rodríguez, Baena, Álvaro, Sergio García, Verdú, Romaric, Uche, Kiko Casilla, Héctor Moreno, Javi López, Weiss, Forlín, Víctor Sánchez, Pandiani, Dídac, Coutinho, Cristian Gómez y Edgar.

Reala: Bravo, Zubikarai, Estrada, Carlos Martínez, Demidov, Ansotegi, De la Bella, Aranburu, Elustondo, Zurutuza, Griezmann, Vela, Agirretxe, Llorente, Ifrán

Epailea: Muñiz Fernández