Mostrando entradas con la etiqueta Simeone. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Simeone. Mostrar todas las entradas

2013/03/10

Realak Atleticoren etxeko menderaezintasuna zapustu du (0-1)

Talde txuri-urdina Txapeldunen Ligako postuetara hurbildu du Xabi Prietoren golak

Realak Atletico Madrid 0-1eko emaitzarekin gainditu du Vicente Calderón futbol zelaian. Denboraldi honetan Reala lehen taldea izan da zelai honetan puntuatzen, orain arte beste inork ez baitzuen lortu. Donostiarrek sendo garraitzen dute Europako postuetan Xabi Prietok egindako golari esker.

Etxeko taldeak intentsitarearekin hasi du neurketa eta erasora jo dute. Aurreneko minutuetan Atletico Madrid izan da nagusi eta zenbait abagune sortu ditu. Izan ere, zazpigarren minutuan, Kokek urrunetik jaurti du, baina baloia langa gainetik kanpora joan da. Txuri-urdinek defentsan sufritzen jarraitu dute, baina zuri-gorriek ez dute min egiterik lortu. Arda Turanek izan ditu Atletico Madrid aurretik jartzeko aukerarik onenak, baina turkiarraren jaurtiketak kanpora joan dira.

Denbora pasa ahala, Reala erasoan hobetuz joan da eta arriskua sortzea lortu dute. Griezmannek, 27. minutuan, aukera aparta izan du, baina Courtoisek bikain gelditu du frantziarraren errematea. Aukera gutxiko lehen zatia golik gabe amaitu da. 


Bigarren zatiaren hasieran Simeoneren taldeak asko sakatu du, baina Realak kontraeraso bat ondo baliatu eta Xabi Prietok 0-1ekoa egin du. Zuri-gorriak erantzuten saiatu dira, baina Montanierren mutilak sendo aritu dira defentsan. Abagunerik onenak Kokek eta Falcaok izan dituzte, baina kanpora joan dira haien jaurtiketak. 

Azkenengo minutuetan, Montanierrek defentsan gizon gehiago sartu diru eta ez diote etxeko taldeari erosotasunez jokatzen utzi. 0-1ekoa markagailuarekin iritsi da norgehiagokaren amaiera, txuri-urdinek hiru puntu garrantzitsu eskuratu dituzte sailkapenean bostgarren jarriz, Malagarekin 44 puntura berdinduta.

Fitxa teknikoa:
At. Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe Luis; Cristian Rodriguez (Raúl García 66. minutua), Gabi, Koke (Adrián 70. minutua), Arda Turan; Diego Costa eta Falcao.
 
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra (Ansotegi 89. minutua), Zurutuza (Estrada 69. minutua), Markel Bergara, Xabi Prieto; Griezmann eta Vela (Agirretxe 81. minutua).

Gola:
0-1: 52. minutua: Xabi Prieto.

Realak Vicente Calderon konkistatu nahi du

Txuri-urdinek Atleticoren aurka garaipena bilatuko dute

Realak ligako bigarren sailkatuaren aurka ezustekoa ematea bilatuko du. Atleticok etxean oso sendoa dela erakutsi du, ez baitu oraindik denboraldi honetan Vicente Calderonen galdu. Donostiarrek Europara begira jarraitu nahi badute, puntuak lortu beharko dituzte. Txuri-urdinak ez diote bolada onari amaiera eman nahi, izan ere, azken hamesei partidetatik bakarra galdu dute.

Atleticoren aurkako partidari aurre egiteko baja garrantzitsuak izango ditu Philippe Montanierrek. 'Chory' Castro, Diego Ifrán eta Gorka Elustondo baja medikuak dira. Javi Ros, aldiz, erabaki teknikoagatik geratu da kanpoan. Illarra eta Estrada zerrendara bueltatu dira.

www.eitb.com
Deialdiak:
Atlético: Asenjo, Courtois, Godín, Filipe Luis, Cata Díaz, Juanfran, Insua, Miranda, Koke, Raúl García, Arda Turan, Cristian Rodríguez, Gabi, Oliver Torres, Thomas, Adrián, Falcao eta Diego Costa

Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Ansotegi, Cadamuro, Iñigo, De la Bella, Illarra, Rubén Pardo, Zurutuza, Markel, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe eta Griezmann 

Epailea: Ayza Gámez

2012/05/02

Puntu bat lortu du Realak partida ona jokatu ondoren

Atleticok, gauza handirik egin gabe, aurrea hartu du markagailuan bigarren zatian. Ondoren epaileak Gabi egotzi du eta Realak erasora jo du. Azkenean, luzapenean berdinketa lortu dute Montanierren mutilek.

Realak 1-1eko berdinketa lortu du gaur Vicente Calderon estadioan Atlético Madrilen aurka. Aurreneko minutuetan bai Reala eta bai Atletico Madril ez dira partidaren bila zelairatu eta ez da aukera argirik egon. Bigarren zatian, zuri-gorriek aurrea hartu dute eta luzapenean berdintzea lortu dute donostiarrek.

Lehen zatian ez da ezer berezirik gertatu, Reala ondo jarrita berdeguneratu da eta ez da arriskurik egon Claudio Bravoren atean. Txuri-urdinak erasokor egon dira, baina ez dute gol aukera askorik sortu. Lehen zatiko azken minutuak iritsi direnean, Illarrak jaurtiketa gurutzatua egin du area barruan, baina kanpora joan da atzelari batek ukitu ondoren. Horrela, golik gabe amaitu da lehen zatia.



Bigarren zatiko lehen minutuetan Agirretxek aukera garbia izan du. Aurrelariak kale egin du Zurutuzaren erdiraketa bokaina jaso ostean. Minutuak aurrera joan ahala, Simeoneren mutilek hobera egin dute eta 54. minutuan Gabik jaurtiketa bikaina egin du eta zutoinaren ondoteik baloia Bravoren atean sartu da.

Gabi neurketako protagonista bilakatu da berriro 74.minutuan, epaileak erdilaria egotzi du bigarren txartel horia aterata. Gertaera erabakigarria izan da partida, izan ere, horren ondoren txuri-urdinek erasora jo dute, berdinketaren bila. 91. minutuan Velak Juanfranen eta Courtoisen zalantzak aprobetxatu eta berdinketa jarri du markagailuan. Berdinketa honekin, Atlético Txapeldunen Ligako postuetatik urrun utzi du Realak.



Fitxa teknikoa:
Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Dominguez, Filipe Luis; Mario Suarez, Gabi; Arda Turan (Salvio, 56. minutua), Koke; Adrian (Diego, 77. minutua) eta Falcao (Godin, 87. minutua).
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Demidov, Mikel Gonzalez, Cadamuro; Elustondo, Zurutuza, Illarramendi (Llorente, 77. minutua), Xabi Prieto; Griezmann (Vela, 80. minutua) eta Agirretxe (Ifran, 59. minutua).

Golak: 1-0, 54. minutua, Gabi. 1-1, 91. minutua, Vela

Realak presiorik gabe jokatuko du Vicente Calderón zelaian


Txuri-urdinek, salbazioa lortu ondoren eta presio gabe, posizio hobean bukatzeko garaipenaren bila joango dira Atlético Madrilen zelaira. 



Realak salbazio lortu zuen aurreko jaurdunaldian Racingen aurka. Beraz, presiorik gabe jokatuko du gaur Vincente Calderonen Atlético Madrilen kontra arratsaldeko 18:00etan. Simeoneren taldeak 0-4 irabazi zuen Anoetan eta txuri-urdinek Madrilgo taldea etxetik kanpo gainditzeko gogoarekin daude. Montanierrren taldeak Atleticoren helburuak zapuzteko ahaleginak egingo dituzte. 

www.colchonero.com
Iñigo Martínez eta Markel Bergara lesionatuta daude, baina beste guztiak jokatzeko prest daude. Nahiz eta aldeak Racingen aurka erakutsitako maila ona izan, aldaketak egiteko asmoa duela esan du entrenatzaile frantziarrak prentsaurrekoan. Ramírez, Demidov eta Carlos Martínez deialdian sartu dira; De la Bella, Rubén Pardo eta Zubikarai, aldiz, etxean geratuko dira.

Deialdiak:
Atlético: Courtois, Asenjo, Domínguez, Godín, Miranda, Filipe Luis, Manquillo, Mario Suárez, Gabi, Koke, Juanfran, Salvio, Arda Turan, Diego, Paulo Assunçao, Adrián, Falcao, PEdro Martín

Reala: Bravo, Ramirez, Dani Estrada, Carlos Martinez, Demidov, Ansotegui, Mikel, Cadamuro, Xabi Prieto, Elustondo, Illarramendi, Aranburu, Zurutuza, Griezmann, Ifran, Llorente, Vela, Agirretxe

Epailea: Iglesias Villanueva