Mostrando entradas con la etiqueta Barkero. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Barkero. Mostrar todas las entradas

2012/09/23

Hiru puntuek ihes egin diote Realari (2-1)

Txuri-urdinak irabazten hasi arren, bigarren zatian Levantek markagailua irauli du

Realak 2-1eko porrota jaso du Ciutat de Valencian Levanteren aurka. Horrela, etxetik kanpo urtarriletik irabazi gabe jarraitzen dute Montanierren mutilek. 

Lehengo zatian erritmoa falta izan da, aurreneko aukera Barkerok izan du zortzigarren minutuan, baian ezin izan du Juanluren erdiraketa ondo errematatu. Velak ere aukera izan du 16. minutuan; urrutitik saiatu da, baina baloia gutxigatik kanpora joan da.


Zurutuzak 0-1ekoa jarri du 22. minutuan; baloia Levanteren ateko eskerreko zutoinean jo eta gero sartu da. Golak indarra eman dio Realari eta 39. minutuan Vela bigarrena egiteko zorian egon da. Azken minutuetan txuri-urdinak erlaxatu eta talde valentziarra esnatu da.

Bigarren zatian, Levante indartsu zelairatu da eta 63. minutuan epaileak gola baliogabetu dio Martinsi jokoz kanpo zegoelako. Realak erritmoa galdu eta 71. minutuan Barkerok, penaltiz, neurketa berdindu du. Iñigo Martinezek El Zhar Levanteko jokalariari falta egin dio area barruan eta epaileak penaltia adierazi du, Realeko jokalari ohiak ez du hutsik egin.

Maldan gora jarri zaio norgehiagoka Donostiako taldeari eta berdineta ziurtzat jotzen zenean, Martins Bravoren aurrean bakarrik geratu da eta partida erabakita hutsi du 2-1eko markagailuarekin.

Fitxa teknikoa:
Levante: Munua; Juanfran, Navarro, Lell, Ballesteros; Iborra (Martins, 46'), Diop, El Zhar, Barkero, Juanlu (Pedro Rios, 70'); Ruben (Michel, 56').
Reala: Bravo; Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez, De la Bella, Estrada; Illarramendi (Javier Ros, 81'), Bergara, Griezmann, Jose Angel (Castro, 46'), Zurutuza (Xabi Prieto, 77'); Vela.
Golak: 0-1, 2. min: Zurutuza. 1-1, 71. min: Barkero. 2-1, 87.min: Martins.

2012/03/21

Realak Anoetako bolada ona hautsi du


Realak 1-3 galdu du Anoetan Levanteren aurka. Montaneirren mutilek bostgarren minutuan gola sartuta aurrea hartu dute markagailuan. Minutu batzuk geroago epaileak adierazitako penalti zalantzagarriak, norgehiagokaren norabidea aldatu du. Bigarren zatian epaileak Elustondo kanpora bota du.

Realak 2012ko lehen porrota jaso du gaur Anoetan Levanteren kontra 1-3 galdu ondoren. Aurkari sendo eta praktikoa izan dute txuri-urdinek; Valentziako taldeak lau aldiz jaurti du atera eta hiru gol sartu ditu. Levantek Donostian garaipena lortu ondoren Txapeldunen Ligako postuetan jarraitzen du.

Neurketa erritmoarekin hasi da eta Realak bostgarren minutuan aurrea hartu du markagailuan. Xabi Prietok kontraerasoko jokaldia zuzendu du eta Velari pase bikaina eman dio. Aurrelariak ez du barkatu eta denboraldiko bere seigarren gola sartu du.

Armailetan gutxi iraun du pozak, izan ere, El Zharren barnekaldi bat Iñigo Martinezek oztopatu du eta epaileak penalti zalantzagarria adierazi du hamargarren minutuan. Barkerok, hamaika metrotatik, berdinketa jarri du markagailuan.

www.eitb.com 

Atsedenaldia iristear zenean, 44. minutuan, Konek baloi luze bat aprobetxatu du talde Valentziarra aurretik jartzeko. Atzelari txuri-urdinak atzean utzi ditu eta baloia gurutzatu du Bravoren aurrean.

Bigarren zarian norgehiagoka gehiago okertu da Realarentzat eta epaileak Elustondori bigarren txartel hori atera dio. Honen ondoren, txuri-urdinen aukera bakarra kemenari eustea izan da.

Gauzak horrela, Diego Ifranek berdinketa bere oinetan izan du, baina Munuaren aurrean barkatu egin du. Aukerak ihes egin dio Montaneirren taldeari eta neurketa erabakita utzi duen gola luzapenean jaso du. Levanterek kontraerasoan harrapatu ditu txuri-urdinak eta Torresek hirugarrena sartu du. Epaileak 3-1eko markagailuarekin adierazi du partidaren bukaera.

www.eitb.com
Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Estrada (Diego Ifran, 73. minutua), Martinez, Mikel Gonzalez, De la Bella; Elustondo, Aranburu, Zurutuza (Ruben Pardo, 70. minutua), Xabi Prieto, Vela; Agirretxe (Llorente).

Levante: Munua; Juanfran, Ballesteros, David Navarro, Botelho (Ruben, 69. minutua), Pedro Lopez; Iborra, El Zhar (Torres, 80. minutua), Farinos, Barkero; Kone (Ghezzal, 62. minutua).
Golak: 1-0, 6. minutua: Vela. 1-1, 10. minutua: Barkero penaltiz. 1-2, 44. minutua: Kone. 1-3, 90. minutua: Torres.