Mostrando entradas con la etiqueta Álvarez Izquierdo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Álvarez Izquierdo. Mostrar todas las entradas

2013/04/14

Realak hamabost minututan irabazi du Rayoren aurkako partida (0-2)

Agirretxek egin dituen bi golek eman diote garaipena talde txuri-urdinari

Realak laugarren postuak jarraitzen du Rayoren aurka 0-2 irabazi ondoren. Garaipen honi esker atzean datozkion taldeekiko abantaila hartu du Montanierren taldeak eta lau puntuko aldea du Malagarekiko eta Valentziarekiko. 

Partidako lehen abagunea Rayorena izan da, baina Fitiren jokaldi on bat eta geri, Baptistaoren errematea gora joan da. Hurrengo jokaldian iritsi da Realaren gola. Griezmannek pase doterea jarri dio Agirretxeri eta usurbildarrak ez du hutsik egin. Hortik minutu gutxira, 14. minutuan, Agirretxek beste gol bat egin du taldea 0-2 irabazten jarriz. Madrilgo taldearen defentsak akats bat egin du eta aurrelariak ez du barkatu bigarrena egiteko. 

Bi gol jaso ondoren, Jemezen mutilak aldea murrizten saiatu dira, baina donostiarrek ez dute partidaren kontrola galdu. Atsedenaldia iritsi baino lehen, Pitik jokaldi bikain bat egin du eta Baptistao lehengoa egiteko puntuan egon da, bain ahuts egin du. Atsedenaldia 0-2ko markagailuarekin iritsi da. 





Bigarren zatian erasora irten da Madrilgo taldea, baina Reala sendo mantendu da defentsan. Pitik faltaz lehenengoa izateko aukera izan du, baina Bravo ondo aritu da. Delibasicek ere eskura izan du gola, baina ezin izan du atezain txuri-urdina gainditu. Horrenbestez, 0-2ko garaipena lortu du Realak eta laugarren postuan jarraitzen du. 

Fitxa teknikoa:
Rayo Vallecano: Ruben Martinez; Tito (Arbilla, 16. min), Jordi Figueras, Galvez, Casado; Trashorras (Delibasic, 61. min), Javi Fuego; Lass (Jose Carlos, 16. min), 'Chori' Domínguez, Piti; eta Leo.

Reala: Bravo; Carlos Martínez, Iñigo, Mikel González, De la Bella; Bergara, Illarramendi (Elustondo, 74. min); Vela ('Chori' Castro, 76. min), Xabi Prieto (Ifran, 82. min), Griezmann; eta Agirretxe.


Golak: 0-1: 5. min Agirretxe; 0-2: 14. min Agirretxe.

2013/04/13

Denboraldiko bi errebelazioek Europan jokatu nahi dute

Rayok eta Realak elkarren aurka jokatuko dute bihar Vallecaseko futbol zelaian

Igande honetan Rayok eta Realak elkarren aurka jokatuko dute eguerdiko 12:00etatik aurrera. Txuri-urdinek laugarren postua mantendu nahi dute eta Vallecaseko taldeak Europa Leaguea jokatzea ahalbidetzen duten postuetan sartzea du helburu. 

Illarra, 'Chory' Castro eta Elustondo min hartuta egon diren arren, deialdian sartu dira. Ruben Pardok, ordea, min hartuta jarraitzen du eta ez da Vallecasen jokatzeko prest egongo. Horretaz gain, Zurutuza hiru astetan zehar baja izango da. Jose Angel eta Dani Estrada erabaki teknikoagatik zerrendatik kanpo utzi ditu Philippe Montanierrek. 

www.diariovasco.com/
Deialdiak:
Rayo: Rúben, Cobeño, Arbilla, Tito, Casado, Amat, Gálvez, Jordi Figueras, Javi Fuego, Trashorras, Franco Vázquez, Chori Domínguez, Juan Carlos, Piti, Adrián, Lass, Léo Baptistao eta Delibasic

Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Mikel, Ansotegi, Cadamuro, Iñigo, De la Bella, Illarra, Elustondo, Markel, Javi Ros, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, 'Chory' Castro, Ifrán eta Griezmann 

Epailea: Álvarez Izquierdo

2012/03/21

Realak Anoetako bolada ona hautsi du


Realak 1-3 galdu du Anoetan Levanteren aurka. Montaneirren mutilek bostgarren minutuan gola sartuta aurrea hartu dute markagailuan. Minutu batzuk geroago epaileak adierazitako penalti zalantzagarriak, norgehiagokaren norabidea aldatu du. Bigarren zatian epaileak Elustondo kanpora bota du.

Realak 2012ko lehen porrota jaso du gaur Anoetan Levanteren kontra 1-3 galdu ondoren. Aurkari sendo eta praktikoa izan dute txuri-urdinek; Valentziako taldeak lau aldiz jaurti du atera eta hiru gol sartu ditu. Levantek Donostian garaipena lortu ondoren Txapeldunen Ligako postuetan jarraitzen du.

Neurketa erritmoarekin hasi da eta Realak bostgarren minutuan aurrea hartu du markagailuan. Xabi Prietok kontraerasoko jokaldia zuzendu du eta Velari pase bikaina eman dio. Aurrelariak ez du barkatu eta denboraldiko bere seigarren gola sartu du.

Armailetan gutxi iraun du pozak, izan ere, El Zharren barnekaldi bat Iñigo Martinezek oztopatu du eta epaileak penalti zalantzagarria adierazi du hamargarren minutuan. Barkerok, hamaika metrotatik, berdinketa jarri du markagailuan.

www.eitb.com 

Atsedenaldia iristear zenean, 44. minutuan, Konek baloi luze bat aprobetxatu du talde Valentziarra aurretik jartzeko. Atzelari txuri-urdinak atzean utzi ditu eta baloia gurutzatu du Bravoren aurrean.

Bigarren zarian norgehiagoka gehiago okertu da Realarentzat eta epaileak Elustondori bigarren txartel hori atera dio. Honen ondoren, txuri-urdinen aukera bakarra kemenari eustea izan da.

Gauzak horrela, Diego Ifranek berdinketa bere oinetan izan du, baina Munuaren aurrean barkatu egin du. Aukerak ihes egin dio Montaneirren taldeari eta neurketa erabakita utzi duen gola luzapenean jaso du. Levanterek kontraerasoan harrapatu ditu txuri-urdinak eta Torresek hirugarrena sartu du. Epaileak 3-1eko markagailuarekin adierazi du partidaren bukaera.

www.eitb.com
Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Estrada (Diego Ifran, 73. minutua), Martinez, Mikel Gonzalez, De la Bella; Elustondo, Aranburu, Zurutuza (Ruben Pardo, 70. minutua), Xabi Prieto, Vela; Agirretxe (Llorente).

Levante: Munua; Juanfran, Ballesteros, David Navarro, Botelho (Ruben, 69. minutua), Pedro Lopez; Iborra, El Zhar (Torres, 80. minutua), Farinos, Barkero; Kone (Ghezzal, 62. minutua).
Golak: 1-0, 6. minutua: Vela. 1-1, 10. minutua: Barkero penaltiz. 1-2, 44. minutua: Kone. 1-3, 90. minutua: Torres.