Mostrando entradas con la etiqueta Málaga. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Málaga. Mostrar todas las entradas

2013/04/14

Realak hamabost minututan irabazi du Rayoren aurkako partida (0-2)

Agirretxek egin dituen bi golek eman diote garaipena talde txuri-urdinari

Realak laugarren postuak jarraitzen du Rayoren aurka 0-2 irabazi ondoren. Garaipen honi esker atzean datozkion taldeekiko abantaila hartu du Montanierren taldeak eta lau puntuko aldea du Malagarekiko eta Valentziarekiko. 

Partidako lehen abagunea Rayorena izan da, baina Fitiren jokaldi on bat eta geri, Baptistaoren errematea gora joan da. Hurrengo jokaldian iritsi da Realaren gola. Griezmannek pase doterea jarri dio Agirretxeri eta usurbildarrak ez du hutsik egin. Hortik minutu gutxira, 14. minutuan, Agirretxek beste gol bat egin du taldea 0-2 irabazten jarriz. Madrilgo taldearen defentsak akats bat egin du eta aurrelariak ez du barkatu bigarrena egiteko. 

Bi gol jaso ondoren, Jemezen mutilak aldea murrizten saiatu dira, baina donostiarrek ez dute partidaren kontrola galdu. Atsedenaldia iritsi baino lehen, Pitik jokaldi bikain bat egin du eta Baptistao lehengoa egiteko puntuan egon da, bain ahuts egin du. Atsedenaldia 0-2ko markagailuarekin iritsi da. 





Bigarren zatian erasora irten da Madrilgo taldea, baina Reala sendo mantendu da defentsan. Pitik faltaz lehenengoa izateko aukera izan du, baina Bravo ondo aritu da. Delibasicek ere eskura izan du gola, baina ezin izan du atezain txuri-urdina gainditu. Horrenbestez, 0-2ko garaipena lortu du Realak eta laugarren postuan jarraitzen du. 

Fitxa teknikoa:
Rayo Vallecano: Ruben Martinez; Tito (Arbilla, 16. min), Jordi Figueras, Galvez, Casado; Trashorras (Delibasic, 61. min), Javi Fuego; Lass (Jose Carlos, 16. min), 'Chori' Domínguez, Piti; eta Leo.

Reala: Bravo; Carlos Martínez, Iñigo, Mikel González, De la Bella; Bergara, Illarramendi (Elustondo, 74. min); Vela ('Chori' Castro, 76. min), Xabi Prieto (Ifran, 82. min), Griezmann; eta Agirretxe.


Golak: 0-1: 5. min Agirretxe; 0-2: 14. min Agirretxe.

2012/11/10

Realak urrezko hiru puntu lortu ditu Malagan (1-2)

Txuri-urdinek aukerak ondo aprobetxatu eta garaipen garrantzitsua lortu dute Rosaledan

Realak 1-2 irabazi du Malagaren kontra, Rosaledan. Txuri-urdinek hamar hilabete zeramatzaten etxetik kanpo garaipenik lortu gabe; horrela Montanierrek ere arnasa hartu du. Gipuzkoarrak aurpegi onena erakutsi dute eta Andaluziako taldeak ez du aukera handirik izan.

Reala oso ondo kokatuta zelairatu da, Montanierrek hamaikakoan egindako aldaketak nabarmenak izan dira. Ruben Pardok eta Ifranek hasierarik jokatu dute. Partida hasi bezain laster egin dute txuri-urdinek lehen gola. 'Chory' Castrok baloia zelai erdian lapurtu eta kontraerasoan azkar irten da. Carlos Velak lehen zutoinetik jaurtiketa egin eta 0-1ekoa jarri du markagailuan. Donostiarrak konfidantza hartu eta neurketa kontrolpean izatea lortu dute. 

Montanierren gizonak oso ondo ari ziren, bain hanka-sartzea egin dute korner bat defendatzerakoan. Gaizki defendatu eta 37. minutuan Saviolak 1-1eko berdinketa jarri du Rosaledako markagailuan. Atsedenaldiaren ordua berdinketarekin iritsi da.

www.eitb.com

Bigarren zatian ere Reala indartsu zelairatu da, Malagari partida zailduz. Horrela, 59. minutuan Malagako Onyewu atzelariak huts egin du baloia aldaratzean eta Xabi Prietoren oinetan geratu da. Donostiarrak ez du aukera alferrik galdu eta 1-2koa jarri du. 

Ondorengo minutuetan norgehiagokak intentsitatea galdu du. Malagak gol aukera izan du Iscoren jaurtiketa batean, baina Reala defentsan ondo aritu da. Realaren 1-2ko garaipenarekin iritsi da partidaren amaiera.

Fitxa teknikoa:
Malaga: Caballero; Gamez (Iturra, 46. minutua), Onyewu, Weligton, Sergio Sanchez; Eliseu, Toulalan, Portillo (Santa Cruz, 61. minutua), Isco; Joaquin (Sebastian Fernandez, 73. minutua) eta Saviola.
Reala: Zubikarai; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Ruben Pardo (Estrada, 90. minutua), Illarramendi, Xabi Prieto, Vela; Castro (Jose Angel, 69. minutua) eta Ifran (Agirretxe, 79. minutua).
Golak: 0-1, 1. minutua: Vela. 1-1, 37. minutua: Saviola. 1-2, 59. minutua: Xabi Prieto.