Txuri-urdinek Vigon beste hiru puntu eskuratu nahi dituzte Bartzelonaren aurkako garaipena ahaztuta
Bihar arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko da Reala eta Celtaren aurkako norgehiagoka. Donostiarrek azkenengo hamar partidetatik bakarra galdu dute eta hazita iritsiko dira Vigora. Iragan jardunaldian Bartzelonaren aurka irabazi eta gero (3-2), euforia alde batera utzi behar dute Celta mendean hartzeko. Etxeko taldearen egoera guztiz bestelakoa da, galiziarrek ezinbestekoa dute hiru puntuak lortzea jeitsiera postuetatik urruntzeko.
http://deportes.terra.es/ |
Montanierrek defentsan arazoak izango ditu, Mikel Gonzalez eta Ion Ansotegi min hartuta baitaude. Zurutuzak ere baja medikua izaten jarraitzen du eta Cadamuro Afrikako Kopan dago. Javi Ros, aldiz, zerrendara bueltatu da.
Carlos Vela oraingoan ere titular izango dela dirudi. Mexikok Jamaicaren aurka jokatu behar du Munduko Kopako sailkapen fasean, baina Velak deialdian egoteari uko egin dio.
Deialdiak:
Celta: Sergio Álvarez, Roberto Lago, Borja Oubiña, Jonathan Vila, Dani Abalo, Álex López, Mario Bermejo, Iago Aspas, Danijel Pranjic, Gustavo Cabral, Javi Varas, Vadim Demidov, Carlos Bellvis, I.Y. Park, Toni Rodriguez, Quique De Lucas, Krohn-Delhi, Augusto, Natxo Insa eta Jonny Castro
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Iñigo, De la Bella, Jose Angel, Illarra, Rubén Pardo, Javi Ros, Markel, Elustondo, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann
Epailea: Paradas Romero
No hay comentarios:
Publicar un comentario