Txuri-urdinek Deportivorekin neurtuko ditu indarrak Anoetan
Gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera Realak eta Deportivok lehen itzuliko azken partida jokatuko dute Anoetan. Realak hiru puntuak lortu ezkero 28rekin amaituko luke lehen itzulia, azken urteetako zenbakirik onena. Deportivo, berriz, azkena doa sailkapenean eta ezinbestekoa izango du puntuak lortzea zulotik ateratzeko.
Realak defentsan arazoak izan ditzake, Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez eta Dani Estrada zigortuta baitaude. Montanierrek adierazi duenez litekeena da atzean Ansotegik eta Elustondok jokatzea Carlos Martinez eta De la Bellarekin batera. Bestalde, Markel Bergara sendatuta dago eta zerrendan sartu da.
Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Ansotegi, De la Bella, Jose Angel, Illarra, Rubén Pardo, Javi Ros, Elustondo, Zurutuza, Markel, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann Deportivo: Aranzubia, Manuel Pablo, Evaldo, Alex, Zé Castro, Aythami, André Santos, Pizzi, Riki, Assunçao, Lux, Bruno Gama, Camuñas, Silvio, Jesús Vázquez, Valerón, Marchena eta Nelson Oliveira
Epailea: Del Cerro Grande
No hay comentarios:
Publicar un comentario