2013/01/13

Realak bi puntu bidean utzi ditu (1-1)

 Txuri-urdinek ez dute aprobetxatu Deportivo jokalari bat gutxiagorekin gelditzea

Montanierren mutilek puntu bat bakarrik lortu dute, irabazteko aukera argi bat ez aprobetxatuz. Lehen zatian ez Realak, ez Deportivok ez dute joko handirik erakutsi eta bi golak jokaldi bakartuetan heldu dira. Atsedenaldiaren ondoren txuri-urdinek ez dute aprobetxatu talde galiziarra bat gutxiagorekin gelditu izana. 
Lehen zatian Reala jokaldiak sortzen saiatu da, baina Deportivo defentsan fin aritu da eta donostiarrek ez dute min emateko aukera handirik sortu. Aranzubiak erdiraketa bat gaizki desbideratu du, baina De la Bellak ez du asmatu baloia errematatzerako orduan. Minutu gutxi geroago, 27. minutuan, Deportivok Illarramendiren hanka-sartze bat aprobetxatu du 0-1ekoa egiteko. Pizzik jokaldia ondo burutu eta Bravoren aurrean ez du barkatu. 

Txuri-urdinei maldan gora jarri zaie neurketa 0-1ekoarekin eta talde andaluziarra nagusi izan da golaren ondoren. Hala ere, lehen zatia amaitzear zela, 43. minutuan, Carlos Velak baloia lapurtu eta area barrutik jaurtiketa bikaina egin du, baloia ate barrura bidaliz.
Bigarren zatiaren hasiera epaileak Evaldori bigarren txartel hori erakutsi dio eta Deportivo hamar jokalarirekin geratu da. Pacienciaren taldea atsean sartu da eta Realak erasora jo du. Velak, Agirretxek eta Ifranek aukeraren bat izan dute, baina ez dute Aranzubiaren aurrean asmatu. 1-1eko berdinketarekin iritsi da norgehiagokaren amaiera. Honenbestez, Realak 26 punturekin amaitu du lehen itzulia, iragan denboraldian baino bost gehiago.


Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Ansotegi, Elustondo, De la Bella; Illarramendi, Ruben Pardo (Chory Castro 70. minutua), Xabi Prieto; Griezmann, Vela eta Agirretxe (Ifran, 78. minutua).


Deportivo: Aranzubia; Manuel Pablo, Marchena, Evaldo, Bergantiños; Ze Castro, Andre (Silvio, 66. minutua), Gama, Vazquez (Assunçao,  56. minutua); Pizzi eta Riki (Oliveira, 65. minutua).
Golak: 0-1, 27. minutua: Pizzi. 1-1, 43. minutua. Vela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario