2013/01/27

Berdinketa Balaidosen (1-1)

Realak ezin izan du garaipena lortu Celtaren aurka nahiz eta horretarako aukerak izan

Txuri-urdinek puntu bakarra lortu dute Balaidosen Celtaren aurka jokatutako partidan. Ia bigarren zati osoa jokalari bat gehiagorekin jokatu arren, Realak ez du aukera aprobetxatu. Lehen zatian eteko taldea nagusi izan da, baina partida amaieran garaipena eskugarrri izan dute donostiarrek.

Lehen zatiko aurreneko minutuetan ez da aukerarik izan, lehena ordu erdi pasatakoan iritsi da. Celta izan da nagusi lehen zatian, eta 30. minutuan Augustu Fernandezek gol aukera izan du, baina Claudio Bravok jaurtiketa geratu du. Jarraian iritsi da Celtaren gola, Iago Aspasen takoikada baten ondoren Krohn-Dehlik ez du hutsik egin eta 1-0ekoa jarri du markagailuan. Atsedenaldia Galiziako taldea aurretik zihoala heldu da. 

Bigarren zatia hasi eta gutxira, 55. minutuan, Augusto Fernandezek bigarren txartel horia ikusi du, baloia eskuarekin ikutzeagatik eta Celta bat gutxiagorekin geratu da. Momentu horretarik aurrera Reala izan da nagusi. Park etxeko taldearen bigarrena egiteko zorian egon da, baina minutu gitxi geroago, 59. minutuan Elustondok korner bat baliatu du markagailuan berdinketa ezartzeko.


Berdinketa lortu ondoren, Montanierren gizonek dena alde izan dute, baina ez dute markagailua iraultzerik lortu. Agirretxek ezin izan du Xabi Prietoren erdiraketa errematatu, Markelek balia zutoinera bidali du eta Pardok eta Griezmannek ere ez dute asmatu. Garaipena gertu egon arren, berdinetarekin bukatu da neurketa. 

Fitxa teknikoa:
Celta: Javi Varas; Jonny, Cabral, Demidov, Lago; Augusto, Oubiña, Krohn-Dehli, Park (Natxo Insa, 62. min.); Iago Aspas (Alex López, 46. min) y Bermejo (Pranjic, 56. min).

Reala: Bravo; Carlos Martínez, Elustondo, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra (Ruben Pardo, 76. min), Markel; Vela, Xabi Prieto, 'Chory' Castro (Griezmann, 70. min); eta Ifran (Agirretxe, 60. min)

Golak: 1-0, 32. min: Krohn-Dehli. 1-1, 59. min: Elustondo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario