2012/09/02

Txuri-urdinek ezin izan dute Ono Estadiko maldizioa apurtu (1-0)

Ondo hasi da Reala, baina ez dio erritmoari eutsi

Realak porrota jaso du Liga Txapelketako hirugarren jardunaldian. Ezin izan du Mallorca garaitu nahiz eta lehenengo zatian horretarako aukerak izan. Casadeus Mallorcako jokalaria izan da neurketako goleatzaile bakarra. 


Neurketaren hasieran txuri-urdinak jaun da jabe izan dira; horrela, Agirretxek izan du gola sartzeko lehen abagunea.  Mallorcak bere aukerei itxaronez hasi du partida. Minutuak aurrera joan ahala partida orekatuz joan da eta ez da jabe argirik egon. Nsuek, Pereirak eta Victorrek izan dituzte aukerak, baina Rubén Pardok ondo oztopatu ditu. 

Bigarren zatian, Caparrosen taldea Reala baino gehiago izan da, baina hala ere ez da aukera argiegirik izan. Partida 0-0eko margailuaz bukatuko zela uste zenean, 75. minutuan, Casadeusek 1-0koa jarri du Javi Marquezen erdiraketa bikain baten bidez. Horrela Realaren porrotarekin amaitu da norgehiagoka.



Fitxa teknikoa:
Mallorca: Aouate; Ximo, Nunes, Coincençao, Lopez; Pereira, Marquez (Marti, 87'), Pina (Joao Victor, 79'), Nsue (Alfaro, 64'); Victor eta Hemed.

Reala: Bravo; Estrada, Ansotegui, Mikel Gonzalez; De La Bella (Ifran, 78'); Markel, Ruben Pardo, Illarramendi (Jose Angel, 85'), Xabi Prieto; Vela (Griezmann, 69') eta Agirretxe.
Gola: 1-0 75. minutuan: Victor Casadesus.

No hay comentarios:

Publicar un comentario