Realak hiru puntuak lortu ditu Anoetan Zaragozaren aurka jokatutako partidan
Txuri-urdinek sendo jarraitzen dute Anoetan. Meritu handirik egin gabe, Montanierren mutilek, Zaragoza mendean hartu dute Iñigo Martinez eta Carlos Velaren golei esker. Horrela, denboraldi honetan etxean jokatutako partida guztiaz irabazi dituzte.
Lehen zatian ez da gol aukera askorik izan eta jokoa aspergarria izan da. Lehen aukera Zaragozak izan du zortzigarren minutuan, baina Bravok ederki geratu du Postigaren jaurtiketa. Lehengo zatiaren amaiera arte Zaragozarrak izan da nagusi; hala ere, ez dute arrisku handiegirik sortu.
Montanierren taldeari asko kostatu zaio gol aukerak sortzea, ez du abagunerik izan lehen zatiko amaiera arte. De la Bellaren jaurtiketari erantzun ona eman dio Roberto atezainak. Minutu gutxi eta gero, Griezmann bakarrik geratu da Zaragozako atezainaren aurrean, baina Robertok gelditu ikusgarria egin du. Atsedenaldia 0-0ko markailuarekin iritsi da.
Bigarren zatia biziagoa izan da eta gol aukera gehiago izan dira. Neurketa parekatuta egon da, baina reala 57. minutuan markagailuan aurreratu da. Realak korner bat atera eta Iñigo Martinezek 1-0koa jarri du. Golaren ondoren, Zaragoza berdinketa lortzen saiatu arren, ez du aukera argirik sortu.
Realak erosoago jokatu du markagailuan aurretik joanda, horrela, gol aukerak areagotuz. Gola sartu eta lau minutura, Paredesek area barruan falta egin dio Carlos Velari. Iglesias Villanueva epaileak penaltia adierazi du eta Carlos Velak ez du hutsik egin, 2-0koa jarriz.
Bi gol jaso ondoren, Zaragoza saiatu da aldea murrizten, baina Reala sendo ibili da defensa lanetan. Txuri-urdinak saiatu dira min gehiago egiten, baina ez dute asmatu. 2-0eko markagailuarekin heldu da partidaren amaiera. Esfortsu handirik gabe, errealak hiru puntuak eskuratu ditu.
Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Markel, Illarramendi, Zurutuza (Ros, 77. min); Griezmann, Vela (Ifran, 85. min) eta Agirretxe (Jose Angel, 82. min).
Zaragoza: Roberto; Abraham, Paredes, Alvaro, Sapunaru; Montañes, Zuculini (Apoño, 63. min), Stefan (Álamo, 75. min), Jose Mari, Edu Oriol (Aranda, 63. min); Helder Postiga.
Golak: 1-0, 55. min: Iñigo Martinez. 2-0, 61. min: Vela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario