Txuri-urdinek ez dakite Mallorcan irabaztea zer den 2002/03 denboralditik
Gaueko hamarretan jokatuko da Mallorca eta Realaren arteko neurketa Ono Estadi zelaian. Montanierren mutilek hiru puntuak lortu nahi dituzte Mallorcako zelaiko maldizioa behingoz hausteko, hain zuzen ere, hamar urte dira La Palmako futbol zelaian Realak azkenengo garaipena lortu zuela. Horretaz gain, donostiarrek urtarriletik ez dakite etxetik kanpo irabaztea zer den.
Deialdian lau izen berri daude Celtaren aurkako partidarekin alderatuta. Javi Ros, Iñigo Martínez, David Zurutuza eta Sanseko Royo atezaina. Min hartuta dauden 'Chory Castro', Gorka Elustondo eta Zubikarai etxean geratuko dira, baita Carlos Martínez ere, azken hau erabaki teknikoagatik.
Mallorca: Aouate, Miño, Antonio López, Nunes, Anderson Conceiçao, Geromel, Ximo, Bigas, Charlie Took, Joao, Pina, Pereira, Nsue, Javi Marquez, Martí, Alfaro, Marc Fernández, Victor, Tomer
Reala: Bravo, Royo, Dani Estrada, Ansotegi, Iñigo, Mikel, Cadamuro, De la Bella, José Ángel, Xabi Prieto, Rubén Pardo, Javi Ros, Markel, Illarramendi, Zurutuza, Griezmann, 'Chory' Castro, Vela, Agirretxe
Epailea: Fernández Borbalán
Epailea: Fernández Borbalán
No hay comentarios:
Publicar un comentario