2012/09/23

Hiru puntuek ihes egin diote Realari (2-1)

Txuri-urdinak irabazten hasi arren, bigarren zatian Levantek markagailua irauli du

Realak 2-1eko porrota jaso du Ciutat de Valencian Levanteren aurka. Horrela, etxetik kanpo urtarriletik irabazi gabe jarraitzen dute Montanierren mutilek. 

Lehengo zatian erritmoa falta izan da, aurreneko aukera Barkerok izan du zortzigarren minutuan, baian ezin izan du Juanluren erdiraketa ondo errematatu. Velak ere aukera izan du 16. minutuan; urrutitik saiatu da, baina baloia gutxigatik kanpora joan da.


Zurutuzak 0-1ekoa jarri du 22. minutuan; baloia Levanteren ateko eskerreko zutoinean jo eta gero sartu da. Golak indarra eman dio Realari eta 39. minutuan Vela bigarrena egiteko zorian egon da. Azken minutuetan txuri-urdinak erlaxatu eta talde valentziarra esnatu da.

Bigarren zatian, Levante indartsu zelairatu da eta 63. minutuan epaileak gola baliogabetu dio Martinsi jokoz kanpo zegoelako. Realak erritmoa galdu eta 71. minutuan Barkerok, penaltiz, neurketa berdindu du. Iñigo Martinezek El Zhar Levanteko jokalariari falta egin dio area barruan eta epaileak penaltia adierazi du, Realeko jokalari ohiak ez du hutsik egin.

Maldan gora jarri zaio norgehiagoka Donostiako taldeari eta berdineta ziurtzat jotzen zenean, Martins Bravoren aurrean bakarrik geratu da eta partida erabakita hutsi du 2-1eko markagailuarekin.

Fitxa teknikoa:
Levante: Munua; Juanfran, Navarro, Lell, Ballesteros; Iborra (Martins, 46'), Diop, El Zhar, Barkero, Juanlu (Pedro Rios, 70'); Ruben (Michel, 56').
Reala: Bravo; Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez, De la Bella, Estrada; Illarramendi (Javier Ros, 81'), Bergara, Griezmann, Jose Angel (Castro, 46'), Zurutuza (Xabi Prieto, 77'); Vela.
Golak: 0-1, 2. min: Zurutuza. 1-1, 71. min: Barkero. 2-1, 87.min: Martins.

No hay comentarios:

Publicar un comentario