Greba deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izandako jarraipenarekin. Bilbon 800m inguruko manifestazio jendetsua izan zen, Laura Mintegi, EH Bilduko lehendakarigaia, besteak beste, bertan zelarik.
Atzoko Greba Orokorraren balorazio positiboa egin dute eragileek (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE, HIRU, CGT eta CNT, hainbat gizarte-kolektiborekin batera). Bilbo, Donostia, Iruña eta Gasteizen izandako manifestazioetan 110.000 pertsonek parte hartu zutela adierazi dute.
Bilboko manifestazioa, esaterako, "Euskal Herrian murrizketarik ez" lelopean abiatu zen eguerdiko 12:30etan, Moyua plazatik Jesusen Bihotzeraino. Helmugara iritsitakoan, jendetza Moyu plazaraino ikus zitekeen (800m inguru). Ekitaldian ELA eta LABeko idazkari nagusiak, Adolfo Muñoz, Txiki, eta Ainhoa Etxaide, hurrenez hurren, entzuteko aukera egon zen. Alderdiak eta euskal erakundeak murrizketen aurrean desobenditzera eta hauei kontra egitera estutu zituzten.
Juaris25 |
Bilboko manifestaziora gerturatutakoen artean, Laura Mintegi, EH Bilduko lehendakarigaia, zegoen. Egindako adierazpenetan Greba Orokorra subiranotasuna eta justizia soziala lortzeko beste pauso bat dela esan zuen. Hiru urteran egin den bostgarren Greba Orokorra dela ere gogorarazi du, "egoera larria" dela azpimarratuz.
Juaris25 |
Greba Orokorraren jarraipena martxokoa baino murritzagoa, baina hala ere "gogoangarria" izan zela esan jakinarazi dute deitzaileek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario