Txuri-urdinek, salbazioa lortu ondoren eta presio gabe, posizio hobean
bukatzeko garaipenaren bila joango dira Atlético Madrilen zelaira.
Realak salbazio lortu zuen aurreko jaurdunaldian Racingen aurka. Beraz,
presiorik gabe jokatuko du gaur Vincente Calderonen Atlético Madrilen kontra arratsaldeko 18:00etan.
Simeoneren taldeak 0-4 irabazi zuen Anoetan eta txuri-urdinek Madrilgo taldea
etxetik kanpo gainditzeko gogoarekin daude. Montanierrren taldeak Atleticoren
helburuak zapuzteko ahaleginak egingo dituzte.
www.colchonero.com |
Iñigo Martínez eta Markel Bergara lesionatuta daude, baina beste guztiak
jokatzeko prest daude. Nahiz eta aldeak Racingen aurka erakutsitako maila ona
izan, aldaketak egiteko asmoa duela esan du entrenatzaile frantziarrak
prentsaurrekoan. Ramírez, Demidov eta Carlos Martínez deialdian sartu dira; De
la Bella, Rubén Pardo eta Zubikarai, aldiz, etxean geratuko dira.
Deialdiak:
Atlético: Courtois, Asenjo, Domínguez, Godín, Miranda, Filipe Luis, Manquillo,
Mario Suárez, Gabi, Koke, Juanfran, Salvio, Arda Turan, Diego, Paulo Assunçao,
Adrián, Falcao, PEdro Martín
Reala: Bravo, Ramirez, Dani Estrada, Carlos Martinez, Demidov, Ansotegui,
Mikel, Cadamuro, Xabi Prieto, Elustondo, Illarramendi, Aranburu, Zurutuza,
Griezmann, Ifran, Llorente, Vela, Agirretxe
Epailea: Iglesias Villanueva
No hay comentarios:
Publicar un comentario