Mikel Aranburuk, Realeko kapitainak, agur esango dio taldeari. Talde bakarreko jokalaria izan da Mikel: Realekoa. Denboraldi honetan ere, behin baino gehiagotan ere, hasierako hamaikakoan sartu da 33 urterekin.
Gaur arte, 425 neurketa jokatu ditu txuri-urdin bezala. 1997ko ekainaren 22an debuta egin zuen Anoetan Reala-Logroñes (2-1) partidan. Aitor Aldeondo ordezkatuz 69. minutuan atera zen zelaira, Jabo Irureta entrenatzailea zela. 425 partida hauetan, 32 gol sartu ditu. Bere lehen gola 1999ko otsailaren 21ean sartu zuen Reala-Atlético Madril (3-2) partidan.
Mikel Aranburuk Realeko infantiletan ere 88 partida jokatu zituen eta 10 gol sartu. Horretaz gain, Euskal Selekzioko deialdietan ohiko jokalaria izan da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario