2012/05/24

Javi Ros eta Rubén Pardo, pozik

Javi Ros nafarra eta Rubén Pardo errioxarrak bere poztasuna adierazi dute gaur, lehen taldean sartu direla eta. Pardok amaitu berri den denboraldian bere aukerak izan ditu lehen taldean jokatzeko, gainera Sevillaren aurka bere lehen gola sartu zuen. Rosek, aldiz, ez du sekula Realarekin lehen mailan jokatu, bai ordea bigarren mailan, duela hiru denboraldi. Rubén Pardok egin dituen adierazpenetan Montanierrek aurten egin duen lanarekin pozik dagoela esan diola adierazi du. 

Bestalde, Joseba Llorente eta Diego Ifrán-en ordezkariek, aurrelariak talde berri baten bila ari direla esan dute.
www.marca.com

2012/05/16

Montanierrek Realeko entrenatzaile izaten jarraituko du


Realeko Administrazio Kontseiluak jakinarazi du Philippe Montanierrek beste denboraldi bat jarraituko duela Realeko entrenatzaile moduan. Frantzesak 2011eko uztailean sinatu zuen kontratua, datorren denboraldia bere bigarren denboraldia izango du talde txuri-urdinean. Montanierrek prentsaurrekoa eskeini du gaur entrenamentua amaitu ostean. Klubak jakinarazi du hurrengo egunetan hitz egingo duela komunikabideen aurrean.

2012/05/13

Garaipen batekin esan dio agur Aranburuk Realari

Realak Valentziari 1-0 irabazi dio Anoetan Griezmannen gol bati esker. Eguneko protagonista, Mikel Aranburu, 76. minutuan aldatu dute, zaleek agur hunkugarria eman diote.

Mikel Aranburu agurtzeko eguna izan da. 2011-2012 denboraldiko azken jaurdunaldia izan da, eta honekin batera Mikel Aranbururen azken partida talde txuri-urdinarekin. Jon Maia eta Amets Arzallusen bertsoak eta txalo zaparradak izan dira protagonistak Anoetan. Valentziaren entrenatzaile bezala Unai Emeryren azken partida ere izan da.



Partida ez du tentsio handirik izan, batez ere lehen zatian. Bi taldeek ez zuten ezer jokoan eta lehen 45 minutuetan zian diren gol aukerak urriak izan dira. Valentziak askoz hoebto hasi du neurketa, baina ez du aukera argirik izan. Montanierren mutilak 15. minuturik aurrera esnatu dira; ez dute abagunerik izan, baina Vela kanpoko jaurtiketen bidez saiatu da. Atsedenaldira golik gabe iritsi dira bi taldeak.

Bigarren zatia erritmo biziagoarekin hasi da. Bi taldeek jo dute erasora eta 50. minutuan Pablo Hernandezek zutoinera bidali du jaurtiketa. Pixkanaka, talde txuri-urdina bere jokoa hobetuz joan da eta 62. minutuan gola sartzetik gertu egon da Reala. Zurutuzak pase ederra eman dio Estradari, hau area barruan sartu, baina Alves atezainak kornerrera bidali du baloia. 63. minutuan iritsi da txuri-urdinen gola, Xabi Prietok pase bikain bat eman dio Griezmanni eta honek ez du ate aurrean kalee egin.

76. minutuan Realeko historian sartu da, Aranburuk erretiroa hartu baitu. Kapitaina txalo zaparrada artean irten da zelaitik eta erreleboa eman zion bere ordezkoa izan daitekeen Ruben Pardori. Azken minutuetan ez da aukera argirik egon eta norgehiagoka 1-0ko emaitzarekin bukatu da. Garaipen honekin, Realak 74 punturekin bukatu du denboraldia.




Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Estrada (Llorente, 76. minutuan), Ansotegi, Demidov, De la Bella; Aranburu (Ruben Pardo, 76. minutuan), Illarramendi; Vela (Llorente, 85. minutuan), Zurutuza, Griezmann; eta Agirretxe (X. Prieto, 56. minutuan).


Valentzia: D. Aaves; Jordi Alba, Dealbert, R. Costa, Bruno; T. Costa, Maduro; J. Bernat (Piatti, 59. minutuan), Feghouli (Jonas, 59. minutuan), Pablo Hernández (Paco Alcácer, 77. minutuan); eta Aduriz.


Gola: 1-0, 63. minutuan: Griezmann.

2012/05/12

Iritsi da Mikel Aranbururi agur esateko unea

Gaur Anoetan agurtuko dute Mikel Aranburu kapitaina Realeko zaleek Valentziaren aurka jokatuko den partidan. 

Gaur jokatuko da denboraldiko eta Mikel Aranbururen azken partida Valentziaren aurka Anoetan 20:00etan. Unai Emeryrentzat ere azken neurketa izango da Valentziako entrenatzaile moduan. Litekeena da Philippe Montanierrek hasirako hamaikakoan jartzea Aranburu. Carlos Velarentzat ere Realarekin azken partida izan daiteke, bere etorkizuna ez baitago argi. Entrenatzaile frantziarrekin, berriz, ez dago klarki zer gertatuko den, zale batzuk berain dimisioa eskatzen duten arren.

www.mundodeportivo.com

Valentziak ere ez du ezer jokoan, jada ziurtatuta daukate hirugarren postua. Anoetakoa azken partida izango da Unai Emeryrentzat Valentziako taldeko entrenatzaile gisa. Hondarribitarrak Spartak Moskva entrenatuko du datorren denboraldian.

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Demidov, Ansotegi, Mikel, Cadamuro, De la Bella, Xabi Prieto, Rubén Pardo, Illarra, Aranburu, Zurutuza, Griezmann, Vela, Ifrán, Agirretxe, Llorente

Valentzia: Alves, Cristiano, Barragán, Bruno, Dealbert, Ricardo Costa, Victor Ruiz, Jordi Alba, Maduro, Tino Costa, Parejo, Bernat, Feghouli, Piatti, Pablo Hernández, Aduriz, Jonas, Alcácer

Epailea: Pérez Montero

2012/05/06

Realak 1-0 galdu du Nafarroako Erresuman

Gorritxoek irabazi dute Nafarroako Erresuman Ibrahimak 13. minutuan sartutako golari esker. 

Realak ez du hiru puntuak lortzeko aukerarik izan Iruñean 1-0 galdu ondoren. Osasunak Europa Ligan jokatzeko aukerekin jarraitzen du gaurko partida irabazi ondoren. Etxekoek errentagarritasun handia atera diote partidaren hasieran sartutako golari. Hala ere, Montanierren mutilak gehiago izan dira bigarren zatian, baian ez dute merezi zuten berdinketako gola egin.

Lehen minutuetan Osasuna Reala baino gogotsuago egon da berdegunean eta lehen minutuan gorritxoek aukera argiak izan dituzte. 8. minutuan Cejudok jaurtiketa gogorra egin du, baina Bravok ederki desbideratu du kornerrera. Mendilibarren mutilek erasoan jarraitu dute eta 13. minutuan Ibrahimak 1-0ekoa egin du. Aurrelariak hiru saiakera egin behar izan ditu txiletarra gainditzeko.

Erantzuten saiatu dira txuri-urdinak, baina ez dute abagune argirik izan. Aukera onena Ifranek izan du falta jaurtiketa baten, baina jaurtiketa Andrés Fernandezek desbideratu du. Osasunak bigarren gola lortzeko aukera izan du 21. minutuan, baina Bravok Nekounamen jaurtiketa gelditu du. Realaren aukera garbirik gabe iritsi da lehenengo zatiaren amaiera.

Bigarren zatiaren hasieran gorritxoek bigarrena egiteko aukera ugari izan dituzte, baina Claudio Bravok erakustaldi izugarria eman du. Atezain txuri-urdinak Ibrahimaren jaurtiketa ederki desbideratu du 54. minutuan eta Ninoren errematea gelditu batekin kanpora bidali du 57. minutuan.

Realak ez du erasoan asmatu eta Osasuna erosoago egon da zelaian, baina Bravok arazorik gabe geltidu du 70. minutuan Raúl Garciaren errematea. Montanierren mutilek bigarren zatiko azkenengo minutuetan norgehiagokako minutu onenak jokatu dituzte, baina ez dute berdinketa lortzerik izan. aukera onena Ion Ansotegik izan du, baina errematea langa gainetik kanpora joan da. 1-0ko markagailuarekin heldu da neurketaren amaiera.


Fitxa teknikoa:
Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Lolo (Ruben, 41. minutuan), Miguel Flaño, Satrustegui; Puñal, Nekounam; Cejudo (Raoul Loe, 83. minutuan), Raul Garcia, Nino (Lamah, 77. minutuan); eta Ibrahima.
Reala: Bravo; Estrada (Llorente, 76. minutuan), Ansotegi, Demidov, De la Bella; Elustondo (Agirretxe, 66. minutuan); Xabi Prieto, Zurutuza, Aranburu, Vela; eta Ifran (Griezmann, 63. minutuan).

Gola: 1-0, 13. minutuan: Ibrahima.

2012/05/05

Hiru puntu lortzeko partida bikaina

Gaur arratsaldeko 21:00etan Osasuna eta Realaren arteko norgehiagoka jokatuko da Osasunako Erresuma zelaian. Jose Luis Mendibilibarren taldeak hiru puntuak behar ditu Europako Ligarekin amesten jarraitzeko. Txuri-urdinek bolada onean daude, zazpi jardunaldi daramatzate galtzea zer den jakin gabe.


Osasunak denboraldi honetan Nafarroako Erreseman jokatuko duen azken partida izango da gaurkoa. Garritxoek nahitaez lortu behar dituzte hiru puntuak Europa Ligako postuetan sartzeko. Seigarren sailaktua bi puntura du Osasunak eta beharrezkoa dute azken bi partidak irabaztea. 
Realak etxetik kanpora jokatzen duen denboraldiko azken neurketa du talde nafarraren aurka. Aranbururen agurran ondoren, litekeena da Montanierrek aldaketak egitea hasierako hamaikakoan.

www.ligabbva.com


Deialdiak:
Osasuna: Andrés Fernández, Asier Riesgo, Lolo, Marc Bertrán, Miguel Flaño, Raitala, Rubén, Satrústegi, Cejudo, Lamah, Neukonam, Puñal, Raoul Loe, Raúl García, Ibrahima, Manu, Nino

Reala: Bravo, Ramírez, Dani Estrada, Demidov, Ansotegi, Mikel, Cadamuro, De la Bella, Xabi Prieto, Elustondo, Illarra, Aranburu, Zurutuza, Griezmann, Ifrán, Vela, Agirretxe, Llorente.

Epailea: Teixera Vitienes

2012/05/03

Eskerrik asko Mikel!

Badoa Mikel Aranburu gure kapitain handia Realetik. Hamairu urtez taldearekin erakutsi duen konpromezua gaindiezina izan da. Zail egingo zaigu bera bezalako kapitain bain aurkitzea. 


www.vavel.com


Eskerrik asko eta zorte on Mikel!

Mikel Aranburuk futbola utziko du

Mikel Aranburuk, Realeko kapitainak, agur esango dio taldeari. Talde bakarreko jokalaria izan da Mikel: Realekoa. Denboraldi honetan ere, behin baino gehiagotan ere, hasierako hamaikakoan sartu da 33 urterekin.

Gaur arte, 425 neurketa jokatu ditu txuri-urdin bezala. 1997ko ekainaren 22an debuta egin zuen Anoetan Reala-Logroñes (2-1) partidan. Aitor Aldeondo ordezkatuz 69. minutuan atera zen zelaira, Jabo Irureta entrenatzailea zela. 425 partida hauetan, 32 gol sartu ditu. Bere lehen gola 1999ko otsailaren 21ean sartu zuen Reala-Atlético Madril (3-2) partidan. 


Mikel Aranburuk Realeko infantiletan ere 88 partida jokatu zituen eta 10 gol sartu. Horretaz gain, Euskal Selekzioko deialdietan ohiko jokalaria izan da. 

2012/05/02

Puntu bat lortu du Realak partida ona jokatu ondoren

Atleticok, gauza handirik egin gabe, aurrea hartu du markagailuan bigarren zatian. Ondoren epaileak Gabi egotzi du eta Realak erasora jo du. Azkenean, luzapenean berdinketa lortu dute Montanierren mutilek.

Realak 1-1eko berdinketa lortu du gaur Vicente Calderon estadioan Atlético Madrilen aurka. Aurreneko minutuetan bai Reala eta bai Atletico Madril ez dira partidaren bila zelairatu eta ez da aukera argirik egon. Bigarren zatian, zuri-gorriek aurrea hartu dute eta luzapenean berdintzea lortu dute donostiarrek.

Lehen zatian ez da ezer berezirik gertatu, Reala ondo jarrita berdeguneratu da eta ez da arriskurik egon Claudio Bravoren atean. Txuri-urdinak erasokor egon dira, baina ez dute gol aukera askorik sortu. Lehen zatiko azken minutuak iritsi direnean, Illarrak jaurtiketa gurutzatua egin du area barruan, baina kanpora joan da atzelari batek ukitu ondoren. Horrela, golik gabe amaitu da lehen zatia.



Bigarren zatiko lehen minutuetan Agirretxek aukera garbia izan du. Aurrelariak kale egin du Zurutuzaren erdiraketa bokaina jaso ostean. Minutuak aurrera joan ahala, Simeoneren mutilek hobera egin dute eta 54. minutuan Gabik jaurtiketa bikaina egin du eta zutoinaren ondoteik baloia Bravoren atean sartu da.

Gabi neurketako protagonista bilakatu da berriro 74.minutuan, epaileak erdilaria egotzi du bigarren txartel horia aterata. Gertaera erabakigarria izan da partida, izan ere, horren ondoren txuri-urdinek erasora jo dute, berdinketaren bila. 91. minutuan Velak Juanfranen eta Courtoisen zalantzak aprobetxatu eta berdinketa jarri du markagailuan. Berdinketa honekin, Atlético Txapeldunen Ligako postuetatik urrun utzi du Realak.



Fitxa teknikoa:
Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Dominguez, Filipe Luis; Mario Suarez, Gabi; Arda Turan (Salvio, 56. minutua), Koke; Adrian (Diego, 77. minutua) eta Falcao (Godin, 87. minutua).
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Demidov, Mikel Gonzalez, Cadamuro; Elustondo, Zurutuza, Illarramendi (Llorente, 77. minutua), Xabi Prieto; Griezmann (Vela, 80. minutua) eta Agirretxe (Ifran, 59. minutua).

Golak: 1-0, 54. minutua, Gabi. 1-1, 91. minutua, Vela

Realak presiorik gabe jokatuko du Vicente Calderón zelaian


Txuri-urdinek, salbazioa lortu ondoren eta presio gabe, posizio hobean bukatzeko garaipenaren bila joango dira Atlético Madrilen zelaira. 



Realak salbazio lortu zuen aurreko jaurdunaldian Racingen aurka. Beraz, presiorik gabe jokatuko du gaur Vincente Calderonen Atlético Madrilen kontra arratsaldeko 18:00etan. Simeoneren taldeak 0-4 irabazi zuen Anoetan eta txuri-urdinek Madrilgo taldea etxetik kanpo gainditzeko gogoarekin daude. Montanierrren taldeak Atleticoren helburuak zapuzteko ahaleginak egingo dituzte. 

www.colchonero.com
Iñigo Martínez eta Markel Bergara lesionatuta daude, baina beste guztiak jokatzeko prest daude. Nahiz eta aldeak Racingen aurka erakutsitako maila ona izan, aldaketak egiteko asmoa duela esan du entrenatzaile frantziarrak prentsaurrekoan. Ramírez, Demidov eta Carlos Martínez deialdian sartu dira; De la Bella, Rubén Pardo eta Zubikarai, aldiz, etxean geratuko dira.

Deialdiak:
Atlético: Courtois, Asenjo, Domínguez, Godín, Miranda, Filipe Luis, Manquillo, Mario Suárez, Gabi, Koke, Juanfran, Salvio, Arda Turan, Diego, Paulo Assunçao, Adrián, Falcao, PEdro Martín

Reala: Bravo, Ramirez, Dani Estrada, Carlos Martinez, Demidov, Ansotegui, Mikel, Cadamuro, Xabi Prieto, Elustondo, Illarramendi, Aranburu, Zurutuza, Griezmann, Ifran, Llorente, Vela, Agirretxe

Epailea: Iglesias Villanueva