2013/02/22

Realak garaipen batekin agurtu du Katedrala (1-3)

 Athletic irabazten hasi den arren, txuri-urdinek erraz irauli dute markagailua

Realak aise irabazi du San Mames zaharrean jokatu den azken derbia. Zuri-gorriek hobeto hasi dute partida eta markagailuan aurretik jartzea lortu dite. Baina ez die pozak askorik iraun, Realak berehala berdindu du partida eta bigarren zatian markagailua iraultzea lortu dute jokalari txuri-urdinek.


Lehen zatian Athletic hasi da agintzen eta txuri-urdinek defentsa sendo mantentzeko sufritu egin dute. Adurizek bi aukera izan ditu partidaren hasieran, baina aurrelariak ez du golik sartzerik lortu.Agirretxek ere aukera argi bat izan du, baina usurbildarraren jaurtiketa zuzenean kanpora joan da. Realak presioa egin duen arren, Bielsaren mutilek sakatzen jarraitu dute. Adurizek aukera bikain bat izan du, baina Claudio Bravok gelditu erabakigarria egin du.

30. minutuan Ibai Gomezek 1-0ekoa egin du, Santutxuko jokalariak jaurtiketa indartsu batekin Bravo gainditzea lortu du. Hala ere, zuri-gorrien pozak ez du askorik iraun. Izan ere, 34. minutuan, Griezmannek 1-1ekoa egin du. Frantziarrak 'Chory' Castroren erdiraketa bikaina aprobetxatu du berdinketa lortzeko. Gol banarekin heldu da atsedenaldia. 


Bigarren zatian txuri-urdinak nagusi izan dira eta talde zuri-gorriak asko sufritu du defentsan. 66. mintuuan Raul atezainaren akats larri bat aprobetxatu du Agirretxek 1-2koa egiteko. Realaren golak ukituta utzi du Bilboko taldea eta partida aldapa gora jarri zaie. Montanierrek Carlos Vela zelairatu du Agirretxeren ordez, eta mexikarrak 1-3koa egin du. Athletic-ek ez du markagailuko aldea murrizteko ia aukerarik izan eta azkenean txuri-urdinak eraman dituzte hiru puntuak. Realak Europako postuetan jarraitzen du. 

Fitxa teknikoa:
Athetic: Raul; Iraola, San Jose, Laporte, Aurtenetxe (Muniain, 64. minutua); Iturraspe, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz (Llorente, 73. minutua) eta Ibai Gomez.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Illarramendi (Ruben Pardo, 88. minutua); Prieto, Chory Castro (Zurutuza, 75. minutua), Griezmann; eta Agirretxe (Vela, 66. minutua). 

Golak: 1-0, 30. minutua: Ibai Gomez. 1-1, 34. minutua: Griezmann. 1-2, 66. minutua: Agirretxe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario