Realak etxean menderaezin izaten jarraitzen du
Txuri-urdinek gehiegi sufritu gabe hartu dute Mallorca mendean. Lehen zatian ez da gol aukera askorik egon, baina Caparrosen taldea bat gutxiagorekin geratu da eta donostiarrek bigarren zatian ederki aprobetxatu dute aukera. Garaipenak Europa Leaguea jokatzeko postuetatik puntu bakarrera utzi dute Reala.
Lehen zatian txuri-urdinak nagusi izan diren arren, ez da aukera argirik egon. Ruben Pardok agindu du zelai erdian eta Mallorca ez du ia arriskurik sortzeko aukerarik izan. Montanierren mutilak Calatayuden areara heldu dira, baina erdiraketa onak bururu arren, ez dute errematean asmatu.
29. minutuan epaileak bigarren txartel hori eztabaidagarri bat erakutsi dio Javi Marquez Mallorcako jokalariari. Orduan, neurketa guztiz alde jarri zaie gipuzkoarrei. Hala ere, lehen zatiko azkenengo minutuetan Realak ez du ia aukerarik sortu eta golik gabe iritsi da atsedenaldia.
Bigarren zatian Montanierren mutilak erasora irten dira eta 55. minutuan 'Chory' Castrok 1-0ekoa jarri du markagailuan. Uruguaiarrak atezainaren aldaratze bat aprobetxatu du gola egiteko. Mallorcak ezin izan dio egoerari buelta eman eta hamabost minutu beranduago Carlos Velak 2-0ekoa egin du Ruben Pardoren pase bikain bat baliatuz. Partida amaitzear zela Ifranek 3-0ekoa egin du eta hiru puntuak Donostian geratu dira.
Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Elustondo, Iñigo Martinez, Jose Angel (Estrada, 75. minutua); Illarramendi, Ruben Pardo, Xabi Prieto; Griezmann, Chory Castro (Diego Ifran, 90. minutua) eta Vela (Agirretxe, 75. minutua).
Mallorca: Calatayud; Luna, Nunes, Geromel, Hulton; Tissone (Alfaro, 75. minutua), Javi Marquez, Nsue (Lopez, 59. minutua), Giovani; Hemed (Marti, 33. minutua) eta Casadesus.
Golak: 1-0, 55. minutua: Chory Castro. 1-1, 70. minutua: Vela. 3-0, 87. minutua: Ifran.
No hay comentarios:
Publicar un comentario