Realak gehiago merezi izan du, baina ezin izan du Levanteren kontra irabazi
Talde txuri-urdinak ez du hirugarren garaipena jarraian lortu, baina beste puntu bat lortu du Levanteren aurkako partida berdinduz. Montanierren mutilak bolada onean jarraitzen dute, azken hamairu neurketarik bakarra baino ez baitute galdu.
Indartsu berdeguneratu da talde txuri-urdina, baina Levante ondo kokatuta egon da eta kontraerasoak osatu ditu. Talde valentziarra hobeto zegoenean, 17. minutuan, Realak lehen gola egin du penaltiz. Nikos Karabelasek Calos Vela lurrera bota du eta aurrelari mexikarrak ez du hamaika metrotatik hutsik egin.
Gola sartu eta gero Reala ondo aritu da eta ez dio Levanteri jokatzen utzi. Hala ere, 27. minutuan epaileak Jose Ignacio Martinezen taldearen aldeko penalti bat adierazi du epaileak 'Chory' Castrok Lelliri egindako falta baten ondorioz. Michelek 1-1eko jarri du markagailuan.
Gola jaso ostean, Realak sakatzen jarraitu du, baina Valentziako taldeak ere aurkera batzuk izan ditu. Bravo oso adi egon da eta ez du gola ekiditzeko arazorik izan. Griezmannek lehen zatiaren bukaeran aukera ona zian du, baina kanpora joan zaio. Reala nagusi zela heldu da atsedenaldia.
Bigarren zatian ere Montanierren gizonak izan dira nagusi, baloia txuri-urdinena izan da eta aurkariak baino aukera gehiago izan dituzte. Aukera nagusiak Carlos Velak, 'Chory' Castrok eta Griezmannek izan dituzte. Hala ere, bigarren zatia hasi eta minutu gutxira, Levantek markagailuan aurretik jartzeko aukera izan du, baina Michelen jaurtiketak langan jo du.
56. minutuan Nikos Karabelasek bigarren txartel horia ikusi du eta Realari guztiz alde jarri zaio partida. Montanierren mutilek Levante bere zelaian sartu dute, baina valentziarrak atzean itxi dira. Zenbait aukera izan dituzten arren ez dute beste golik egitea lortu. Azkenean berdinketarekin geratu dira bi taldeak. Puntuak zapore gozoagoa izan du Levanterentzat Realarentzat baino.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo
Martinez, Mikel, De la Bella; Illarramendi, Bergara (Ruben Pardo, 63.
min), Xabi Prieto (Agirretxe, 70. min); Griezmann, Vela y Chory Castro
(Diego Ifran, 78. min).
Levante: Kiko Navas; Vintra, Iborra, Ballesteros,
Lell (Pedro Lopez 46. min); Diop, Valdo, Rios (Juanfran, 59. min),
Karabelas; Michel (Ruben, 79. min), Martins.
Golak: 1-0, 17.min : Vela (p). 1-1, 29. min: Michel (p)
No hay comentarios:
Publicar un comentario