2013/02/11

Reala postu europearretan sartu da (1-2)

Txuri-urdinek aise irabazi dute Zaragozaren kontra La Romaredan

Reala Europa Leaguen jokatzea ahalbidetzen duten postuetan sartu da Zaragoza mendean hartuta. Montanierren mutilak laster hasi dira irabazten eta gainera Zaragoza jokalari bat gutxiagorekin geratu da 21. minutuan.

Lehen zatiko aurreneko minutuetan Zaragozarenak izan dira gol aukerak, hala ere, ez dute arrisku handirik sortu. Jimenezen mutilak zelaian nagusi zirela, kontraerasu bat aprobetxatu du Griezmannek 0-1ekoa egiteko. Golaren ostean, Hectorrek lehenengo txartel horia ikusi du Carlos Velari egindako sarrera batengatik. Hamar minutu geroago, 21. minutuan, beste sarrera gogor bat egin dio mexikarrari eta epaileak bigarren txartel horia erakutsi ondoren, egotzi egin du. 



Donostiarren golaren ondoren Zaragoza partidaren kontrola berreskuratzen saiatu da, baina orduan Agirretxek 0-2ekoa lortu du area barruan baloi bat aprobetxatuz. Usurbildarrak partida ia erabakita utzi du. Lehenengo zatia amaitzear zela, Griezmannek baloia sarera bidalu du, baina epaileak gola ezeztatu du frantziarra jokoz kanpo zegoelako. 0-2ko markagailuarekin iritsi da atsedenaldia.

Bigarren zatian Reala izan da nagusi eta hainbat aukera izan ditu. Carlos Martinez, Agirretxe eta Vela izan dira aukera garbienak izan dituztenak. Hala ere, donostiarren ez dute hirugarren gola sartzea lortu. 


75. minutuan Bienvenu gola sartzeko zorian egon da korner batean. Hori izan da Zaragozak izan duen abagune argi bakarra. Realak aukera asko izan ditu, baina azken minutuan Apoño Zaragozako jokalaria izan da gola lortu duena penaltiz. Montanierren mutilek hiru puntuak lortu dituzte eta Europako postuetan sartzea lortu du. 

Fitxa teknikoa:
Zaragoza: Roberto; Sapunaru, Álvaro, Paredes, Héctor; Movilla (José Fernández, 27. min), Apoño, Romaric, Montañés (Rochina, 71. min); Víctor (Bienvenu, 46. min) eta Helder Postiga.

Reala: Bravo; Carlos Martínez (Estrada, 88. min), Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra (Ruben Pardo, 77. min), Markel; Vela ('Chory' Castro, 72. min), Xabi Prieto, Griezmann; eta Agirretxe.

Golak: 0-1, 10. min: Griezmann. 0-2, 31. min: Agirretxe. 1-2, 92. min: Apoño (p).

No hay comentarios:

Publicar un comentario