2013/02/27

Carlos Martinezek 2018ra arte luzatu du kontratua

Carlos Martinezek kontratua berritu du Realarekin. Aurrekoa 2014eko ekainean bukatzen zitzaion eta hiru urtez luzatu du, 2018ko ekainaren 30a arte. Atzelari txuri-urdinak Anoetako instalazioetan sinatu du kontratu berria, Jokin Aperribay presidentearekin eta Loren Kirol Zuzendariarekin batera.

2013/02/22

Realak garaipen batekin agurtu du Katedrala (1-3)

 Athletic irabazten hasi den arren, txuri-urdinek erraz irauli dute markagailua

Realak aise irabazi du San Mames zaharrean jokatu den azken derbia. Zuri-gorriek hobeto hasi dute partida eta markagailuan aurretik jartzea lortu dite. Baina ez die pozak askorik iraun, Realak berehala berdindu du partida eta bigarren zatian markagailua iraultzea lortu dute jokalari txuri-urdinek.


Lehen zatian Athletic hasi da agintzen eta txuri-urdinek defentsa sendo mantentzeko sufritu egin dute. Adurizek bi aukera izan ditu partidaren hasieran, baina aurrelariak ez du golik sartzerik lortu.Agirretxek ere aukera argi bat izan du, baina usurbildarraren jaurtiketa zuzenean kanpora joan da. Realak presioa egin duen arren, Bielsaren mutilek sakatzen jarraitu dute. Adurizek aukera bikain bat izan du, baina Claudio Bravok gelditu erabakigarria egin du.

30. minutuan Ibai Gomezek 1-0ekoa egin du, Santutxuko jokalariak jaurtiketa indartsu batekin Bravo gainditzea lortu du. Hala ere, zuri-gorrien pozak ez du askorik iraun. Izan ere, 34. minutuan, Griezmannek 1-1ekoa egin du. Frantziarrak 'Chory' Castroren erdiraketa bikaina aprobetxatu du berdinketa lortzeko. Gol banarekin heldu da atsedenaldia. 


Bigarren zatian txuri-urdinak nagusi izan dira eta talde zuri-gorriak asko sufritu du defentsan. 66. mintuuan Raul atezainaren akats larri bat aprobetxatu du Agirretxek 1-2koa egiteko. Realaren golak ukituta utzi du Bilboko taldea eta partida aldapa gora jarri zaie. Montanierrek Carlos Vela zelairatu du Agirretxeren ordez, eta mexikarrak 1-3koa egin du. Athletic-ek ez du markagailuko aldea murrizteko ia aukerarik izan eta azkenean txuri-urdinak eraman dituzte hiru puntuak. Realak Europako postuetan jarraitzen du. 

Fitxa teknikoa:
Athetic: Raul; Iraola, San Jose, Laporte, Aurtenetxe (Muniain, 64. minutua); Iturraspe, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz (Llorente, 73. minutua) eta Ibai Gomez.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Illarramendi (Ruben Pardo, 88. minutua); Prieto, Chory Castro (Zurutuza, 75. minutua), Griezmann; eta Agirretxe (Vela, 66. minutua). 

Golak: 1-0, 30. minutua: Ibai Gomez. 1-1, 34. minutua: Griezmann. 1-2, 66. minutua: Agirretxe.

Azken derbia San Mames zaharrean

Athletic-ek eta Realak indarrak neurtuko dituzte azkenengo aldiz San Mamesen

Gaur 21:30etatik aurrera jokatuko da Athletic eta Realaren arteko derbia San Mames futbol zelaian. Gipuzkoako taldea bolada onean helduko da Bilbora, Europako postuetan eta Champions-etik oso hurbil. Zuri-gorriek, berriz, beharrezkoa dute garaipena jeitsiera postuetatik aldentzeko. Partida historikoa izango da, San Mameses zaharrean azken aldiz jokatuko baitute elkarren aurka Athletic-ek eta Realak. 

Philippe Montanierrek jokalari guztiak prest ditu, Estrada eta Zurutuza deialdira itzuli dira, lesioetatik sendatu ostean. Jose Angel eta Cadamuro, aldiz, zerrendatik kanpo geratu dira. 

http://noticias.lainformacion.com/

Deialdiak:
Athletic: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Laporte, Amorebieta, San Jose, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Ibai, Raul, Susaeta, Iraola, Muniain, Aduriz, Ander Herrera, Igor Martinez eta Ramalho

Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Ansotegi, Cadamuro, Iñigo, De la Bella, Illarra, Rubén Pardo, Javi Ros, Markel, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, 'Chory' Castro eta Griezmann 

Epailea: Undiano Mallenco

2013/02/17

Berdinketa Anoetan (1-1)


Realak gehiago merezi izan du, baina ezin izan du Levanteren kontra irabazi

Talde txuri-urdinak ez du hirugarren garaipena jarraian lortu, baina beste puntu bat lortu du Levanteren aurkako partida berdinduz. Montanierren mutilak bolada onean jarraitzen dute, azken hamairu neurketarik bakarra baino ez baitute galdu. 

Indartsu berdeguneratu da talde txuri-urdina, baina Levante ondo kokatuta egon da eta kontraerasoak osatu ditu. Talde valentziarra hobeto zegoenean, 17. minutuan, Realak lehen gola egin du penaltiz. Nikos Karabelasek Calos Vela lurrera bota du eta aurrelari mexikarrak ez du hamaika metrotatik hutsik egin.


Gola sartu eta gero Reala ondo aritu da eta ez dio Levanteri jokatzen utzi. Hala ere, 27. minutuan epaileak Jose Ignacio Martinezen taldearen aldeko penalti bat adierazi du epaileak 'Chory' Castrok Lelliri egindako falta baten ondorioz. Michelek 1-1eko jarri du markagailuan.

Gola jaso ostean, Realak sakatzen jarraitu du, baina Valentziako taldeak ere aurkera batzuk izan ditu. Bravo oso adi egon da eta ez du gola ekiditzeko arazorik izan. Griezmannek lehen zatiaren bukaeran aukera ona zian du, baina kanpora joan zaio. Reala nagusi zela heldu da atsedenaldia.


Bigarren zatian ere Montanierren gizonak izan dira nagusi, baloia txuri-urdinena izan da eta aurkariak baino aukera gehiago izan dituzte. Aukera nagusiak Carlos Velak, 'Chory' Castrok eta Griezmannek izan dituzte. Hala ere, bigarren zatia hasi eta minutu gutxira, Levantek markagailuan aurretik jartzeko aukera izan du, baina Michelen jaurtiketak langan jo du.

56. minutuan Nikos Karabelasek bigarren txartel horia ikusi du eta Realari guztiz alde jarri zaio partida. Montanierren mutilek Levante bere zelaian sartu dute, baina valentziarrak atzean itxi dira. Zenbait aukera izan dituzten arren ez dute beste golik egitea lortu. Azkenean berdinketarekin geratu dira bi taldeak. Puntuak zapore gozoagoa izan du Levanterentzat Realarentzat baino. 

Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Illarramendi, Bergara (Ruben Pardo, 63. min), Xabi Prieto (Agirretxe, 70. min); Griezmann, Vela y Chory Castro (Diego Ifran, 78. min).

Levante: Kiko Navas; Vintra, Iborra, Ballesteros, Lell (Pedro Lopez 46. min); Diop, Valdo, Rios (Juanfran, 59. min), Karabelas; Michel (Ruben, 79. min), Martins.

Golak: 1-0, 17.min : Vela (p). 1-1, 29.  min: Michel (p)

2013/02/16

Realak Europan jokatu nahi du

Txuri-urdinek Levanteren aurka jokatuko dute bihar eguerdian

Bihar eguerdiko 12:00etatik aurrera Realak eta Levantek elkarren aurkako norgehiagoka jokatuko dute Anoetan. Bi taldeak Europan jokatu nahi dute hurrengo denboraldian eta meta horretara hurbiltzeko beharrezkoak dituzte hiru puntuak.

Montanierren mutilek Valentziako taldearen aurka irabaziz gero, hirugarren garaipena jarraian lortuko dute. Izan ere, bolada onean daude txuri-urdinak, azken hamabi partidetatik bakarra galdu dute. 

Dani Estrada eta Javi Ros erabaki teknikaogatik deialditik kanpo geratu dira. Zurutuza eta Elustondo, aldiz, baja medikuagatik ez dira sartu Philippe Montanierrek eman duen zerrendan sartu. Ifrán eta Jose Angel deialdira itzuli dira.

www.intereconomia.com
Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Mikel, Ansotegi, Iñigo, Cadamuro, De la Bella, Jose Angel, Illarra, Rubén Pardo, Markel, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann 

Levante: Keylor Navas, Garabato, Héctor Rodas, Vyntra, Juanfran, Nikos, Ballesteros, Pedro López, Chris, Barkero, Iborra, Pedro Ríos, Valdo, Michel, Diop, Acquafresca, Rubén eta Martins

Epailea: Hernández Hernández

2013/02/14

Ruben Pardok 2016ra arte berritu du kontratua

Rubén Pardok kontratua berritu du Realarekin. Aurrekoa 2015eko ekainean bukatzen zitzaion eta urtebetez luzatu du, 2016ko ekainaren 30a arte. Anoetako instalazioetan sinatu du kontratu berria gaur arratsaldean, Jokin Aperribay presidentearekin eta Loren Kirol Zuzendariarekin batera. 



2013/02/11

Reala postu europearretan sartu da (1-2)

Txuri-urdinek aise irabazi dute Zaragozaren kontra La Romaredan

Reala Europa Leaguen jokatzea ahalbidetzen duten postuetan sartu da Zaragoza mendean hartuta. Montanierren mutilak laster hasi dira irabazten eta gainera Zaragoza jokalari bat gutxiagorekin geratu da 21. minutuan.

Lehen zatiko aurreneko minutuetan Zaragozarenak izan dira gol aukerak, hala ere, ez dute arrisku handirik sortu. Jimenezen mutilak zelaian nagusi zirela, kontraerasu bat aprobetxatu du Griezmannek 0-1ekoa egiteko. Golaren ostean, Hectorrek lehenengo txartel horia ikusi du Carlos Velari egindako sarrera batengatik. Hamar minutu geroago, 21. minutuan, beste sarrera gogor bat egin dio mexikarrari eta epaileak bigarren txartel horia erakutsi ondoren, egotzi egin du. 



Donostiarren golaren ondoren Zaragoza partidaren kontrola berreskuratzen saiatu da, baina orduan Agirretxek 0-2ekoa lortu du area barruan baloi bat aprobetxatuz. Usurbildarrak partida ia erabakita utzi du. Lehenengo zatia amaitzear zela, Griezmannek baloia sarera bidalu du, baina epaileak gola ezeztatu du frantziarra jokoz kanpo zegoelako. 0-2ko markagailuarekin iritsi da atsedenaldia.

Bigarren zatian Reala izan da nagusi eta hainbat aukera izan ditu. Carlos Martinez, Agirretxe eta Vela izan dira aukera garbienak izan dituztenak. Hala ere, donostiarren ez dute hirugarren gola sartzea lortu. 


75. minutuan Bienvenu gola sartzeko zorian egon da korner batean. Hori izan da Zaragozak izan duen abagune argi bakarra. Realak aukera asko izan ditu, baina azken minutuan Apoño Zaragozako jokalaria izan da gola lortu duena penaltiz. Montanierren mutilek hiru puntuak lortu dituzte eta Europako postuetan sartzea lortu du. 

Fitxa teknikoa:
Zaragoza: Roberto; Sapunaru, Álvaro, Paredes, Héctor; Movilla (José Fernández, 27. min), Apoño, Romaric, Montañés (Rochina, 71. min); Víctor (Bienvenu, 46. min) eta Helder Postiga.

Reala: Bravo; Carlos Martínez (Estrada, 88. min), Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra (Ruben Pardo, 77. min), Markel; Vela ('Chory' Castro, 72. min), Xabi Prieto, Griezmann; eta Agirretxe.

Golak: 0-1, 10. min: Griezmann. 0-2, 31. min: Agirretxe. 1-2, 92. min: Apoño (p).

2013/02/09

Reala puntu gehiagoren bila joango da Zaragozara

Txuri-urdinek Europako postuetan sartzeko aukera izango dute La Romaredan

Bihar 17:00etatik aurrera Zaragoza eta Reala nor baino nor arituko dira La Romareda futbol zelaian. Aragoiko taldeak beharrezkoa izango du puntuak eskuratzea jeitsiera postuetatik urruntzeko. Reala, aldiz, bolada on bati jarraipena emateko asmoz joango da Zaragozara. Montanierren mutilek irabaziz gero, Europako postuetan sartzeko aukera izango dute. Donostiarrek azken hamabi partidetatik hamaikan puntuak eskuratu dituzte, horien artean Valentzia eta Barçaren aurka irabaziz. 

Diego Ifran eta Jose Angel ez dira Philippe Montanierrek eman duen zerrendan sartu, Elustondo eta Zurutuzarekin batera baja medikuak dira. Markel, aldiz, lesiotik errekuperatu era deialdian sartu da. De la Bella eta Markel ere zerrendara itzuli dira zigorra beti ostean.

www.heraldo.es

Deialdiak:
Zaragoza: Roberto, Leo Franco, Movilla, Álvaro González, Paredes, Rodri, Bienvenu, Edu Oriol, Hélder Postiga, Apoyo, Paco Montañés, Romaric, Fernández, Sapunaru, Pintér, Rochina, Héctor, Carmona eta Víctor Rodríguez

Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Ansotegi, Cadamuro, Iñigo, De la Bella, Illarra, Rubén Pardo, Javi Ros, Markel, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, 'Chory' Castro eta Griezmann 

Epailea: Gil Manzano

2013/02/08

Iñigo Martinezek 2017ra arte luzatu du kontratua


Iñigo Martinezek kontratua berritu du Realarekin. Aurrekoa 2015eko ekainean bukatzen zitzaion eta bi urtez luzatu du, 2017ko ekainaren 30a arte. Anoetako instalazioetan sinatu du kontratu berria, Jokin Aperribay presidentearekin eta Loren Kirol Zuzendariarekin batera. 

2013/02/03

Garaipen lasaia Anoetan (3-0)

Realak etxean menderaezin izaten jarraitzen du

Txuri-urdinek gehiegi sufritu gabe hartu dute Mallorca mendean. Lehen zatian ez da gol aukera askorik egon, baina Caparrosen taldea bat gutxiagorekin geratu da eta donostiarrek bigarren zatian ederki aprobetxatu dute aukera. Garaipenak Europa Leaguea jokatzeko postuetatik puntu bakarrera utzi dute Reala.

Lehen zatian txuri-urdinak nagusi izan diren arren, ez da aukera argirik egon. Ruben Pardok agindu du zelai erdian eta Mallorca ez du ia arriskurik sortzeko aukerarik izan. Montanierren mutilak Calatayuden areara heldu dira, baina erdiraketa onak bururu arren, ez dute errematean asmatu. 



29. minutuan epaileak bigarren txartel hori eztabaidagarri bat erakutsi dio Javi Marquez Mallorcako jokalariari. Orduan, neurketa guztiz alde jarri zaie gipuzkoarrei. Hala ere, lehen zatiko azkenengo minutuetan Realak ez du ia aukerarik sortu eta golik gabe iritsi da atsedenaldia.

Bigarren zatian Montanierren mutilak erasora irten dira eta 55. minutuan 'Chory' Castrok 1-0ekoa jarri du markagailuan. Uruguaiarrak atezainaren aldaratze bat aprobetxatu du gola egiteko. Mallorcak ezin izan dio egoerari buelta eman eta hamabost minutu beranduago Carlos Velak 2-0ekoa egin du Ruben Pardoren pase bikain bat baliatuz. Partida amaitzear zela Ifranek 3-0ekoa egin du eta hiru puntuak Donostian geratu dira.



Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Elustondo, Iñigo Martinez, Jose Angel (Estrada, 75. minutua); Illarramendi, Ruben Pardo, Xabi Prieto; Griezmann, Chory Castro (Diego Ifran,  90. minutua) eta Vela (Agirretxe, 75. minutua).

Mallorca: Calatayud; Luna, Nunes, Geromel, Hulton; Tissone (Alfaro, 75. minutua), Javi Marquez, Nsue (Lopez, 59. minutua), Giovani; Hemed (Marti, 33. minutua) eta Casadesus.

Golak: 1-0, 55. minutua: Chory Castro. 1-1, 70. minutua: Vela. 3-0, 87. minutua: Ifran.

2013/02/02

Realak garaipenera bueltatu nahi du Mallorcaren aurka

Txuri-urdinek hiru puntuak bilatuko dituzte bihar Anoetan

Bihar iluntzeko 21:00etan jokatuko da Reala eta Mallorcaren aurkako neurketa Anoetan. Donostiarren bolada onari eutsi nahi diote, izan ere azken hiru hilabeteetan Real Madrilen aurka bakarrik galdu dute. Mallorcako taldeak puntu premia du jeitsiera postuetatik atera al izateko. 

Azken partidetan bezala Montanierrek arazoak izango ditu defentsan. Mikelek lesionatuta jarraitzen du eta De la Bella eta Markel Bergara zigortuta daude bost txartel hori ikusi ostean. Cadamuro atzo bueltatu zen Afrikako Kopatik eta deialdian sartu da. Montanierrek Ansotegi ere zerrendan sartu du. 

www.vavel.com

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Estrada, Ansotegi, Iñigo, Cadamuro, Jose Angel, Illarra, Javi Ros, Rubén Pardo, Elustondo, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann 

Mallorca: Calatayud, Alan Hutton, Anderson Conceiçao, Antonio López, Pereira, Nsue, Giovani dos Santos, Tomer Hemed, Javi Márquez, Tissone, Geromel, Nunes, Víctor, Martí, Luna, Alfaro, Kevin, Fontás y Miño

Epailea: Teixeira Vitienes