2012/12/01

Realak garaipen sendoa lortu du Mestallan (2-5)

Txuri-urdinek hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte etxetik kanpo

Donostiarren Kopako porrota ahazteko garaipen bikaina lortu dute Mestallan (2-5). Valentziak bigarren minutuan aurreneko gola egin arren, Realak buelta eman dio markagailuari. De la Bella, Mikel, Ifran, Agirretxe eta Vela izan dira goleatzaileak. Soldadok, berriz, etxeko taldearen biak. Valentziak bigarren zati osoa hamar jokalarirekin joaktu du. 


Neurketaren hasieran Valentziak izan du kontrola eta bigarren minutuan Roberto Soldadok 1-0ekoa jarri du, Bernaten erdiraketa bati esker. Donostiarrei partida zaildu zaien arren ez dute amorerik eman. Txuri-urdinek gogor sakatu dute eta aukera asko izan dituzte. Garbienak Griezmannek, Velak, Ifranek eta Xabi Prietok eduki dituzte. 41. minutuan Clos Gomezek txartel goria erakutsi dio Jonasi eta bere taldea hamarrekin utzi du. Berdinketaren gola egin duena De la Bella izan da 43. minutuan. Zurutuzak pase bikain eman dio eta atzelariak aurrelari gisan gol ederra sartu du. Berdinketarekin heldu da atsedenaldia. 

Bigarren zatian ere indartsu hasi dira Montanierren mutilak. Horrela, 56. minutuan, Mikel Gonzalezek 1-2koa egin du korner bat errematutu eta gero. Handik minutu gutxira, 63. minutuan, Ifranek 1-3koa egin du partida erdi erabakita hutsiz. Hala ere, Valentziako taldeak ez du etzi eta Soldadok 2-3koa egin du 72. minutuan. 
Imanol Agirretxe zelairatu bezain laster, 82. minutuan, gola egin du 2-4koa jarriz. Partida amaitzear zela epaileak Feghoulik Velari egindako penaltia adierazi du eta mexikarrak ez du hamaika metroetatik hutsik egin 2-5ekoa jarriz. Txuri-urdinek etxetik kanpo denboraldiko bigarren garaipena lortu dute, hiru puntu garrantzitsu eskuratuz. 

Fitxa teknikoa:
Valentzia: Alves; Joao (Valdez, 76'), Costa, Ruiz, Cissokho (Guardado, 65'); Banega, Gago, Feghouli, Jonas, Bernat (Viera, 65') eta Soldado.


Reala: Bravo; C.Martinez, Mikel, Iñigo, De la Bella; Zurutuza (Castro, 72'), Pardo, Prieto, Vela, Ifran (Agirretxe, 78') eta Griezmann (Javi Ros, 74').
Golak: 1-0, 2. minutua: Soldado. 1-1, 44. minutua: De la Bella. 1-2, 56. minutua: Mikel. 1-3, 68. minutua: Ifran. 2-3, 73. minutua: Soldado. 2-4, 83. minutua: Agirretxe. 2-5, 91. minutua: Vela (p).

No hay comentarios:

Publicar un comentario