Azken minutuan Realarentzat puntu garrantzitsu bat lortu du Carlos Martinezek
Realak eta Getafek 1-1 berdindu dute Anoetan. Lafitak 86. minutuan egin du partidako lehen gola eta 93. minutuan Carlos Martinezek sartutako golari esker txuri-urdinek puntu garrantzitsu bat lortu dute.
Lehenengo zatian partida oso orekatuta egongo da eta aukerak urriak izan dira. Bi taldeak zelaian ondo kokatuta egon dira eta ez dute defentsan ondo jarduteko arazorik izan. 33. minutuan 'Chory' Castrok aukera bikaina izan du bigarren zutoinetik, baina Moyak baloia kornerrera bikain desbideratu du.
Bigarren zatian indartsu zelairatu dira donostiarrak, Ifranek gola egiteko aukera argia izan du, baina jaurtiketa kanpora joan da. Montanierren mutilek partidaren kontrola izan arren, Getafek erosan gogor jarraitu du.
Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra, Pardo, Xabi Prieto (Zurutuza, 66. minutua); Griezmann (Jose Angel, 82. minutua), Chori Castro (Agirretxe, 70. minutua), Diego Ifran.
Getafe: Moya; Alexis, Lopo, Mane, Valera; Lafita (Rodriguez, 88. minutua), Barrada (Gavilan, 84. minutua), Michel, Pedro Leon; Xabi Torres, Alvaro (Alcacer, 74. minutua).
Golak: 0-1, 86. minutua: Lafita. 1-1, 93. minutua: Carlos Martinez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario