2012/12/20

Realak garaipen batekin eman dio amaiera urteari (2-1)

Txuri-urdinek 2-1eko garaipena lortu dute Anoetan Sevillaren aurka

Realak bikain amaitu du 2012. urtea Sevillaren aurka garaipen garrantzitsu bat lortu ondoren (2-1). Hiru puntuei esker txuri-urdinak Europa League-n jokatzea ahalbidetzen duten postuetatik gero eta hurbilago daude. Velak egin du lehen gola, baina Medelek berdintzea lortu du. Hala ere, Montanierren mutilek erreakzionatu eta De la Bellak 2-1ekoa egin du. 

Etxeko taldeak erasoan gogor hasi du partida eta Sevilla bere zelaian edukitzea lortu du. Gauzak horrela, 18. minuruan Carlos Velak 1-0ekoa jarri du markagailuan. Griezmannen jokaldi eder baten ondoren, mexikarrak Diego Lopez atezaina gainditu du.


Realaren gola eta gero Andaluziako taldea kontraerasoaren bidez min egiten saiatu da, baina txuri-urdinak bikain aritu dira defentsan. Ruben Pardo urrunetik saiatu da 29. minutuann, baina Sevillako atezainak jaurtiketa desbideratu du. Atsedenaldia heltzear zela gora egin du Michelen taldeak, baina ez du aukera argirik sortu. 

Bigarren zatiko lehenengo minutuetan Xabi Prietok 2-0ekoa jartzeko aukera argia izan du, baina jaurtiketa langa gainetik kanpora joan da. Hurrengo jokaldian, Claudio Bravok baloia gaizki desbideratu du eta Medelek 1-1ekoa egin du. 

Ifranek markagailuan berriz aurretik jartzeko bi aukera izan ditu, baina bi jaurtiketak zuzenean kanpora joan dira. Sevilla erasoan sakatzen indartsu aritu da bigarren zatian eta Bravok bi gelditu erabakigarri egin behar izan dizkio Reyesi. Hala ere, Montanierren mutilek ez dute etsi eta De la Bellak, 68. minutuan, 2-1ekoa egitea lortu Carlos Martinezen pasea ederki aprobetxatuta. Bost minutu geroago, 73. minutuan Cokek bigarren txartel horia ikusi du eta Sevillako taldea hamar jokalarirekin geratu da. 



Norgehiagoka amaitzear zela Claudio Bravok geldu ikusgarri batekin Negredoren errematea desbideratu du, markagailuan 2-1ekoa mantenduz. Azkenean hiru puntuak Realak eskuratu ditu, honekin zortzi partida (zazpi Ligan) porrota zer den jakin gabe daramatzate txuri-urdinek.
Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo, Mikel, De la Bella; Illarramendi, Pardo (66. minutuan Zurutuza), Xabi Prieto; Griezmann, Vela (Chory Castro, 84. minutuan) eta Ifran (Agirretxe, 85. minutuan).

Sevilla:  Diego Lopez; Coke, Botia (Luna, 87. minutuan), Spahic, Navarro; Medel, Kondogbia, Del Moral (Baba, 80. minutuan), Reyes (Rabello 67. minutuan), Jesus Navas; Negredo.

Golak: 1-0, 17. minutuan: Vela. 1-1, 49. minutuan; Medel. 2-1, 68. minutuan: De la Bella.

No hay comentarios:

Publicar un comentario