Galdakaoztarrak irabazi du BaDaGaRa Igor elortzarekin buruz burukoa jokatu ondoren
Hiru puntuko aldearekin irabazi du Arkaitz Estiballesek 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Galdakaoztarrak 899 puntu lortu ditu eta 896 Igor Elortzak. 5000 bat bertsozale bildu dira Miribillako Bilbao Arenan, Zuriñek Iarrituk irabazlearen izena esan duenean emozioantu eta negarrez hasi da Estiballes eta txalo batean publikoa.
www.naiz.info |
Buruz burukoa jokatu duten bertsolarien atzetik sailkatu dira Fredi Paia (506,5), Jone Uria (500), Onintza Enbeita (494,5), Miren Amuriza (490,5), Iratxe Ibarra (485,5) eta Etxahun Lekue (474). Txapela lortzeko faboritoa izan da Estiballes, orain dela bi urte txapela lortzeaz gain, finalaurrekotan alde nabarmenarekin puntuazio altuena lortu zuelako ere.
Gaurko txapelduna Bizkaiko Bertsolari Txapelketako beste txapeldun batzuen pare jarri da: Unai Iturriaga (1994 eta 1996), Balendin Enbeita (1958 eta 1959) eta Jon Enbeita (1990 eta 1992). Estiballesek 2000. urtetik hona jokatu diren final guztietan kantatu du.
www.bizkaikotxapeketa.biz |
Joxe Agirre finaleko protagonistetako bat izan da, azpeitiko bertsolaria finala hasi baino ordu batzuk lehenago hil baita. Zuriñe Iarritu aritu da aurkezle lanetan; gai-emolea, berriz, Bernar Mandaluniz izan da. Bilbao Arenako epaimahaia Josu Telleriak, Jon Jaiok, Gorka Intxaurbek, Jurgi Fuentesek, Mirali Azulak eta Iñaki Aurrekoetxeak osatu dute.
Transmisioa izan du ardatz BaDaGaRa-k, beraz, Bizkaiko Bertsozale elkarteak horretan Jon Lopategik egin duen lana eskertzeko asmoz, berak jantzio dio txapela Bizkaiko aurtengo txapeldunari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario