2012/12/20

Realak garaipen batekin eman dio amaiera urteari (2-1)

Txuri-urdinek 2-1eko garaipena lortu dute Anoetan Sevillaren aurka

Realak bikain amaitu du 2012. urtea Sevillaren aurka garaipen garrantzitsu bat lortu ondoren (2-1). Hiru puntuei esker txuri-urdinak Europa League-n jokatzea ahalbidetzen duten postuetatik gero eta hurbilago daude. Velak egin du lehen gola, baina Medelek berdintzea lortu du. Hala ere, Montanierren mutilek erreakzionatu eta De la Bellak 2-1ekoa egin du. 

Etxeko taldeak erasoan gogor hasi du partida eta Sevilla bere zelaian edukitzea lortu du. Gauzak horrela, 18. minuruan Carlos Velak 1-0ekoa jarri du markagailuan. Griezmannen jokaldi eder baten ondoren, mexikarrak Diego Lopez atezaina gainditu du.


Realaren gola eta gero Andaluziako taldea kontraerasoaren bidez min egiten saiatu da, baina txuri-urdinak bikain aritu dira defentsan. Ruben Pardo urrunetik saiatu da 29. minutuann, baina Sevillako atezainak jaurtiketa desbideratu du. Atsedenaldia heltzear zela gora egin du Michelen taldeak, baina ez du aukera argirik sortu. 

Bigarren zatiko lehenengo minutuetan Xabi Prietok 2-0ekoa jartzeko aukera argia izan du, baina jaurtiketa langa gainetik kanpora joan da. Hurrengo jokaldian, Claudio Bravok baloia gaizki desbideratu du eta Medelek 1-1ekoa egin du. 

Ifranek markagailuan berriz aurretik jartzeko bi aukera izan ditu, baina bi jaurtiketak zuzenean kanpora joan dira. Sevilla erasoan sakatzen indartsu aritu da bigarren zatian eta Bravok bi gelditu erabakigarri egin behar izan dizkio Reyesi. Hala ere, Montanierren mutilek ez dute etsi eta De la Bellak, 68. minutuan, 2-1ekoa egitea lortu Carlos Martinezen pasea ederki aprobetxatuta. Bost minutu geroago, 73. minutuan Cokek bigarren txartel horia ikusi du eta Sevillako taldea hamar jokalarirekin geratu da. 



Norgehiagoka amaitzear zela Claudio Bravok geldu ikusgarri batekin Negredoren errematea desbideratu du, markagailuan 2-1ekoa mantenduz. Azkenean hiru puntuak Realak eskuratu ditu, honekin zortzi partida (zazpi Ligan) porrota zer den jakin gabe daramatzate txuri-urdinek.
Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo, Mikel, De la Bella; Illarramendi, Pardo (66. minutuan Zurutuza), Xabi Prieto; Griezmann, Vela (Chory Castro, 84. minutuan) eta Ifran (Agirretxe, 85. minutuan).

Sevilla:  Diego Lopez; Coke, Botia (Luna, 87. minutuan), Spahic, Navarro; Medel, Kondogbia, Del Moral (Baba, 80. minutuan), Reyes (Rabello 67. minutuan), Jesus Navas; Negredo.

Golak: 1-0, 17. minutuan: Vela. 1-1, 49. minutuan; Medel. 2-1, 68. minutuan: De la Bella.

Europan ate joka

Realak Sevillaren aurka garaipena bilatuko du Anoetan Europa postuetara gehiago hurbildu nahian

Txuri-urdinek porrota zer den jakin gabe jarraitu nahi dute. Izan ere, zazpi partida (sei Ligan) daramatzate galdu gabe; hiru garaipen eta beste horrenbeste berdinketa lortuz. 2012. urtea Europa Leaguen jokatzea ahalbidetzen duten postuetatik hurbil amaitzeko Montanierren mutilek ezinbestekoa izango dute Andaluziako taldea garaitzea. 

Michelen mutilak ere garaipenaren bila berdeguneratuko dira, Anoetan irabazi beharra dute sailkapenean behetik gorako norabidea hartu nahi izanez gero.

www.abcsevilla.es

Granadaren aurkako partidarekin konparatuz, Montanierrek ez du zerrendan aldaketarik iragarri. Hau da, Markel, Elustondo eta Cadamuro lesioagatik geratu dira kanporan eta Javi Ros, berriz, erabaki teknikoagatik. 

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Iñigo, De la Bella, JoseAngel, Illarra, Rubén Pardo, Zurutuza, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann 

Sevilla: D. López, Palop, Coke, Cicinho, Botia, Cala, Spahic, F. Navarro, Maduro, Medel, Kondogbia, Reyes, Rabello, Negredo, Manu eta Baba

Epailea: Alvarez Izquierdo

2012/12/16

Arkaitz Estiballesek bigarrenez jantzi du Bizkaiko txapela

Galdakaoztarrak irabazi du BaDaGaRa Igor elortzarekin buruz burukoa jokatu ondoren

Hiru puntuko aldearekin irabazi du Arkaitz Estiballesek 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Galdakaoztarrak 899 puntu lortu ditu eta 896 Igor Elortzak. 5000 bat bertsozale bildu dira Miribillako Bilbao Arenan, Zuriñek Iarrituk irabazlearen izena esan duenean emozioantu eta negarrez hasi da Estiballes eta txalo batean publikoa.

www.naiz.info

Buruz burukoa jokatu duten bertsolarien atzetik sailkatu dira Fredi Paia (506,5), Jone Uria (500), Onintza Enbeita (494,5), Miren Amuriza (490,5), Iratxe Ibarra (485,5) eta Etxahun Lekue (474). Txapela lortzeko faboritoa izan da Estiballes, orain dela bi urte txapela lortzeaz gain, finalaurrekotan alde nabarmenarekin puntuazio altuena lortu zuelako ere.

Gaurko txapelduna Bizkaiko Bertsolari Txapelketako beste txapeldun batzuen pare jarri da: Unai Iturriaga (1994 eta 1996), Balendin Enbeita (1958 eta 1959) eta Jon Enbeita (1990 eta 1992). Estiballesek 2000. urtetik hona jokatu diren final guztietan kantatu du. 

www.bizkaikotxapeketa.biz

Joxe Agirre finaleko protagonistetako bat izan da, azpeitiko bertsolaria finala hasi baino ordu batzuk lehenago hil baita. Zuriñe Iarritu aritu da aurkezle lanetan; gai-emolea, berriz, Bernar Mandaluniz izan da. Bilbao Arenako epaimahaia Josu Telleriak, Jon Jaiok, Gorka Intxaurbek, Jurgi Fuentesek, Mirali Azulak eta Iñaki Aurrekoetxeak osatu dute. 

Transmisioa izan du ardatz BaDaGaRa-k, beraz, Bizkaiko Bertsozale elkarteak horretan Jon Lopategik egin duen lana eskertzeko asmoz, berak jantzio dio txapela Bizkaiko aurtengo txapeldunari.

Golik gabeko berdinketa Granadan (0-0)

Gol aukera urriko neurketa jokatu da 'Los Carmenes' zelaian

Montanierren mutilek beste puntu bat lortu dute Granadan, honekin zazpi partida daramatzate galtzea zer den jakin gabe. Oro har, bi taldeek jokatu dute norgehiagoka eskasa, erasoan sakatu beharrean atzean geratu dira. 

Lehen zatian bi gol aukera argi besterik ez dira egon, talde bakoitzak bat. Etxeko taldeak partidaren aurreneko minutuetan izan du abagunea, baina Claudio Bravok bikain erantzun dio Ighaloren erremateari. Txuri-urdinen aukera Ifranek izan du 30. minutuan, baina Robertok errematea gelditu du. Horrenbestez, lehen zatiak ez du gehiagorako eman eta atsedenaldia heldu da. 


Bigarren zatiaren hasiera Realak agindu badu ere, ez du arrisku handirik sortu. Zurutuzak eta Griezmannek arriskuarekin heldu dira Granadaren areara, baina zorterik gabe. Bigarren zatia aurrera joan ahala, etxeko taldeak hobera egin du, baina ez dute markagailua aldatzerik lortu. Horrela, 0-0ko markagailuarekin adierazi du epaileak partidaren amaiera. 

Fitxa teknikoa:
Granada: Roberto, Nyom, Siqueira (Angulo, 71. minutua), Iñigo Lopez, Mainz, Siqueira, Iriney, Mikel Rico, Brahimi (El Arabi, 62. minutua), Torje (Jaime Romero, 69. minutua), Dani Benitez eta Ighalo.

Reala: Bravo, Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De laBella, Illarra, Zurutuza (Ruben Pardo,71. minutua), Xabi Prieto, Griezmann (Castro, 75. minutua), Vela eta Ifran (Agirretxe, 81. minutua).

2012/12/15

Reala Europa Leagueko postuetara hurbiltzen saiatuko da Granadan

Txuri-urdinentzat 'Los Carmenes' ez da zelai ona

Realak Granadan orain artean izan duen zorte txarra alde batera uztea bilatuko du, 20:00etatik aurrera. Hiru puntuak lortuz gero Montanierren mutilek oso gertu izango dituzte Europa Leaguen jokatzea ahalbidetzen duten postuak.

Getaferen aurkako partidarekin konparatuz, aldaketa bakarra dago deialdian. Carlos Vela, zigorra beteta, sartu da Javi Rosen ordez. Cadamudo, Elustondo eta Markelen errekuperazio prozesuak aurrera doazen arren, deialdian sartzeko goizegi dela adierazi du Montanierrek. 

http://rincondelforero.wordpress.com


Deialdiak:
Granada: Toño, Roberto, Juanma Ortiz, Diakhaté, Iñigo López, Diego Mainz, Sigueira, Brayan Angulo, Nyom, Brahimi, Mikel Rico, Yebda, Iriney, Torje, Jaime Romero, Dani Benítez, Youssef El-Arabi, Ighalo eta Darwin Machís

Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Iñigo, De la Bella, Jose Angel, Illarra, Rubén Pardo, Zurutuza, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann 


Epailea: Teixeira Vitienes

2012/12/09

Berdinketa Anoetan (1-1)

Azken minutuan Realarentzat puntu garrantzitsu bat lortu du Carlos Martinezek

Realak eta Getafek 1-1 berdindu dute Anoetan. Lafitak 86. minutuan egin du partidako lehen gola eta 93. minutuan Carlos Martinezek sartutako golari esker txuri-urdinek puntu garrantzitsu bat lortu dute. 

Lehenengo zatian partida oso orekatuta egongo da eta aukerak urriak izan dira. Bi taldeak zelaian ondo kokatuta egon dira eta ez dute defentsan ondo jarduteko arazorik izan. 33. minutuan 'Chory' Castrok aukera bikaina izan du bigarren zutoinetik, baina Moyak baloia kornerrera bikain desbideratu du. 
Bigarren zatian indartsu zelairatu dira donostiarrak, Ifranek gola egiteko aukera argia izan du, baina jaurtiketa kanpora joan da. Montanierren mutilek partidaren kontrola izan arren, Getafek erosan gogor jarraitu du.



Lopok 65. minutuan gol auekra argia izan du, baina baloia langara bidali du. Zurutuzak abagune aparta izan du 74. minutuan, baina errematea kanpora joan da. Reala nagusi zenean, 86.  minutuan, Lafitak 0-1ekoa jarri du markagailuan. Hala ere, txuri-urdinek azkar erreakzionatu eta Carlos Martinezek berdinketaren gola egin du 93. minutuan. Txuri-urdinentzat puntu garrantzitsua geratu da etxean. 

Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra, Pardo, Xabi Prieto (Zurutuza, 66. minutua); Griezmann (Jose Angel, 82. minutua), Chori Castro (Agirretxe, 70. minutua), Diego Ifran.
Getafe: Moya; Alexis, Lopo, Mane, Valera; Lafita (Rodriguez, 88. minutua), Barrada (Gavilan, 84. minutua), Michel, Pedro Leon; Xabi Torres, Alvaro (Alcacer, 74. minutua).
Golak: 0-1, 86. minutua: Lafita. 1-1, 93. minutua: Carlos Martinez.

2012/12/08

Realak Europa du helburu

Txuri-urdinek Getaferen aurka irabazi beharra dute Europa Leaguen sartzeko

Gaur Realak Getafe hartuko du Anoetan 16:00etatik aurrera. Montanierren mutilek hiru puntuak izango dituzte helburu, horrela Europa Leagueko postuetan sartzeko. Txuri-urdinak bolada onean daude, Ligako azken lau partidetan hiru garaipen eta berdinketa bat lortu dituzte. 

Markelek eta Elustondok errekuperazio prozesuan jarraitzen dute. Illarramendi eta Jose Angel deialdira itzuli dira; baina Carlos Velak partida honetan zigorra bete beharko du txartel horiengatik. Ifran min hartuta ibili da aste honetan eta ozta-ozta sartu da Montanierrek emandako zerrendan. 

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Iñigo, De la Bella, Jose Angel, Javi Ros, Rubén Pardo, Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto, Agirretxe, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann

Getafe: Moyá, Codina, Alexis, Mané, Miguel Torres, Lopo, Abraham, Valera, Lacen, Gavilán, Pedro León, Lafita, Barrada, Michel, Juan Rodríguez, Xavi Torres, Álvaro eta Paco Alcácer

Epailea: Estrada Fernández

2012/12/02

Miren Amuriza eta Iratxe Ibarra Gernikatik finalera

Miren Amuriza azken finalaurrekoa irabazita eta Iratxe Ibarra puntuazioz sailkatu dira finalerako

Gernika-Lumoko Jai-Alai frontoian jokatu da 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Miren Amuriza nagusitu da 563,5 punturekin eta finala jokatzeko txartela lortu du. Beste bi finalaurrekoak irabazita, Arkaitz Estiballes eta Etxahun lekue daude finalareko zuzenean sailkatuta. Horietaz gain hauek dira puntuazioz sailkatu diren bost bertsolariak: Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita.

Finala abenduaren 15ean jokatuko da Miribillako Bilbao Arenan, arratsaldeko 17:30etan. Bernar Mandaluniz eta Zuriñe Iarritu aurkezleekin batera, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Igor Elortza, Fredi Paia, Miren Amuriza, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita izango dira ohildatza gainera.


www.bizkaikotxapelketa.biz
Durangoko puntuazioak:
Miren Amuriza 533
Iratxe Ibarra 529
Beñat Ugartetxea 514,5
Ibon Ajuria 506,5
Peio Ormazabal 499,5
Joseba Artza 'Urta' 495

2012/12/01

Realak garaipen sendoa lortu du Mestallan (2-5)

Txuri-urdinek hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte etxetik kanpo

Donostiarren Kopako porrota ahazteko garaipen bikaina lortu dute Mestallan (2-5). Valentziak bigarren minutuan aurreneko gola egin arren, Realak buelta eman dio markagailuari. De la Bella, Mikel, Ifran, Agirretxe eta Vela izan dira goleatzaileak. Soldadok, berriz, etxeko taldearen biak. Valentziak bigarren zati osoa hamar jokalarirekin joaktu du. 


Neurketaren hasieran Valentziak izan du kontrola eta bigarren minutuan Roberto Soldadok 1-0ekoa jarri du, Bernaten erdiraketa bati esker. Donostiarrei partida zaildu zaien arren ez dute amorerik eman. Txuri-urdinek gogor sakatu dute eta aukera asko izan dituzte. Garbienak Griezmannek, Velak, Ifranek eta Xabi Prietok eduki dituzte. 41. minutuan Clos Gomezek txartel goria erakutsi dio Jonasi eta bere taldea hamarrekin utzi du. Berdinketaren gola egin duena De la Bella izan da 43. minutuan. Zurutuzak pase bikain eman dio eta atzelariak aurrelari gisan gol ederra sartu du. Berdinketarekin heldu da atsedenaldia. 

Bigarren zatian ere indartsu hasi dira Montanierren mutilak. Horrela, 56. minutuan, Mikel Gonzalezek 1-2koa egin du korner bat errematutu eta gero. Handik minutu gutxira, 63. minutuan, Ifranek 1-3koa egin du partida erdi erabakita hutsiz. Hala ere, Valentziako taldeak ez du etzi eta Soldadok 2-3koa egin du 72. minutuan. 
Imanol Agirretxe zelairatu bezain laster, 82. minutuan, gola egin du 2-4koa jarriz. Partida amaitzear zela epaileak Feghoulik Velari egindako penaltia adierazi du eta mexikarrak ez du hamaika metroetatik hutsik egin 2-5ekoa jarriz. Txuri-urdinek etxetik kanpo denboraldiko bigarren garaipena lortu dute, hiru puntu garrantzitsu eskuratuz. 

Fitxa teknikoa:
Valentzia: Alves; Joao (Valdez, 76'), Costa, Ruiz, Cissokho (Guardado, 65'); Banega, Gago, Feghouli, Jonas, Bernat (Viera, 65') eta Soldado.


Reala: Bravo; C.Martinez, Mikel, Iñigo, De la Bella; Zurutuza (Castro, 72'), Pardo, Prieto, Vela, Ifran (Agirretxe, 78') eta Griezmann (Javi Ros, 74').
Golak: 1-0, 2. minutua: Soldado. 1-1, 44. minutua: De la Bella. 1-2, 56. minutua: Mikel. 1-3, 68. minutua: Ifran. 2-3, 73. minutua: Soldado. 2-4, 83. minutua: Agirretxe. 2-5, 91. minutua: Vela (p).