2012/10/07

Realak etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du (2-0)

Neurketa bi geldikako jokalditan erabaki da

Realak 2-0 galdu du Benito Villamarinen Betisen aurka jokatutako partidan. Bi golak geldiakko jokalditan iritsi dira, atzelari txu-urdinak ez dira batere fin aritu. Partidako momentu batzutan gogor saitu dira Montanierren mutilak, baina Betiseko atezainak lan bikaina egin eta aukera guztiak zapuztu ditu.

Norgehiagoka hasi behar zuena baino hamabost minutu beranduago hasi da, futbol-zelaia argindarrik gabe geratu dela eta. Realak ondo kokatuta hasi du partida, baina minutuak aurrera joan ahala Betisek eskuratu du neurketaren jabetza. Gauzak horrela, 19. minutuan Paulao atzelariak Betisen lehen gola egin du korner batean.


Lehen gola jaso ondoren, Realak zalantzak izan ditu. Hala ere, lehen zatiko azken minutuetan suspertu egin dira donostiarrak eta sakatu dute. Carlos Velak izan du abagunerik argiena, baina ez du asmatu atezainaren aurrean bakarrik zegoelarik. Minutu gutxi geroago, Mikel Gonzalezek area kanpotik jaurtiketa ikusgarria egin du, baina Betiseko atezainak bikain geratu du. 

Bigarren zatiaren hasieran Ruben Castrok aukera argia izan du, baina baloia langara bidali du. Ondoren Realaren kontraeraso bat etorri da, Velak kontrol bikaina egin du area barruan, baina jaurtiketa kanpora bidali du. 

Norgehiagoka amaitzear zela, 80. minutuan, Ruben Castrok buruz Sevillako taldearen bigarren gola egin du. Neurketa bukatzeko hiru minutu falta zirenean epaileak Betiseko Mario atzelaria egotzi du. Andaluziarrei zalantzak sortu zaizkien arren, txuri-urdinek ez dute aprobetxatu. 

Fitxa teknikoa:
Betis: Adrian; Nelson, Mario, Paulao, Alex Martinez; Cañas, Beñat, Nosa (Agra, 57. minutua); Pozuelo, Ruben Castro eta Juan Carlos (Nacho, 75. minutua).
Reala: Zubikarai; Dani Estrada, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Markel, Illarra, Zurutuza (Ifran, 71. minutua); Griezman, Vela (Chori Castro, 71. minutua) eta Xabi Prieto.
Golak: 1-0. 19. minutua. Paulao. 2-0: 80. minutua, Ruben Castro.

No hay comentarios:

Publicar un comentario