Bi aldiz joan da Reala markagailuan aurretik, baina ezin izan ditu hiru puntuan eskuratu
Txuri-urdinek lehen aldiz puntuatu dute etxetik kanpo, hala ere, ezin izan dituzte hiru puntuak eskuratu. Realak 2-2ko berdinketa lortu du Valladoliden kontra Jose Zorrilla zelaian. Donostiarren bi golak Griezmannenak izan dira. Baina Ebert eta Oscar partida berdintzeaz arduratu dira.
Realak bigarren minutuan izan du lehen aukera argia, baina 'Chory' Castroren jaurtiketa gurutzatua kanpora joan da. Ondoren, Valladolideko taldea erasoan gogor sakatzen hasi da era Bergarak defentsa sendotu behar izan du. Etxeko taldeak falta batean izan du lehen abagune argia, baina Zubikaraik bikain desbideratu du Eberten jaurtiketa.
Realak bigarren minutuan izan du lehen aukera argia, baina 'Chory' Castroren jaurtiketa gurutzatua kanpora joan da. Ondoren, Valladolideko taldea erasoan gogor sakatzen hasi da era Bergarak defentsa sendotu behar izan du. Etxeko taldeak falta batean izan du lehen abagune argia, baina Zubikaraik bikain desbideratu du Eberten jaurtiketa.
31. minutuan ere Ebertek urruneko jaurtiketa ona egin du, baina Zubikarain bi alditan gelditu du. Etxeko taldea gogor sakatzen ari zenean, Griezmannek 0-1ekoa jarri du markagailuan. Frantziarrak ederki aprobetxatu du korner baten aldaratzea markagailuan aurretik jartzeko. Pozak ez du asko iraun eta 43. minutuan Ebertek berdinketaren gola (1-1) egin du urruneko jaurtiketa batekin. Berdinduta joan dira bi taldeak aldageletara.
Bigarren zatiaren hasieran txuri-urdinak erasoan sakatzen hasi dira. 47. minutuan Griezmannek aukera argia izan du, baina baloia langara joan da. Realak Valladolid atzean sartu du eta 57. minutuan frantziar gazteak 1-2koa jarri du La Pucela zaharreko markagailuan. Griezmannek urruneko jaurtiketa batekin gainditu du Dani Hernandez.
Djukicen taldeak gogor presionatu du golaren ostean, baina ez da aukera argirik egon. Hala ere, Oscarrek berdinketaren gola (2-2) lortu du 74. minutuan Zubikari buruz gaindituta. Valladolideko taldea azkenengo minutura arte gogor aritu da erasoan, baina Montanierren mutilek ederki eutsi dute defentsan. Neurketako azkengo abagunea Jose Angelek izan du zelai erditik baloia jaurti ondoren, baina Dani Hernandezek gelditu ikusgarri batekin desbideratu du baloia. Azkenean, 2-2koarekin iritsi da partidaren amaiera.
Fitxa teknikoa:
Valladolid: Dani Hernandez; Rukavina, Rueda, Marc Valiente, Balenziaga; Ebert, Alvaro Rubio (Neira, 65. minutua), Victor Perez, Omar (Bueno, 60. minutua); Oscar eta Guerra.
Reala: Zubikarai; Carlos Martinez, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Illarramendi, Griezman (Pardo, 78. minutua); Castro (Jose Angel, 73. minutua), Vela (Prieto, 66. minutua), eta Agirretxe.
Golak: 0-1: 36. minutua, Griezmann. 1-1: 43. minutua, Ebert. 1-2: 56. minutua, Griezmann. 2-2: 75. minutua, Oscar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario