2012/10/04

Berton da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Domekan ospatuko da lehen kanporaketa Berriatuan

Aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 38 bertsolarik hartuko dute parte. 'BaDaGaRa' izango da txapelketako leloa, Joseba Santxok sortua. Txapelketako sintonia eta bideoklipa, aldiz, Gernikako Audience taldeak sortu ditu. Parte-hartzaileen artean aurretik txapeldun izandako Igor Elortza eta Arkaitz Estiballes aurkitzen dira. 

Asteburu honetan hasi eta abendura arte, bost kanporaketa eta hiru finalaurreko jokatuko dira. Kanporaketetako irabazleak zuzenean igaroko dira finalaurreetara era gainontzekoak puntuazioaren arabera erabakiko dira. Finalaurreetan berdina gertatuko da, hiru irabazleek zuzenean lortuko dute finalerako txartela, gainontzeko bostak puntuazioaren arabera igaroko dira. Aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 15ean izango da. Aurten Bilboko Miribillan egindo dute, BECen beharrean. 

Domekan, Berriatuako frontoian jokatuko dute Iratxe Ibarra, Arrate Illaro, Imanol Uria, Xabier Enbeita, Jone Larrinaga eta Inazio Vidalek txapelketaren lehenengo kanporaketa, 17:30ean. Leire Bilbao arituko da gai-jartzaile lanetan.

Egutegia:
Kanporaketak
Urriaren 7an, domeka, Berriatuako frontoian 17:30ean
Urriare 14an, domeka, Balmasedako Klaret Antzokian, 17:30ean
Urriaren 27an, zapatua, Mungiako Olalde aretoan, 17:30ean
Urriaren 28an, domeka, Sopelako frontoian, 17:30ean
Azaroaren 4an, domeka, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan, 17:30ean

Finalaurrekoak
Azaroaren 18an, domeka, Basauriko kiroldegian, 17:30ean
Azaroaren 25ean, domeka, Durangoko Landako Gunean, 17:30ean
Abenduaren 2an, domeka, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, 17:30ean

Finala
Abenduaren 15ean, zapatua, Bilboko Miribilla kiroldegian, 17:30ean


Bideoklipa




No hay comentarios:

Publicar un comentario