2012/10/22

Realak etxeko bolada ona hautsi du (0-1)

Falcaok partidako azkenengo minutuan egin du Atletico Madrilen gola

Txuri-urdinek porrot mingarria jaso dute neurketako azken minutuan, Falcaok markagailuan 0-1ekoa jarri ondoren. Realak partida ona jokatu du eta nagusi izan dira zelaian, baina aurrelari kolonbiarrak estrategia jokaldi baten ostean hiru puntuak eman dizkio talde zuri-gorriari.

Reala indartsu zelairatu da eta edertki gainditu du talde madrildarraren presio gogorra. Txuri-urdinek gola egiteko aukerak izan dituzte, baina Courtois atezaina fin ibili da. Norgehiagokako lehen aukera argia Carlos Velak izan du, baina Atleticoko atezainak ederki desbideratu du baloia kornerrera. 

Atletico Madrilek ere gola sartzeko aukera bikaina izan du 28. minutuan, baina Raul Garciaren errematea kanpora joan da. Talde donostiarra indartsu aritu da, baina jokalariek ez dute errematean asmatu. Atsenaldian, Anoetako margakagailua 0-0ekoa izan da. 
Bigarren zatiaren hasieran talde zuri-gorriak presio gogorra egin du erasoam eta FAlcaok arrisku handia sortu du area inguruan. Mirandak 60. minutuan madrildarren lehen gola lortzeko aukera paregabea izan du, baina baloia langa gainetik kanpora joan da.
Eñaut Zubikaraik gelditu garrantzitsuak egin behar izan ditu eta Simeoneren taldeak ez du Realeko atezaina gainditzerik izan. 82. minutuan Carlos Velak aukera bikaina izan du, baina mexikarrak, Courtoisen aurrean bakarrik zegoela, langa gainetik bidali du baloia. Partidako gol bakarra Falcaok eskuratu du azken minutuan, falta jaurtiketa txokotik sartuta. Txuri-urdinen etxeko bolada ona hautsi du Atletico Madrilek Anoetan 0-1 irabazita.


Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai
; Estrada, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra, Bergara, Xabi Prieto (Chori Castro, 66. minutua); Griezmann (Ifran, 83. minutua), Agirretxe (Pardo, 78. minutua) eta Vela.


Atlético de Madrid: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe Luis, Mario Suarez, Gabi, Raul Garcia (Cebolla Rodriguez, 61. minutua); Koke (Emre, 80. minutua), Adrian (Diego Costa, 86. minutua) eta Falcao.


Golak: 0-1, 90. minutua: Falcao. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario